#ZaldibarArgitu: Zabortegiko hondamendiaren errepaso eta hausnarketa
Zabortegiko hondamendiaren errepaso eta hausnarketa –
2020ko otsailaren 6an Zaldibarko zabortegiko zati bat jausi zen A8 errepidea moztuz eta bi langile zabor artean desagerraraziz. Hilabete beranduago, langileen bila ari dira oraindik. Denbora tarte guzti honetan hamaika albiste atera dira gaiaren inguruan: irregulartasun mordo bat eta beste hainbeste arduragabekeria.
Bideo honetan atera den (ia) guzti horren errepaso bat egiten saiatu naiz. Kontatu dudan guztia aurretik jada medioetan argitaratutakoa izan da, ez dut ezer berria gehitu irregulartasunen zerrendara, atera dena biltzea izan da nire asmoa.
Informazio gehiago nahi baduzue, Euskarazko Wikipedian honen inguruan dagoen artikulua gomendatzen dizuet, oso lan txukuna da: eu.wikipedia.org/Zaldiba…
Bideoan artikulu asko aipatzen ditut eta horietarako lotura gehienak Wikipediako artikulu horretan ere badaude. Hona hemen zehazki aipatu ditudan bi:
– BERRIAren artikulua, pertsonen arteko loturei buruz. Politika eta enpresa mahai berean: berria.eus/1958…
– ARGIAren artikulua, Zaldibarko Zabortegiaren historiari buruz. Herrian zabortegiak debekatzetik, hamarkadako krisira: argia.eus/herria…