Zarata

Zarata –

Leire Narbaiza Arizmendik Argia aldizkarian.

ZarataTiobiboak heldu dira auzora. Berria naizenez bertan, ez nekien zenbat entzungo zen etxetik. Egia esatera, musika ez da ia sumatzen, baina baxuek dunba-dunba eragiten dute kristaletan. Goiz ixten dituzten arren, berbena hasi da ondoan. Bafleen potentzia larregikoa denez plaza honetarako, kantak ez dira ulertzen, eta musika burrundara bihurtu da.

Lanerako joan-etorriak trenez egiten ditut. Era eroso, merke eta garbia da. Oso gustuko dut horrela ibiltzea. Baina —beti dago bainaren bat— telefonoetatik ateratako poluzio akustikoak bidaiaren lasaitasuna zapuztu egiten du. Musika, bideoak, ahots-mezuak, story-ak, deiak… dira soinu-banda kakofonikoaren errudunak.

Adibide bi baino ez dira adierazteko zarata-aterrune gabe bizi garela, askotan kontziente ez bagara ere. Badirudi isiluneek hustasunean amilduko gaituztela, eta entzutezko horror vacui jasanezina zaigula.

Gero eta atzerakada handiagoa eragiten dit isiltasun bako bizitzak. Esango nuke pandemiak handitu zidala zarata gabe egoteko premia, ezinbestekoa, bestalde, buru bakea lortzeko, lasaitasuna iristeko.

Zarata-kutsadura zelan borrokatu?

Z

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude