Zalantzan jartzen
Zalantzan jartzen –
Euskaraz oso ondo bereizten dugu zalantzan egon eta zalantzan jarri. Zalantza egiteak edo zalantzan egoteak zerbaiti, normalean erabaki bati, buruzko zalantzak izateari egiten dio erreferentzia, hots, gauza bat edo bestea aukeratzeko zailtasuna izateari. Baina zalantzan jarri edo eztabaidatu, ez da, bai da berbei dagokio, alegia, alderdi baten eta bestearen arrazoiak, frogak eta oinarriak proposatzeari. Finean, lehenengo ariketaren bitartez bigarrenera heltzeko aukera daukagu. Hau da, zalantzan egoteak auzitan jartzera, ikastera, imajinatzera eta sortzaileak izateko gaitasunera bideratu gaitzake.
Bigarren bide horretatik, pentsamendu kritikoa garatzeko aukera zabaltzen da. Prozesu intelektual diziplinatu bati buruz hitz egiten dugu, hau da, behaketa, esperientzia, gogoeta eta arrazoiketa jokoan jartzen duen ariketa mentalari buruz. Ebidentziatan oinarritzen den informazioaren azterketan eta ebaluazioan oinarritzen da pentsamendu kritikoa.
Elhuyarrek plazaratutako pentsamendu kritikoa lantzeko dekalogoan argibide hauek agertzen dira pentsamendu kritikoaren bideari ekiteko: Seguru zaude zure usteez? Ospetsua delako sinetsiko diozu? Hipotesi bat baino gehiago egin dituzu? Baduzu zenbakizko daturik? Argudio kateak hasieratik bukaerara funtzionatzen du? Gertaerak berretsi dituzu? Egiazkoa da ala fake news-a? Kontuz falaziekin; Zuk ez ezagutzeak ez du esan nahi existitzen ez denik; eta Metodo zientifikoa da oinarria.
Pentsatzeko modu bakarra ez dela existitzen bistakoa da, baina gure hezkuntza sistema memorian oinarritutako pentsamendu mugatuaren ikaskuntzan oinarritzen da. Modu horretan, badirudi pentsamendu bakarra dagoela eta soilik pentsamendu bakar batek balio duela. Pandemia garaian agerian geratu den ebidentzia bat izan da. Zerbait zalantzan jartzeko ausardia izan baduzu, gehiengo batek zure burua negazionistatzat jotzeko irainari aukera eman diozu. Jakinda ere ahalik eta aukera sorta zabalenetik abiatzen den azterketa dela pentsamendu bakarraren aurkako antidotoa, oso arriskutsua izan da COVID garai hauetan hautu hori gorpuztea.
Suediako lagunak badituzue edo Suedian bizi den norbait ezagutzen baduzue, jakingo duzue herrialde horretan musukoaren erabilera ez dela derrigorrezkoa izan. Niretzat oso deigarria izan da Suediako Osasun Publikoaren Agentziako epidemiologo buruak, Anders Tegnellek, lideratu duen COVID-19ari aurre egiteko politika. Suediarrek konfinamendua, etxeratze-agindua edo maila horretako beste edozein neurriri zer den jakin gabe jarraitzen diote. Suediako Konstituzioak galarazi egiten du bake-garaian herritarren mugimendu askea murrizten duen larrialdi-egoera deklaratzea. Horregatik herrialde horretan Osasun Publikoaren Agentziako adituek erabaki dituzte pandemiari aurre egiteko neurriak, eta haien kontrolpean egon dira erabakiak.
Estatu espainolean, aldiz, osasun krisi bati baino gehiago ordena publikoko krisi bati aurre egiteko politikak hartu dira. Horren adibide, Koronabirusaren Kudeaketa Teknikorako Batzordeak, pandemia hasieran, egunero, osasun-krisiaren bilakaeraren berri emateko erabiltzen zituen ordezkariak dira. Osasun Saileko ordezkari bat —ia beti Osasun Alerta eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroko zuzendaria, Fernando Simon—, armadako ordezkari bat, Guardia Zibilaren ordezkari bat, Polizia Nazionaleko ordezkari bat eta garraioetako bozeramaile bat.
EHUko irakaslea den Iñigo Urrutiak azaltzen duen moduan, eskubideak mugatzearen gainean ez da eztabaida sozialik planteatu, zer arrisku maila onartu nahi dugun eta zein ez. Suedian tabernak eta jatetxeak irekita egon dira momentu oro, zenbaitetan, epe txiki batzuetan muga batzuekin izan bada ere, bereziki barraren erabilerari dagokionez. 2021eko urtarrilean, lehen aldiz, garraio publikoen erabiltzaileei aurpegia estaltzea gomendatu zieten, batez ere puntako orduetan. Zehazki goizeko zazpiak eta bederatziak artean eta arratsaldeko laurak eta seiak bitartean erabiltzea gomendatu zuten, eta ez guztientzat, baizik eta 2004an eta aurretik jaiotakoentzat bakarrik, baldin eta, gainera, erreserbatutako eserlekurik ez bazuten. Beraz, garraio publikoaren erabiltzaileen erdiek baino ez dute maskara benetan eramaten puntako orduetan.
Eta zeintzuk izan dira emaitzak? COVID-19ari egotz dakizkiokeen heriotzen kopurua zehazteko metodorik fidagarrienetako bat aipatuz, Suedia Europan heriotza-tasa txikienak dituzten 5-10 herrialdeen artean dago: Danimarka (-%12,2), Belgika (-%10,8), Zipre (-%10,1), Alemania (-%9,9), Suedia (-%7,9), Finlandia (-%4,9), Portugal (-%4,8), Herbehereak (-%3,1) eta Letonia (-%2,3). Suedian alde teknikoak garrantzi handia izan du, eta epidemiologoek erabaki dute zein neurri izan daitezkeen egokiak eta zein ez. Osasun buruak Nature aldizkarian horrela justifikatu zituen beraiek hartutako neurriak: «Ixteak, konfinamenduak, mugak ixteak, ezerk ez du oinarri zientifiko historikorik, Europako inon ere ez da lortu kutsatzea nabarmen geldiaraztea».
Hego Euskal Herrian pandemiaren ondorioz 5.278 pertsona hil dira. 1,844 hildako 1.000 biztanleko, planeta osoko heriotza-tasarik handienetako bat, hamabi herrialdek bakarrik gainditzen baitute.
Francis Bacon filosofoarentzat pentsamendu kritikoa, arakatzeko gogoan, zalantzan jartzeko pazientzian, gogoeta egiteko zaletasunean, baieztatzeko moteltasunean, hausnartzeko prestutasunean, ordenatzeko arretan eta era guztietako inposturen gorrotoan oinarritzen da. Beldurrak pentsamendua itsutu egiten du, baina gure usteak edo gure agintarien usteak zalantzan jartzeko jarrerak edozein izu edo ikararen gainetik egon behar du, beti.
Pandemia garaian, are gehiago.
…
BERRIArentzat egindako kolaborazioa
Hala da, beldurrak, pentsamendua itsutu ezeze, hil egiten du triste dagoen jendea. Begira zer gertatu den Adinekoen Egoitzetan. Masakre bat.
Baine nire ustez, bederen, beldurra baino PANIKOA NAHITA eragin zuen Elite Boteretsu batek. Nürenberg gutxi da horientzat!!
España? Jakina, eredu txarrena. Non eta, pandemia SARTU ZITZAIGULA entzutean, militarrak atera baitzireN kalera, eure armatoste ETA GUZTI!!
Nik, pentsamendu kritikoa erabiliz, kontu guztiak zalantzan jarriz, zerak galdetuko nizkioke Izaro Gorostidiri:
Ba al dugu daturik, zenbakizkorik ere, zer gertatuko zen Suedian musukoa erabili izan balute beti eta toki orotan? Suedia baino aurrerago suertatu diren lau herrialde horietan, nola moldatu ziren, hots, Finlandia, Portugal, Herbehereak eta Letonian? Musukoa erabili izan dute zerbait, ala ezer ez?
Euskal Herriko heriotz tasari erreparatuta, mugikortasuna, harremanak, distantziak, maiztasunak, berdinak dira Suedian, Finlandian eta gainerako herrialde horietan? Euskal Herria aipatuta, Nafarroako mendialdeko Aizarotz batean eta Eibar batean berdin agertzen dira datuok, kutsatzeak zein heriotzak?
Zer egin zuten Suedian botiltzarrak, gau festak, axolagabekeria saihesteko uneetan?
Guk musukorik batere erabili izan ez bagenu, Suediako heriotz tasa izan genezakeen?
Beste hamaika galdera bagenituzke… bakar bat gehiago…
Beldurrak pentsamendua itsutu egiten du… zer esan Elite Boteretsu baten beldur daudenez, boteretsuen asmo berez txarren beldur bizi direnez, zer esan jarrera kritikorik gabe (eta froga eta deus gabe) pankonspirazioan sinetsi egiten dutenez, G5, txertoa, farmazia enpresen etekinak, haurren eskubideak eta abar nahasten dituztenez, eta guztiaren beldur direnez? Itsututa?
Mikel, ez zen egon KONSPIRAZIORIK. Elite Boteretsuek argi eta garbi iragarri zuten zer eragitera zihoazen, jada 2019an. PANDEMIA ZETORRELA. Simulazioak ere egin zituzten, New Yoerken eta abar.
Are gehiago, Gobernu baoitzari zer egin behar zuten zehatu eben, Diruak bildu zituzten Gates/Melinda Foundationaren bidez (han joan zen Sanchez ere gure diruekin), eta potentzia apaleko kokotxo bat barreiatu zuten, ALARMA apropos iragarri zuten, hilabete lehenago legea aldatuz, (euren txertoak erdi-prest zituztenean..). Zer gehiago nahi duzu? Txinari errua bota zioten, gainera, lekuko txinatar bakarra desagerraraziz…,
Beraz, Konspiraziorik izan ez zenez, KONSPIRANOIKORIK ERE EZ
Berriro ere kritikoki jokatuz, gehituko dut behaketa erraz bat: elite boteretsuek gobernuei esan bide zieten zer egin behar zuten, baina ezin jakin nola egin zuten pandemia hasi “zutenetik” munduan gertatu diren gobernu aldaketak, hauteskundeak toki askotan egin baitira, kudeatzeko. Are gehiago, egunotan Txinan bertan hiri hertsialdiak egiten ari dira, nahiz eta zuen teoriaren arabera, errua bota zioten maltzurki. Errusian bada kutsatze handi-handia. Gobernu ttikienak ere jasoko zuen araua… nahiz eta kutsatu bakarra aitortu beharko bide zuen, edo hildako bakarra. Itsasontzi erraldoiren batean ere bai…
Honek guztiak zalantzak sortarazten ditu, eta zalantzan jartzen elite boteretsuaren nahikundea eta plana…
(Zertarako deabru nahi lukeen Gatesek “potentzia apaleko kokotxo” bat barreiatu, non eta Txinan, potentzia ekonomiko handiena izaki, potentzia handiko suntsigarriak fabrika baditzakete, adineko jendea akabatzeko, denak kontrolpean edukitzeko eta abar?)
Kaixo Izaro. Galdera bat… Suedian (-%7,9) heriotza-tasa dagoela diozunean, zertaz ari zara zehazki? Nola izan daiteke heriotza-tasa bat negatibo?
Suedian, datu ofizialak begiratuta, 1.478 pertsona hil dira COVID-19aren eraginez milioi biztanleko (15.000 pertsona pasatxo). Lehen kasua gainontzeko eskandinaviar herrietan izan zutenen aldi berean izan zen (dagoeneko Italian eta Espainian eztanda egin ostean) eta erabaki zuten neurririk ez hartzea. Danimarkan, Norvegian eta Finlandian bai, ordea. Danimarkan 467 hil dira milioi biztanleko, Finlandian 208 eta Norvegian 164 (Suedian baino 10 aldiz gutxiago).
