Zarauzko Udala euskara hutsean ariko da herritarrekin irailetik aurrera

la-foto1-1024x764

UEMAn sartzeaz batera, Zarauzko Udalak hizkuntza irizpide berriak jarri ditu martxan PP ez ezik, gainontzeko alderdi guztien babesarekin, herritarrekin euskara hutsez aritzeko. Gari Berasaluze Kultura zinegotziak nabarmendu du euskaldunek bigarren mailako herritar izateari utziko diotela erabaki honekin: “Harremana gazteleraz izan nahi dutenek, eskaera egin beharko dute”.

Zarauzko Udalak onartutako hizkuntza irizpide berriak aurkeztu ditu aste honetan hedabideen aurrean.

Gari Berasaluze euskara zinegotziak nabarmendu duenez, “euskaldunak bigarren mailako herritarrak izateari uzteko erabaki garrantzitsua hartu du Udalak. Irailetik aurrera euskara hutsean ariko da herritarrekin, gazteleraz ere aritu nahi dutenen errolda eginda”. Hizkuntza irizpide berriak PPren abstentzioarekin eta gainerako alderdi guztien (Bildu, EAJ, PSE-EE, Aralar eta Ezker-Anitza) aldeko botoarekin onartu zituen Zarauzko Udalak plenoan. Babesa lantzeak merezi izan duela eta adostasunera heltzeko borondatea eskertu die Berasaluzek gainerako alderdiei. Maren Belastegi UEMAko lehendakaria eta Zigor Etxaburua Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendaria ere gaurko agerraldian izan dira, Zarauzko Udalak hartutako erabakiaren garrantzia nabarmendu nahian, beste herrientzat eredugarria izan daitekeen heinean, Udala zorionduz eta ildo horretan segitzeko deia eginez.

Zarauzko Udalak aspaldi hasi zuen euskararen erabilera arautu eta bultzatzeko ibilbidea, 1994an onartu zuen, hain zuzen ere, Zarauzko Udalean eta Udalerrian Euskararen Erabilera Normalizatzeko Arauak ematen dituen Udal Ordenantza.

Zarauzko Udalaren hizkuntza, oro har, euskara izango dela eta, Zarauzko Udalak euskararilehentasunezko tratamendu berezia emango diola arautzen du Ordenantzak, eta baita herritar euskaldunei zuzendutako komunikazio, jakinarazpen, gutunak, etab., euskaraz egingo direla ere.

Bi erabaki garrantzitsu horietan oinarrituta Zarauzko Udalak aurrerapausu garrantzitsuak eman ditu:

  • 2012ko martxoaren 28ko Osoko Bilkuran Urola Kostako Udal Elkartea osatzen duten beste udalerriekin batera hizkuntza politika jakin baterako irizpide orokorrakonartzea izan da horietako bat,

  • 2013ko urtarrilaren 24ko Osoko Bilkuran Zarauzko Udalak UEMAn (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) sartzeko erabakia hartzea bestea,

  • eta ZARAUZKO UDALAREN HIZKUNTZA IRIZPIDEAK onartzea (2013-02-27ko Osoko Bilkuran) urratsik garrantzitsuena izango da Udalaren hizkuntza politika eguneratu eta zehazteko, jaso duten babes politiko zabala ere lagungarri gertatuko da, zalantzarik gabe (20 bozka alde eta abstentzio bat).

“Zarauzko Udalaren Hizkuntza Irizpideek” arlo hauetan izango dute eragina: ahozko eta idatzizko komunikazioa, langileen prestakuntza orokorra, erabili beharreko tresna eta aplikazio informatikoak, internet eta intranet sareak, udalaren argitalpenak, hizkuntza paisaia, iragarki eta publizitate kanpainak, diru-laguntzak emateko irizpideak eta kontratazio administratiboetan ezarri beharreko hizkuntza baldintzak.

Hiru erabaki nagusi azpimarratu nahiko genituzke:

1.- Udalak euskaraz lan egiteko azaldu duen borondatea

2.- Herritarrekin euskarazko harremana lehenesteko erabakia

3.- Kontratazio publikoetan hizkuntza irizpideak txertatu beharra

Lehenengoari buruz, Udalak beharrezko diren bitartekoak jarriko ditu, formazio zein trebakuntza saioak, baliabide informatikoak etab. langileek euskaraz lan egiteko beharrezko tresnak izan ditzaten.

