Zaharra zara Bilbo

Zaharra zara Bilbo –

Giro polita zegoen pasa den larunbatean Bilbon; zintzoki pentsatuta, ze larunbatetan ez. Dena den, aitortu behar da hiria data berezi bat ospatzen ari zela: Gau Zuria. Bilbo hiri eta uri izendatu zutela 700 urte pasa omen dira. Baina mundu guztia ez da iritzi berdinekoa, horren lekuko sarean topatu dudan Felix Likiniano erabiltzailearen idatzi hau. Itzultzeko modukoa iruditu zait.

Zaharra zara BilboGaztelarrek sortu al zuten ba, Bilbo? Arraro samarra da, okupatzailearen neurrira jositako kontakizuna; 1300. urteko ustezko sorrera pantomima hutsa izan omen zen, antzerkia ez besterik. Bilbo aldez aurretik existitzen zen, baita uri maila ematen zion gutuna ere: Jakako Forua, Antso VI.ak beranduago hobetuko zuena, zenbait erasori aurre egiteagatik. Izan ere, Malmasingo gotorlekuak babesten zituen bai herria eta bai portua.

Bizkaiko Konderria Bizkaiko Jaurerria bihurtu zen Gaztelaren menpean. Ordurarte kondeen zeregina zergak bildu eta erresuma babestea zen, Nafarroako erregearen izenean. Gaztelak klase sozial horri beste maila bat zion: jauntxo feudalak, hau da, herentzia eskubide eta guzti. Agian horregatik salduko zen Lopez familia; horregatik, eta Haro (Errioxa) konkistatu berrian eman zizkieten lurrengatik.

Lopez sendiaren lehengo azpijokoa 1076 urtean gertatu zen. Iñigo Lopez “Ezkerra”-k bere semea babestu zuen, Lope Iñiguez; biek beren leialtasuna hitz eman zioten Gaztela-Leongo Alfonso VI.ari, Antso Garzes errege nafarraren hilketaren ostean. Nafarroaren mendebaldearen konkista hasi zen horrela, izan dugun estatu bakarraren zatiketa, eta bien bitartean, Bizkaian jauntxo leinu traidore hazi zen, bere sustraieikin eta babestu beharko lituzkeen herritarrekin desleial.

Beraz, duela justuki 700 urte, ez zen ezer berezirik gertatu Bilbon, ez bazen zeremonia ahantzu bat, geure historian aparteko pisurik ez lukeen zerbait; eta ez litzateke, inondik inora, okupatutako herri batek ospatu beharko lukeen eguna. 

Bilbok 700 urte baino gehiago dauzka. Zaharra zara Bilbo. 

Begiratzen zaitut

zuloaren gainetik

zerbait esan nahi dizut

zugan galdu aurretik.

Zaharra zara Bilbo.

La Vieja sartu da

Nerbioi erriberan

oinak ur beltzetan,

loreak baineran,

mozkortzen nauzu

ta ezin zaitut edan.

Zaharra zara Bilbo

 

 

antso VI, Bilbo, Bizkaia, historia, jakako forua, lopez de haro, nafarroa, Nafarroako Erresuma, Zaharra zara Bilbo

Zer duzu buruan “Zaharra zara Bilbo”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude