Zalapartarik sortu ez zuen ahohandia
Zalapartarik sortu ez zuen ahohandia
George Steiner izan zen, ospe handiko idazle eta irakaslea, El Paiserako elkarrizketan (2008). Bere hitzek Euskal Herrian ez zuten iskanbilarik sortu, bai ordea Galizian. Besteak beste, euskara hizkuntza “misteriotsu, oso arraro eta oso boteretsu” gisa apaindu zuen Steiner-ek. Gerora Iban Zalduak liburu baten izenbururako baliatu du aipua.
2008ko abuztuaren 24an Juan Cruz kazetariak elkarrizketa luze eta zabala egin zion George Steneir-i. Haren azken eleberriak dituzte hizpide, baina baita lotura eskaseko beste hamaika kontu ere. Hor agertu zen hizkuntza gutxituei eginiko aipamena.
Tarte txikian euskaldunen eta galiziarren hizkuntzak gutxietsi zituen, baldarkeria handiz gainera. Hain izan zen horrela, El Paisek eta Galiziako hedabideek kexa ohar mordoa jaso zituztela hizkuntzaren aldeko elkarte, pentsalari eta idazleen aldetik. Galiziarrak iranduak sentitu ziren, eta Steiner-ek barkamena eskatu behar izan zion Pen Club galiziarrari. Baina, Ese idioma raro y poderoso. Once decisiones cruciales que un escritor vasco está obligado a tomar liburuan Zalduak azaldu duenez, Euskal Herrian ez zen horrelakorik gertatu; mutis. Isiltasunaren zergatian sakondu aurretik hobe duzu lerrootan aipatzen dugun elkarrizketaren pasarte hauek irakurtzea (gaztelaniaz):
Qué panorama. Es muy fácil sentarse aquí, en esta habitación, y decir: “¡El racismo es horrible!”. Pero pregúnteme lo mismo si se traslada a vivir a la casa de al lado una familia jamaicana que tiene seis hijos y escuchan reggae y rock and roll todo el día. O cuando mi asesor venga a casa y me diga que desde que se mudó a mi lado la familia jamaicana el valor de mi propiedad ha caído en picado. ¡Pregúnteme entonces! En todos nosotros, en nuestros hijos, y por mantener nuestra comodidad, nuestra supervivencia, si rascas un poco, aparecen muchas zonas oscuras. No lo olvide. Mire el problema vasco. ¡Cuánto me equivoqué con este tema! Cuando el asunto del IRA estaba llegando a su fin, publiqué un artículo considerando que con ETA pasaría lo mismo. Y no, ETA sigue matando.
¿Qué pasa? ¿Cuál es su opinión? No lo sé. Ese idioma tan misterioso es muy raro, muy poderoso. Quizá por eso a alguna de esa gente le resulta tan imposible aceptar el mundo exterior. Pero no estoy seguro de nada. De lo que sí que no tengo dudas es de que es un problema gravísimo.
¿Insinúa que el idioma es la raíz del problema? Quizá. Pero, cambiando de tema, me han dicho que hay una universidad en España en la que es obligatorio hablar en gallego.
Igual que es obligatorio en Cataluña compartir el catalán con el castellano. ¡Pero no me compare el catalán con el gallego! El catalán es un idioma importante, con una literatura impresionante. Pero el gallego ¿por qué ha de ser obligatorio en una universidad?
Porque dicen que es una parte esencial de su identidad. Pero eso significa que vamos a seguir dividiéndonos en pequeños grupos regionales, y eso despierta el odio étnico, como el que existe en los Balcanes. ¡Fíjese también en lo que está ocurriendo en Bélgica!
Galizian ez bezala, Euskal Herrian gutxi kexatu ginela dio Zalduak, nahiz eta bere iritziz Steiner-ek euskarari buruz esandakoak okerragoak izan ziren. Hizkuntzaren eta literaturaren txikitasunaz iseka egin baino, Zalduaren arabera Steiner-ek horrela irudikatu zuen euskara: “gure barnean giltzapetuta gaituen hizkuntza, kanpokoarekiko iragazgaitz egiten gaituena, hainbeste zeinen Europa mendebaldeko azken terrorismo politikoari eusten diogun”.
Lehen aipatutako Ese idioma raro y poderoso liburuan erreakzio faltaren zergatiak azaltzen saiatu da Zaldua: “Sakonean ia inor ez bazen kexatu da gustatu egiten zaigulako gure antzinatasunaz eta misteriotsu izateaz gozatzea, gure ohitura atabikoetaz eta gure izaeraren itxikeria deseroso baina azken finean atseginaz”. Zalduaren arabera, baliteke Steiner-en analisiak hainbat lagun konbentzitu izana ere. Eeuskaldunen arazoa hizkuntzarekin lotzea errealtzat jotzea batzuk, eta besteek hitz horiek “gure exotismoa eta hizkuntza-arraza… autonomia baieztatzen dutelako”.
