Hasteko erarik egokiena

Ez dakit nondik hasi. Berria naiz honetan, eta buruan gai zerrenda luzea ari zait bueltaka. Zurrunbilo horretatik bat hautatzea, egia esan, ezinezkoa egiten zait. Oklahomako zurrunbiloa ikusi duzue? Bada antzeko zerbait sumatzen dut nire barnean. Orain egun gutxi Espainiako Kongresuana gertatutakoaz hitz egin nezake (Frankismoko kondenaren inguruan), Sirian gertatzen ari denaren inguruan, hain zaratatsu bilakatzen ari den atez-atekoa, euskal presoen gaia, Euskal Telebistako hainbat saio, Realaren denboraldia, Eñaut Elorrietaren disko berria… nik zer dakit.

Orain, informazio eta ezagutza guzti horiek ordenean jarri behar ditut. Egun eta une egokia aurkitu behar dut, gai bat hartu eta hausnarketa sakon bat egiteko. Blogaren izena, behintzat, okurritu zait; eta ez da gutxi. Talaiatik. Euskal Herriari begirada egin nahiko nioke (eta baita kasu batzuetan gure mugetatik kanpoko errealitate batzuei ere) perspektiba desberdin batetik. Ez dakit lortuko dudan, baina Zuzeuk ematen duen aukera baliatuko dut. Bihartik aurrera, nire zurrunbilotik zerbait ateratzea espero dut.

 

 

Iruintxo

TALAIATIK