Zabortegi, erraustegi eta mafiak: Zero Zabor da bidea
Zabortegi, erraustegi eta mafiak: Zero Zabor da bidea –
Zaborraren gaia oso gai zaila da. Zikina da, usain txarrekoa, desatsegina. Guzti-guztioi eragiten digu, gure bizitzak zeharkatzen ditu alderik alde eta gure miseriak agerian uzten ditu. Zaborraren gaiari ezin zaio ertz batetik heldu, zikinduko zaren beldurrez. Oso-osorik besarkatu behar da, goitik behera, hasieratik bukaerara, benetako soluzioak aurkitzeko helburu zintzoaz. Baina zaborraren gaiari behar den bezela heltzen badiozu oso posible da kakaztuta bukatzea, gaiak ustel usaina duelako alde askotatik.
Horixe da Gipuzkoan gertatu zena duela urte batzuk. Zaborrekin dugun arazoari ausardiaz heldu zion EH Bilduk; ez ertz batetik, ez diximuloz, ez itxurakeriaz: aurrez-aurre. Eta bakoitzaren miseriak ere agerian utzi zituen horrek. Eta, noski, parean topatu zuen botere politiko-mediatiko-judizial osoa. Zaborra, miseriaz aparte, negozio ere badelako, eta negozioa dagoen tokian hortxe da beti boterea ere. Mafia.
Botere politiko-mediatiko-judizial osoak EH Bilduren zaborraren kudeaketa aurka egin zuen eta egurra sekulakoa izan zen: elektorala, politikoa eta pertsonala. Eta orduz geroztik konplejuz bizi den gai bat da. Eta beldurra ematen du gaia berriz ere besarkatzeak, egurra jasotzea ez delako inoren gustukoa.
Baina uste dut Zaldibarko kasuak agerian uzten duela konpleju horiek ahaztu eta berriz ere zaborraren kudeaketa integral bat aldarrikatzearen beharra. Ez du zentzurik zabortegi edo erraustegiez bakarrik hitz egiteak, gaia osorik heldu behar da eta mafiak argitara atera: #ZeroZabor izan behar da iparra eta bide horretan, lanari ekin.
EhBilduk etzion heldu ausardiaz inondik inora zabborraren kudeaketari, bakar bakarrik planteatu zuena izan zen etxeko zaborra poste batzutan zintzilikatzea poste batzutatik asteko egun jakin batzuetan.EH Bilduk manejatzeb duen udalerreietan ez daukate ezelako planik zabor industrilak kudeatzeko, ezta lur mugimendu masiboak eta ezta eraitsitako etxe zaharren deseskonbroaz. EH Bilduko zinegotziek onartutako plan urbanistiko guztietan, (guztietan) etxe kopurua gehitze masiboa, erreken desbideraketak… eta horrelakoak daude.Ez dakit nongoa zaren, baina EHBilduko edozein zinegotziari galde iezaiozu ea zer egiten duten bere herrian kentzen dan uralitarekin. Ez dizu inongo erantzunik emango. EHBilduk Gipuzkoarako planteatu zuen zabor planak ez zuen ezer esaten zabor industrialetaz. Eta Zero Zaborrarena desideratum besterik ez da. Nori ez litzaioke gustatuko zaborrik gabeko ekonomia garatu batean bizitzea? Beraz Aiora, datuak kontrastatu eta EHBilduri botatako lora horiek (funtsean gezurrak direnak) errektifikatu, mesedez!!!
Atez atekoa hiri hondakinak biltzeko sistema bat da, etxeetan eta merkataritza guneetan sortzen diren hondakinak biltzeko xedea duena. Esan beharra dago Europak ezarritako birziklapen tasetatik goragoko mailak lortu zirela sistema horren ezarpenari esker. Beraz, Aiorak herritarroi gure ohiturak aldatzeko deia egiten digula uste dut, aldez aurretik ingurumen inpaktuak murriztu eta herritarrok sortutako zaborrarekin egiten ari diren negozioa saihesteko.