Bigarrenak aldaketa nabarmena ekarriko du. Orain arte Udalarekin idatzizko harremanak euskaraz izan nahi zituztenen errolda baliatzen zuen Udalak. Erabaki honen ondoren Udalak herritarrekin euskarazko harremana lehenetsiko du, euskarazko jakinarazpen, errezibo eta idatziak jasoko ditugu hemendik aurrera.

Kontuan izan behar dugu Zarauztarren %70a euskalduna dela, beraz gutako askok euskarazko testuak ulertzeko gaitasuna badugula. Herritar askorentzat gazteleraz irakurtzeko ohitura hori baino ez da, ohitura, eta ahalegin txiki batekin ohitura hori erraz alda daiteke. Ahalegin txiki bat merezi du…

Hala ere, herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatuko dira, Udalarekin harremana ele bitan izan nahi duten herritarrek berariaz eskatuko dute, eta errolda berezi bat sortuko da herritar horiei agiri guztiak ele bitan bidaltzeko.

Errolda hori uda honetan jarriko da abian.

Herritarrek bide bat baino gehiago izango dute izena emateko eta Udalarekin gazteleraz ere aritu nahi dutela esateko.

· zuzarautz.info webgunean sabemos castellano bannerra klikatuz.
· Euskara Zerbitzuan aurrez aurre, telefonoz (943 00 51 16) edo posta elektronikoz eskatuz: euskaraz@zarautz.org

Esan beharrik ez dago errolda horrek Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko araudia beteko duela, eta bere ondorioak Udalarekin izan beharreko harreman hizkuntzara mugatuko direla.

Gai hau behar bezala lantzeko jendaurrean lan egiten duten udal langileek berariazko trebakuntza izango dute.

Hirugarrenak ere aipamen berezia merezi du, izan ere kontratazio publikoak gero eta garrantzi handiagoa baitu. Kontratu publikoek nahitaez bete beharko dute, gutxienez, hizkuntza ofizialtasun bikoitzaren araubidea, horrela bada, kontratazio-arloan erabiliko diren neurriak udalak berak bete behar lituzkeen antzeko hizkuntz baldintzak bermatzeko helburua izango dute.

Hizkuntza baldintzak kontratazio modu eta mota guztietan jasoko dira eta edozein kontratazio egin aurretik eta ondoren, ziurtatu egin beharko da delako enpresa edo norbanakoa gai dela eman behar duen zerbitzua euskaraz emateko.

15 pentsamendu “Zarauzko Udala euskara hutsean ariko da herritarrekin irailetik aurrera”-ri buruz

  • Zorionak!

  • Bittor Hidalgo - Donostia 2013-07-27 14:09

    Zorionak, ba, ezinbestean Zarauzko udalari, Zarauzko udalari eta, argazkian behintzat ageri den Zigor Etxeburua Gipuzkoako Aldundiko euskara arduradunari, zerikusirik ere izan lezakeelakoan.

    Eta zorionak osio bereziki aipatu neurriak akordioz atera ahal izan dituztelako aurrera beste talde abertzale / euskaltzale (Bildu, EAJ, Aralar) eta are ez abertzaleekin (PSE-EE, Ezker-Anitza). Ea ereduak arrakasta duen beste inguruetan ere.

    Animo ba!

    Bittor

  • PP izan ezik!!!!!!!!!!!! Eredua zabaltzekoa izan behar da Bilduk alkatetza daukan 120 udaletara. Hori gertatuz gero belarriekin egingo dut txalo.

  • Zorionak, bai! Euskarari erabateko lehentasuna emanez eta, gainera, erdaraz ere bizi nahi duen horren hizkuntza-eskubideak errespetatuz! Latza!!!

    • Frantziako gobernua behartuta al dago holandar baten hizkuntza eskubideak errespetatzera? Holandarrak 10 urte egin ditu frantzian.
      /
      Eztabaida sortzeko soilik… Iruditzen zait euskara hutsezko eremuak lantzen dituen politikak gehiago bilatzen duela -eta beharko lukeela- erdaldunari euskalduntzeko beharra sentiaraztea, bere eskubideak errespetatzea baino.