Steiner-en azalpena ez da txertatu abertzaleen aurkakoen argudioen zakuan, Pio Barojaren esaldiarekin gertatu bezala: “El nacionalismo se cura viajando”. Zer esan. Erasmus belaunaldiko abertzale-eleanitz-bidaiariek nagusitasunez gutxiesten dute Barojaren aipua. Hori egiteko esperientzia ote dute Extremadurako gazte langabetuek? tira, hobe bizilagunak bakean uztea. Steiner da harritzekoa, XXI. mendeko intelektual batek euskara -eta euskaldunak- ikuspegi ‘unibertsal’ baten antipodetan kokatzea.
Bere garaian (2008) gutxik egin omen zuten protesta. Zalduak nabarmendu duenez, barrerik ere ez zuenn inork egin Steiner gaixoaren burutazioaren kontura. Gaur (2013) beranduegi da itzali den suari egurra botatzeko. Halere, hausnarketarako puntu ona izaten segitzen du; zergatik itzal handiko pentsalari batek esan dezakeen horrelako astakeriarik, eta, bestetik, zergatik euskaldun asko eroso sentitzen den exotismoaren badian.
Itzal handiko pentsalariak ezjakin hutsak ere izan litezke esparru eta gai askotan. Berak ere esaten du ez dagoela seguru baieztatzen ari denaz. Gainera, euskarari buruz esandakoa hain zen absurdoa, non gu sumintzeko gaitasunik ere ezin zuen izan.
Amaieran egiten diren galderei erantzunak:
1) (zergatik itzal handiko pentsalari batek esan dezakeen horrelako astakeriarik). Ba, ez delako batere arraroa “pentsalari” batek sekulako pitokeriak esatea. Azken batean, aztertu beharko litzateke “pentsalari” bakoitzak zergatik duen itzal handia, hau da, ze ekarpen egin duen itzal handia izateko, eta ekarpen horretara BAKARRIK mugatu beharko genuke bere itzala.
2) (zergatik euskaldun asko eroso sentitzen den exotismoaren badian) Ba gustatu ala ez, gure hizkuntza horrelakoa delako, eta beraz, gure izaerak berak baduelako elementu horretatik asko. Eta badelako baloratu beharreko zerbait. Dena dela, niri berdin ze badiatan sentitzen den eroso bakoitza, baldin eta euskalduna (euskal hiztuna) baldin bada.
PS: jatorri judukoa izanik arrazakeriari buruz esaten dituen txorradak neurtzen dute gizon honi ematen diodan “pentsalari” maila
Hizkuntza ezberdinak izan badiren testuinguruan aurreiritziak izaten dira arriskutsuak (asmo txarrik inori ez diogu leporatuko ezta?). Zenbatetan ez ote dugu entzun unibertsalismoa zapuzten dugun erromantiko esentzialistak garela euskaldunak. Espainol eta frantses razionalistengandik ez ote dugu inoiz ikasiko? Horren azpian zer dago? Ezkerreko intelektualen artean ere oso zabaldua dago ikuspegi hori: hizkuntza txiki, exotiko(?) eta aldrebes(?!) honekin tematzen garenez ezinbestean nazionalista protofaxistak gara. Gatazka etniko guztien errudunak. Baina lasai, auzoko hizkuntz unibertsaletan jarduten duten ereduzko herri horiek zainduko dute guztion onbeharra. Badakizu, euskara sukalderako eta independentzia amestu ere ez. Habermas ere ezkerreko pentsalari handi bat da, ez dut zalantzan ipiniko, baina bere paradigma den kontsentsuzko unibertsalismoak lurra jo du. Neoliberalismoa (eta ez demokrazia-liberal hain ospatu hura!) eta berekin dakarren miseria da unibertsalki nagusia egun. Europan ematen ari diren independentzia prozesuena ote da errua? Herri eta hizkuntza txikiena? Gutxienez Principe de Asturias saria eman zioten eta Aznar presidente-ohi espainolak (ba omen dator berriro… Sokorro!) ohoratu zuen. Horrek ere zerbait adieraziko du ba…
Nik gogratzen du hedabide horretan Itziar Lakak idatzi zuela kritika bat, baina ez zen iragazkaiztasun horretan zentratzen, ETAri eginiko aipamenetan baizik. Lakak zioen ETAn bazegoela militante erdaldun askoa, eta euskaldun askok ETAren kontra egin zutela (begi-bistakoa dena).