“Nori ez litzaioke gustatuko zaborrik gabeko ekonomia garatu batean bizitzea?” diozu Erramun zure iritzian. Hain justu ere guk “ekonomia garatu” bezala ulertzen dugun ideia horretan dago gakoa: kapitalismoaren oinarri den kontsumismoak etengabe zaborrak sortzera garamatza, eta Zaldibarren gertatu dena ekonomia eredu honen arazoetako islada bat da. Nik ere uste dut kontsumo ohituren aldaketa eta Zero Zabor bezalako ekimenak hondakinen kudeaketa eta ingurumenean ditugun beste hainbat arazoren irtenbide bateranzko atea izan daitezkeela.
Ane, esaten duzunarekin nor ez litzateke ados agongo. Teoria badakigu, praktika behar dugu. Demagun bihar lehendakari jartzen zaitugula, gainera abantaila emango dizut eta gehiengo absolutuarekin jarri zara lehendakari. Hasi hurrengo egunetik aurrera egingo zenukeena esaten. Ez dit balio esatea batzorde bat osatuko zenukeenik auzia aztertzeko, gero txostena parlamentura eraman eta ondoren batzorde kudeatzailea osatu batzorde kontsultiboan hartu diren erabakiak aztertu eta foru aldundira pasatzeko, haiei soluzio bat eskatuz: guztira legealdi osoa ken urte bat, hauteskunde kanpainan gaia alboratu egin delako. Hurrengo egunean zabortegiak berdin-berdin martxan dituzu, kapitalismoa gustatu ala ez hortxe duzu eta herritarrei sudurra gehiegi ez ukitu kontsumismoaren aurkako mantrarekin ze hurrengo hauteskundeetan kalera zoaz zuzenean. Esan zer egingo duzun. Unibertsitate masterreko teoria denok dakigu.
Euskaldun bat, nik lehendakarigai ez dut neure burua aurkeztuko, ez dut uste horretarako maila daukadanik, baina Aneri bota diozun galderari eutsiko diot. Zaborren arazoa ez du inork 4 urtetan konponduko, baina konponbidean jartzeko, hau da, norabide egokian doazen politikak ezartzeko aukera badago. Izan ere, Zero Zabor filosofiak, helburua iradokitzen du, baina baita ere helburu horretara gerturatzen joateko bide aktiboa. Hona, azkar-azkar ildo nagusi batzuk:
Gaur egin sortzen diren hondakinen (guztien ez bakarrik hiri hondakinak) azterketa egitea. Zer, zenbat, non eta nola galderei erantzunaz.
Zertarako:
Murrizteko: Zero Zabor eredu batean lehen urratsa izan behar duen prebentzioa lantzeko. Badira hondakinen %90 ala gehiago murrizteko aukera daukaten sektoreak.
Birziklatzeko. Birziklagarriak izan baina gaur egun nahasita jasotzen direlako ererfusean bukatzen duten materialak gaika jasotzeko bideak jartzeko.
Birzikla ezin datezkeen zaborrekin: Material birziklaezinez osatutako produktuetan material hori birziklagarria den materialagatik ordezkatzeko. Ordezteko materialik ezagutzen ez bada, ikerketa aktiboa bultzatzea (aurrekontuak, unibertsitatea…) Gaur posible ez dena, bihar izan dadin.
Gaur birziklatu ezin dena ere gaika “gordetzea”. Gordetzea ez dut eufemsimo bezala erabiltzen. Geure mendiak zaborrez beteta uzteak ezin du gure helburua izan. Material hoiek nola berreskuratu ikertu behar da. Teknologia garatu ahala material hoiek ahalik eta errazen eskuratzeko prestatuta egon behar dute.
Hau guztia posible izan dadin eta inork ustelkerirako tentazioa izan ez dezan, kontrolerako neurri zorrotzak eta benetako gardentasuna ezarri behar da. Edonork (zuk eta nik ere bai) unean bertan ahalko instalaziotan zer eta ze kopurutan sartu den jakin ahal izatea, smartfona erabiliz adibidez eta ikuskaritza independienteak egiteko eskubidea ematea gizarte eragileei adibidez.