Baina zuk artikuluan diozu Suediako heriotz-tasa negatiboa izan dela (?) eta txikiagoa Finlandiakoa baino (nahiz eta 8 aldiz pertsona gutxiago hil diren). Zehaztu dezakezu zer esan nahi duzun honekin?
Eskerrik asko.
Nire ustez oso zaila da Txinan eta Errusian gertatzen dena ezagutzea. Eta Txinako Gobernua EZ zen enteratu Wúhanen gertatu zenaz. CDC-ren kontaktu bakarra Wuhango mikrobiologo hura izan zen (handik gutxira “hilda aurkitu” zutena).
Elitea ez zen izan Bill Gates, baizik honako hauek osatua: Mundu Ekonomia Foroa (Davosen bildu zena 2019an), Farmazeutika Konpainia Pribatuak eta OMS (bata eta bestea betiere debraziatuta); eta OMS ere guztiz “saldua”, Gates&Melinda Foundation-en partaidetza maioritarioz ordaindua. Are gehiago, Mendebaldeko gobernuen aldetiko diru-dohaintzen ondoren. Hau guztia “publikoa” da, denek jakin beharrekoa.
Gauza da (pittinka azaleratzen doazen informazioen arabera), Elite zehatz horrek, jada 2019an, pandemia bat zetorrela eta mundua prestatu behar zela iragarri zuen, eta egoera horren simulazio ariketak egin ere bai. Eta “dekalogo” bat aurkeztu zien gure Gobernuei (ez dakit “kruzeroei”), zehazki zer EGIN BEHAR zuten azalduz (hori ere publikoa da, nik behintzat badaukat testua, “Bizitza” plataformaren bidez). Gero etorri ziren gobernuei buruz galdetzen duzu, Mikel.
Baina gobernuen gainetik Osasun komiteak daude, eta “kontseilu” horien ganetik Elite ditxosoak.
Elite horren helburua zein ote zen Covid-19 (19ko data-marka eta guzti) kokotxo apal hori barreiatu zutenean mundu osoan (ez bereziki Txinan, baizik planeta mailan?) Hori ez da erraz jakitea, baina jakingo da berandu baino lehen.
Hipotesiak libre:
1) benetako pandemia EZ-arriskutsu bat eragitea, Osasun Erakundeen eraginkotasuna probatzeko? Azken baten”kokotxoa” ez zen batere potentea; harik eta Alarma Egoera aldarrikatu arte. Orduantxe bihurtu zen egiaz arriskutsua eta mortala (panikoa, etsia, tristura… eta hori, besterik gabe ere, hilgarria izan zen, batez ere Adinduen Egoitzetan gure zaharrak isolatu zituztenean, bisitarik gabe eta abar.
2) Populazioa nola kontrolatu ahal den frogatzea, halako “eventoetarako”?. Orain Suitzan egiten ari diren bezala, aste beteko Argi Itzaldiaren simulazioarekin.
3) Euren sasi-txertoak gizakiengan probatzea (adibidez ARN-mezu genikoa probatzea gizakiengan, orain arte inoiz probatu gabea, animalietan salbu). Hori bai, Prebentzio Printzipioa, zientzian oro har ORAIN ARTE arau izan dena, hankapetik pasatuz, inoiz baino gehiago behar zenean.
4) Edo populazio zaurgarria (batipat adinekoak, logikoki) eliminatzea. Azken batean horixe baita Sistemak BEHAR-BEHARREZKO duena, operazio logiko-matematiko soil baten kariaz: hornigaien eskazia//populazio-hazkundea mundu mailan = …….