Nik, hemen komentatzen den arira Steinerrek esan dituenb bi gauza bereziko nituzke: “misteriotsua” eta “kanpo mundua ulertzeko ezgauza”. Mistioriotsua edo iragazkaitza dela egia da, eta egia da guri hau gustatzen zaigula. Baina nire ustez hau ez da txarra, hizkuntzaren “erantsitako balore” bat izan daiteke. Adibidez Budapesten nengoenean hungariar asko harrotzen ziren euren hizkuntza Europako zailena zelakoan, eta nik ezetz, eurena bigarren zailena akaso izango zela nioen. Edota Belgraden serbierak zortzi deklinabide-kasu zituela kontatzen zidaten serbiarrek eta nik “hori huskeria, guk hamasei ditugu!” erantzuten nien, eurak “aibaaaa, zein polita!” esanez harritzen ziren. Bide batez, “iragazkaiztasuna” (askotan baieztapenak ukazioa dakarernez), askotan “kuriositatea” ere bada, erakargarria da (kobazuloak edota desafio zailak diren bezala). Beraz, problemarik ez alde horertatik.
Bigarrenarekin bai ikusten dudala arazo handiagoa. Izan ere Steinerrek erabiltzen duen kontzeptua destainaz betea dago. “Kanpoko mundua onartzeko ezgauza” dela esateak esan nahi du zientzia, filosofia, teknologia, arrazionalismoaren eramale ezin daitekela euskra izan, euskara atabismora kondenatua dagoen hizkuntza dela. Sarri espainolistek (eta baita progreek ere) erabiltzen dute katramiala “cuidadanista” da: euskara aldarrikatzea edota zeozer euskarraz aldarrikatzea “nazionalista” da, ez ordea, Cervantes Institutua aldarrikatzea edota erdararen birtuteak aldarrikatzea. Honen atzean dagoen ikuspuntu filosofikoa da euskara “bestearen ukapen” (bizikidetasunaren? ustezko elebitasunaren?) bezala ikustea, hau da euskara aldarrikatzea/erabiltzea erdara(k) ukatzea omen da. Finean: euskarak ez du ezertarako balio, komunitate atabiko batek bizirauten jarreitzeko besterik ez, mundu modernoaren ukapen gisa. hemen bai ikusten dela iraina. (Eta Intxauepk dioen arabera, ezkerreko espainolistek ere erabiltzen dute hori, euskara erabiltzea edota marxismoaz euskaraz aritzea “zatitzea” da, izan ere, euskara “eskubide” bat baino ez da, biana ez proletalgoaren eskubideak baino garrantzitsuagoa, ematen du euskara ezin dela izan marxismoaren edota proletalgoaren hizuntza “hizkuntzetako bat); eta honekin ez dut esan nahi ezkertiar espainol denak honelklakoak direnik, baina nahikoa baino gehiago daude honela pentsatzen dutenak).
Bigarren kasu hau, iraina dela esan dut; biana iraina izateaz gain, gezur hutsa dela. Izan ere, zientzia edota modernitatea euskaraz garatzeko oztopo handiena ez da ustezko bartzaleen modernitatearen ukazioa (badaude batzuk halakoak, modernitatea “espainolismoarekin” edota “arrozkeriarekin” idenftifikatzen dutenak eta berez ukatzen dutenak euskal “paganismo” edota “pre-modernismora” itzulera aldarrikatuz; baina ez dira gehiangoa); baizik et espainol (eta frantses) hizkuntz-kolonizazioa, zeinek euskaldun asko erdaraz “hezitzerakoan”, euskaldun askorik “gauza handiak erdaraz errazago” direla sinestarazi dien. Hau da, kolonizazioa, eta ez ustezko Lan handia dago oraindik hori jorratzeko.
Steinerrengana bueltatuz, gogoan dut elkarrizketa hori, eta bota zuen zakilkeriarik handiena, nire ustez hau zen; “ni ez naiz nazionalismoez kezkatzen; lau hizkuntzetan jan, mintza, amets eta maitasuna egiten bait dut”. Noski, bera oso handia eta kultua da, mundu asko ikusi du, ez baserritar etnizistek bezala. baina apustu egingo nuke lau hizkuntza horiek ingelera, frantsesa, alemaniera eta laugarrena agian italiera, agian jiddisha direla; laurak txuri mendebaltarrek (anazionalismoaren asmatzaileak eta esportatzailerik handienak!!) erabiltzen dituztnak. Ziur ukrainera, punjabiera edota wolofa ez dakizkiela munduko hiritar honek…
Agurrak
Gai polita, Iñaki. Niri behintzat, interesatu ohi zait Euskal Herriari buruz nazioarteko pentsalariek esan ohi dutena. Euskal Herria ongi samar ezagutzen dudanez kontrastagarria zait euren iritzia eta euren jakinduria orokorrari eta konpetentziari buruzko ideia osatzeko erabiltzen dut.