  • Niri ez zait batere ondo iruditzen.

    Euskaraz ez dakien horrek ez al ditu zergak ordaintzen? ez al du merezi berak ulertzen duen hizkuntza batean zerbitzuak berdin jasotzea (eskaerarik egin gabe)? Euskara pertsonen aurretik al dago? Euskaraz ez dakien batentzat ez da berri ona. Pertsonen eskubide berdintasunen aurka doa.

      • Eta zergatik gaztelera Espainiako hizkuntza amankomuna da? Armen bidez inposatua izan delako? Genozidioaren bidez? Bortxaketen bidez? Umeei izugarrizko jipoiak emanez? Kartzelen bidez inposatua izan delako? Arrazoia ez duna zu zea, ezta pixka bat ere.

    • Gaixoa, asko kostatuko al zaio gauzak gazteleraz eskatzea? Euskaldunak beti egin izan behar degun modun? Gainera gu nahiz ta eskatu, askotan Gazteleraz egin behar, zergak pagatzen dituela? Ta nik ere, ta orain arte gu izan gera izorratu garenak, ta zu kexu zergatik? Informazioa gazteleraz eskatu beharko dutelako? Ba Udalari, Jaularitzari, Aldundiari…. errateko Euskara klaseak doahinik izan daitezen, horrela ez dute arazorik izango ezer ulertzeko.
      Falta zana, kexu izatea informazioa gazteleraz eskatu beharko dutelako.

  • Joxean, udal askotan euskaldunok nekez jasotzen dugu euskarazko informaziorik. Zarauzkoa izango zen lehenengotarikoa, ohiko egoerari buelta ematen diona, normalean euskalduna izaten baita erreguka ibili behar duena arreta euskaraz jaso ahal izateko. Oraingoan erdalduna izango da, eta ez euskalduna eskean ibili beharko duena, baina espainierazko informazioa bermatuko zaio. Non dago arazoa?
    Euskaldunoi ematen zaigun tratua doa pertsonen eskubide berdintasunaren aurka; erdaldunak, Euskal Herrian ere, lehen mailakoak eta euskaldunak bigarren mailako herritarrak gara. Behin etxekoa lehenetsiko, eta orduan ere “huts”? Hau da hau!
    Biba Zarautz!

    • Hik ez dakak arrazoirik. Españiya Españiya dek, ta Españi osuan hizkuntza komuna española dek…
      http://www.youtube.com/watch?v=44UFgcYjSPg&feature=c4-overview&list=UUgFCssn8feHJe44ZbBrirRA

      • Espainian nahi dezuna izango da baina Euskal Herrian hizkuntza komuna Euskara da, ta ez badezu gustoko izorrai baina horrela izan da Espainia esistitu baino lehen. Gazteleradunak ezin badute ezta informazioa gazteleraz eskatu extremadurara joan daitezen, bai extremadurara edo nahi duten lekura, hemengo jendea Euskaragatik ezin badu ezta informazioa gazteleraz eskatu (horrela eman behar diotelako eskatu barik), ze begirune izan behar dugu Euskaldunak?
        Eta nahiz eta gaztelera Espainiako hizkuntz amankomun izatea, gazteleraz egitea bermatua izango dute, beraz zure kexua ez du ez hanka ez bururik.

  • Dena elebitan oso estrategia egokia da españolak etxean bezala sentiarazteko…. Eta bitartean euskaldunak egoera diglosikoan mantentzeko.
    /
    Lehen aipatutako holandarrak zergak ordaintzen diru… Berriro diot: Frantziar gobernua behartuta al dago holandarraren hizkuntza eskubideak errespetatzera?

  • Ez dut kpiatzen gazteleraz delako, bainan louran azaltzen da nola behartzen zuten umeak gazteleraz jakitera ta Euskara gorrotatzera, lazgarria benetan, ta Espainiako beste hainbat lekutan ere egin zuten.
    Amankomuna? Ba ez da ezta amankomuna nahiz eta bortizkeri izugarria erabili duten horrela izateko.

    Eraztunaren zigorra Euskararen proskripzioan: http://www.vianayborgia.es/bibliotecaPDFs/FOLI-0024-0000-0367-0388.pdf

  • bejondizuela, zarauztarrak! Hori da bidea! Animo!