Sistema Kapitalistak, funtzionatzen jarrai dezan, petrolioa behar du, eta energia berriztagarriak (eta horretarako kobrea etab. behar ditu, denak ere agortzear): 2050rako agortuta, kalkuluen arabera. Eta horretako dago 2030-Agenda, egoera horri aurrea hartzeko. Zeren Sistema honek ez du sakrifikatuko bere HAZKUNDE miragarriaren Dogma. Den-denek dauda oraint Hazkundea bir-bidertzko asmoarekin. Nork esan orain Txinari eta Indiari, adibidez, desazkundea behar dela!
Baina zu lasai, Mikel. “Los Superiores están en Ello”
Josu, ezin da alde batetik esan birusa ez dutela inon isolatu, eta ondoren bestetik kokotxo apal bat barreiatu dutela munduan zehar. Bietako bat, gutxienez, ez da egia; ala biak ez dira egiak.
Artikuluaren mamia Suediak hartutako jarrera “eredugarria” bestek hartu ez izana da… ez dirudi konplot-kide horien guztien gustua egin duenik, beraz Suedia… ez du herrialde horrek musukoen saltzeko negozioan parte hartu nahi izan. Zigorrik mereziko ote du?
Zure hipotesiak hipotesi dira, ez besterik, eta beste hamaika egin genezake.
1) Hasi eta nahi laster konfinamendua dekretatzeak ez du erakusten esaten dituzunen egiazkotasuna, eraginik gabe uzten baitzuen, konfinamenduak, kokotxoaren kaltegarritasuna…
2) Populazioa nola kontrolatu… ez dut uste asko ikertu beharrik dutenik boteredunek populazioa nola kontrolatu. Aspaldi poliziak, errepresio armadak eta, asmatu zituzten. Hemen bertan Euskal Herrian, pilotak milioika bota dituzen azken hamarkadetan, drogak saltzea baimendua izan da, era guztietako propaganda egin izan dute… populazioa kontrolatu konfinamendu bidez, eta merkatuak bertan behera uztea aldi berean?
3) ARN mezularia geure zeluletan dago betidanik. ADNko kateak “dioena irakurri”, noloabait esan, eta proteinak sortzen dira horren arabera. Hipotesia da ARNak zeregin garrantzitsua izan zuela bizidunak sortzeko unean. Areago: birusek zeregin garrantzitsua izan bide zuten bizia sortzekoan. Aspaldi ezagutzen dira birusak, mota askotakoak. Eta gaixotasunak sortzen dizkigute, teknika naturala da. Probatu dutena, txertoak egiteko teknikak dira, ez ARN mezularia, hori ezagutzen genuen aspaldi.
4) Orain denbora luzea ez dela, salatu edo argitara eman izan da kapitalhandiak sartu direla adineko egoitzen negozioan. Hemen halakok dena delako egoitza sarea erosi duela, han dirutza inbertitu dutela zahar-egoitzak egiteko… Izan ere, zaharrena negozio handia da: negozio jendearentzat, erraza: zaintza minimoen truke, zaharrek dituzten diru apurrak xurgatu, eta estatuek ematen dizkieten pentsioak ere bai. Zertarako negozio hori argaltze bidean jarri? Zahar egoitzetan mikrotxip eta semieroale gutxi kontsumitzen da… hornigai horiek beste batzuk kontsumitzen ditugu…
Zure hipotesi batzuk egia balira, barreiaturiko kokotxoa benetan hilgarria izango zen: egun pare batez populazioa hamarrenduko zukeen; ez konfinamendua, ekonomia kaltetzen duelako, eta ez musukorik eta bestelakorik, eraginak benetakoak izatekotan.
Sistema kapitalistak, funtzionatzen jarrai dezan, erosleak behar ditu, eta diru poxi bat duten erosleak, petrolio eta energia baino gehiago. Eta erosleak izanki, berdin zaio harri koskorrak saltzea, plastikozko bitxiak, ura, aire botilaratua, koronabirus disekatuak… Horregatik, esan dezakegu pandemia inori ere ez zitzaiola komeni, ez eta osasun gastu itzelgarriak ere; musukoak saldu dira, bai, baina konfinamenduan erregaien gastua murriztu zen… hau da, batek irabaziko zuen, besteak galdu. Ostalaritzan sartu berri da diru askotxo azken hamarkadan, inbertitu, eta ostalaritza (turismoa noski) pikutara joan da aldi baterako… Zein kapitalistak nahi zukeen hori?
aupa Mikel. Dialektika beti aberasgarri.