Izan ere, badira pentsalari batzuk jakinduria zabaltzen dutenak; eta beste batzuk, berriz, zabor intelektuala.
Oro har, nazioarteko intelektuala benetan potentea bada, gauza handirik ez du esango Euskal Herriari buruz, normalean munduaren bazter galduei buruzko gauza handirik ez delako jakiten eta, are, ezer askorik ez dakiela ere adierazi ere egingo du. Zuhurtasuna izango da nagusi.
Eta, gero, beste hau bezalako berritsuak izaten dira, edozein gairi erantzuten diotenak antza, balekite bezala. Ez dut ukatuko batzuetan dibertigarriak izan litezkeenik, baina tira. Ez dut Steiner-enik ezer irakurri; ona omen da, baina niri kosta egingo zait honek dioenik ezer aintzakotzat hartzea. Eta ez ezinikusiagatik. Kontua da ezin dudala bere jakinduriaz fidatu: ezagutzen ez dudan zeinahi lurralde edota gairi buruz jardunik ere, beti izango dut zalantza Euskal Herriaz daukana bezainbesteko oinarri barregarriarekin eta errigore faltarekin ari ote den morroia.
Eta arrazakeriari buruzko gogoeta sakonei buruz zer esan, uau, zenbait egunkaritako foroetan ideia eta argudio arrantzan denbora gehiegi pasatakoa dela dirudi artista honek.
Ahohandi hauen haria hain da luzea eta indartsua… era batera edo bestera guztiongana heltzen da gure hizkuntzaren eta hizkuntza txiki guztien kontrako ideologia, hiztunongana (zahar zein berri, euskalkidun zein euskalkigabeko) zuzen-zuzenean.. eta hortik erabilerarako oztopo eta problema asko eta asko…
Zergatik ez omen zitzaien kasurik egin, gure artean, Steinerren adierazpen haiei? Zaila da jakitea, naski, baina, nik uste, neurri handi batean gure artean Steiner ezezaguna, intelektual bat gehiago baizik ez zelako gertatu zen. Ez zitzaion garrantzia handiegirik eman, gure artean, hain ohituak gauden horrelako astakeriak Steiner bezalako batek errateari. Nik, orduan, ez nion El Paísen irakurri hori (aspaldin erortzen zait El País eskuetatik). Bai, aldiz, Steinerren saiakera literario batzuk irakurria nintzen, saiakera zoragarriak, aberasgarriak… (Hor nonbait ditut ene fitxategian hari harturiko (eta ene kolkorako iruzkinduriko) aipu batzuk, interesgarri baino interesgarriagoak). Baina jakintsu bakoitzari kasu egin behar bera jakintsu (eta iradokitzaile, sujeritzaile) den arloetan baizik ez; bertzeetan bertzeok bezain astakilo izan daiteke (García Marquez, adibidez, politikan eta ekonomian sartu denean bezain astakilo). Ez diot inolako arrazoirik kendu nahi Iban Zalduari: gogoeta interesgarriak dira; baina ez nau gehiegi kezkatzen gure erantzun faltak, arrazoi horiengatik izan baziren behintzat; gehiago kezkatzen nau pentsatzeak erantzun falta hura Steiner handia gure jendeak apenas ezagutzen zuelako ez ote zen izan.
Euskaldunen kontrako astakeriak oso maiz esan dira, XV-XVI. mendetik hasita (pentsatu “Cocidito madrileñon” irratsaioaz). Euren neurrira gure artean erantzun zuteneei, Larramendi edo Arana esate baterako, “arrazakeri” sanbenitoa jarri diote. Inperialismo eta kolonizatuaren papelak daude guzti honen atzetik zalantza barik, berriro aske bagina, horrelakoak:
1. Ez zituzten esango (pentsatu gauza bera aleman edo frantsez bati buruz esatea)
2. Epaituak izango ziran aurrera jarraitu eskero.
Eta tarterik eskaintzen zaio holako lerdokeria bati. Intereconomia ikusi nahiago!! Haiek bederen show-a eskaintzen dute.