Egungo egoerara iritsi garelarik, zer interesatzen zaio egungo KAPITALISMO-EREDU BERRIARRI (fase oligarkikoa eta eliteen gobernu-kontrola abian jarri duenari)?
Beraiek ez digutenez esango, gure aldetik hipotesiak egitea baino ez daugaku. Pixkanaka ia dena agerian jarriz joango den arren.
Zure hipotesia argi dago: Sistemari ez zaio interesatzen bere bezeroak kamustea. Baina ez dago batere argi ORAINGO EGOERA BERRIAN zer interesatzen zaion Kapitalaren Sistemari. Ezin duzu jakintzat jo besterik gabe.
Adibidez, zeinek pentsatuko zuen Kapitalismoari ez zitzaiola interesatuko bere kontsumitzaile diren Enpresa Ertain eta Txikiak (EET, edo ETEE?): bada, egiaz, halako enpresak SUNTSI DAITEZEN nahi du egungo Sistemak.
Helburu argiarekin, zeren “Superiorak hartara daude”: Iberdrola eta Petronor bezalako oligopolioek monopolio OSOA izateko, txikien eta ertainen traba barik (horixe da RESETEOA deitzen zaiona)
Bai, Txertoak egiteko Teknikak probatu dira, baina orain arte BEHAR-BEHARREZKO ziren protokoloak bete gabe, eta Zientzia ororen arau gisa ORAIN ARTE ezartzen zen Prebentzia Printzipioa hankapetik pasatuz.
Protokolo horiek abian zeuden ALARMA EGOERAREN DEKRETAZO unean; baina istripu bat gertatu zen: SPUTNIK errusiarra merkaturatu zela, eta orduan, arazo estrategiko bihurtutako egoera hartan (osasunak bost axola), gure txertoak ere merkaturatzea erabaki zuela Eliteak (zeinek bestela?)
Beraz, Mikel, “gure” txertoak ez dira egiazko txerto, baizik eta SASI-TXERTO, eta jakin behar genuke zergatik: zuk dioskuzun TEKNIKA horiek, seguruak ez izateaz gain, ESPERIMENTALAK direlako, hots, bide batez geure haragian esperimentatzen ari direnak; eta gainera TEKNIKA TXIT ARRISKUTSU batekin, zeren arazoa ez baitatza ARN-m inokulatzea, baizik eta “spicula” pozoitsu baten bidez inokulatzea.
Gainera, pentsatzen zutenaren kontra, “spikula” benenoso hori (ARNm-a zelulara finka dadin erabilia), ez da geratzen inokulazio-lekuaren inguruan, baizik eta hezurretaraino, eta batik bat bihotzera eta garunera ere iristen dela. Ni ez naiz horretan aditua, baina aditu direnei aditzen diet.
Mikel, zuk uste duzu, oraintxe bertan, jendea hein handi batean txertatu ondoren, txertaturiko jendetik ZIUetara sartzen direnen, edota hiltzen direnen kopuruaz informatzen gaituztela? Elenak ere ez du horrelakorik egiten.
Nik uste oso logikoa dela sasi-txerto hauek organismoaren berezko inmunitateari aizkorakada ematea (esan dut zergatik: “teknika” berri horregatik)
Badakit ARN-m birusak natural eta berezkoak direla bizitzarako. Bide batez, zenbait mikrobiologo ospetsuk uste du BIRUSAK EZ GAITUELA KUTSATZEN, baizik eta alderantziz, GEUK KUTSATZEN EDO MAKALTZEN DITUGULA BIRUSAK. Bete-betean logioko eta zientifiko deritzot. Zuri, Mikel?
Josu, kontutxo bat, hainbatetan txertoen aferan argudio berbera atera izan duzu eta:
Prebentzio printzipioa ez da metodo zientifikoaren deus. Ezertxo ere ez. Are gutxiago “oinarria”, edota zientzia ororen “arau”. Prebentzio printzipioa irizpide POLITIKO bat da, zientzialarien artean eztabaida sutsuak sortu dituena, ikerketa zientifikoa mugatu dezakeela eta.
Hori da zure arazoa: ez dakizu zertaz ari zaren hizketan, eta uste duzu denaz dakizula. Mundu mailako zientzialari ospetsuenek dioten moduan, ezjakintasuna ausarta da. Eta zu, oso oso ausarta zara.
Eta horrela, hemen zaitugu zu, iberiera dezifratu duen apaiz ohia, inondik inora ere ulertzen ez duen mikrobiologiaz, arn-z eta spicula maltzurrei buruz pontifikatzen, ausardia osoz.
ni zeuk nahi duzuna izango naiz zuretzat (zure betaurreoen arabera betiere), baina PANDEMIA PLANDEMIKOAREN hasiera-hasieratik ekin nion idazteari (2020ko martxoan hasita)
Lehenbizi iñizo-inozo, biosferaren toxikazioa ote zen eta), baina hainbat adituri aditu ondoren, hasieran uste nuen baino esku BELTZAGOA zegoela deskubritu dut. Zer egingo diozu ba, Bai Ote?
Eta uste dut nire pentsaera adierazteko aske naizela.
Zu ere ez zara izanen negazionista eta zentsore, ezta?
Biktimismora jotzeko ohitura duzu, eta kontra egiten dizutenei “zentsore” eta “negazionidsta” deitzeko joera duzu, baina argi eta garbi utzi dut, behin eta berriro, jehovaren lekukoen antzera, plandemikoek ere askatasun eta eskubide osoa duzuela zuen iritzia zabaltzeko. Ez dut zentsura maite. Ez joan hortik, ez duzu deus aterako eta.
Orain, iritzia libreki zabaltzean, kritika onartu beharra dago. Adierazpen askatasunak ez zaitu kritikatik salbuesten. Zuk hitz egin libreki iberieraz, peruko txinatarrez eta arn mezulariaz, eta nik, zuk bezain libreki, zure iritziei ematen diedan balioa zein den adieraziko dut.
Eta egia ez dena zabaltzen duzunean, prebentzio printzipioa zientziaren arau nagusi dela esaten duzunean, adibidez, faltsukeriatan ari zarela esango dizut.
ez nauk izan inoiz biktimista, baizik dialektikaren zale.
Ez nuen uste Prebentzio Printzipioa hain “badaezpadakoa” zenik. P.Printz.: “ez egin edo hartu ezer, kaltegarria EZ dela segurtatu arte”. Hain okerra al duk P.P?
Ez dakit nik, baina hori diote zela arau zientifikoa. Ezaidak zertan den makurra, zehazki.
Artista haiz iraintzen motibo barik.
Nik iberiera dezifratu diat, bai, eta gaur bertan dezifratu dizkiat bost testu labur, Academia.Edu kaliforniarrak bidalita. Eta hik ez duk izan jakinminik hori egiaztatzeko ere, nire liburuxka sikeran urrundik behatzeko ere. Hori al duk “zientifiko” izatea??
Bai zehaztu dezaket. Artikuluan ez dut aipatzen, eta garrantzitsua da ulertzeko. Eskerrik asko zure ekarpenagatik. Datuak Europar Batasuneko gehiegizko hilkortasunari buruzko txosten batetik atera ditut, horregatik negatibo izan daiteke. Europako Estatistika Bulegoak (Eurostat) egiten dituen informeak dira eta Covidagatik egon diren heriotzak neurtzeko erabiltzen den datu fidegarrienetariko bat da. Txosten asko daude, epe desberdinetako neurketak egiten dituztelako. Artikulu hau idazteko txosten bakar bat kontutan eduki dut, agertzen den joera, Suedia eta Estatu Espainolaren arteko desberdintasunak kontutan edukita, errepikatzen delako.