Proposamena askoz gehiago landu nezake, baina nire helburua ez da gobernu programa zehatz bat idaztea, gauza asko egin daitezkeela adieraztea baizik. Alderdien ika-mikek beti bezala eztabaida garrantzitsuak ezkutatzen ari dira oraingoan ere. Tragedia aukera bihur dezagun.
Noski zero zabor dela bidea.
Euskal herrian dugun aztarna ekolojikoaren arabera 2,5 dena, mundu osoak gu bezain materia kontsumituko balu, 2,5 planeta beharko genituzke planeta beraren ahalmen berriztagarria mantentzeko .
Biodibertsitatearen galera azkarra eta beroketa orokorra da bizi dugun norabide eroa .Larrialdia eta kolapsorako bide ziurra, historikoki ustiatu eta zapaldutako herri pobretuen bizkar beti ere .
Termino etiko eta biziraupenezkotan bizigarria eta merezi duen bizitza bat nahi badugu , ekonomia lineala praktikatzen duten siderurjia, kimikoa eta papergintzako industria asko eta asko suntsitu egin behar ditugu eta oso gutxi batzuk mantendu ekoizpen garbi eta errezikaltuaren bitartez eta bestelako nekazaritza asko eta asko berreraiki behar dugu elikadura burujabetza normala bihurtu arte eta ekonomia finantzieroa erradikalki komunala bihurtu , banka pribatua ilegalizatuaz.
Ta uste dut ATEZ ATEkoaren esperientzia martxan jarri zutenak heroi batzuk izan zirela eta gorazarre handienak eskaini behar dizkiegula ,etorkizunez betetako bide txiki eta oso zuzen bat ireki zutelako .
Eta errekonozimendu horietaz gain aitzitik uste dut populuazio honen eragile askok eta askok autokritika eta barkamen asko eskatu beharko lituzketela.
Eta ez badute nahi horretara ailegatu ba gutxienez onartu dezatela beraien etxeetan eta beraien familietan akatsean zeudela eta aldatu dezatela , beraien onerako eta denen onerako.
ETAk armak utzi zituen eta EH Bilduk politika egiten zuen. 40 urtez “demokratek” eskatzen ari zirena zen. EH Bildu saritua izan zen bozkengatik eta Gipuzkoako udaletxe eta Diputaziora ailegatu zen, bizilagunak parte hartzaile bilakatu, kudeatu eta politika egiteko idei ilusoarekin. Desarrollismoari stop bat jarri nahi zioten, porlanari eta infraestrukturei eta hondakinak era aurreratuan kudeatzea, baina guzti hori ALDERDIAREN interesen kontra zijoan, kloaka, klientelismo , komisio eta beraien polizia integaleko proto estatuaren kontra, alegia.
“Betiko jauntxoak” ez ziren gobernatzen utziko beraien “neskameengandik” eta Zubieta gelditu nahi izan zutenak auzitegietara eraman zituzten, bengantza zin egin zuten autopistetan gainkostoak salatzen zituztenen kontra eta Atez Atearen kontra gerra deklaratu zuten, Diario Vasco eta ETBren Fake mediaren bitartez hauteskundeak berriz ere irabazi zituzten arte eta martxan jarri zuten berriz ere beraien Erraustegia, gainkostoetako autobideak eta beraien AHT faraonikoa.
Esaten ziguten Euskadi ez dela Espainia bezala.Ustelkeria Ebrotik behera gertatzen den zerbait dela, baina ez . Hemen “betikoek” gobernatzen gaituzte, ez ahaztu eta barkatzen ez dutenak poltsikoa ikutzen bazaie , lurzoru etiko eta Petronorreko adminsitrazio kontseiluan postua hartzen dutenek, Aita santuaren eraztunan babeatzen dutenek baina Zaldibarren desagertutako bi langileengatik interesatzeko arazoak topatzen dituztenak beraien ajendan, berriz ere erretzen ari denean hondakin toxikokoaren mendia.
Hau da 2.0 Eko -Euskadia, pazifikoa, postmodernoa, turistikoa, gentrifikatua , prekarizatua, klasista eta infantilizatua, euskal oasiaren motoa saltzen zaiona jestore on bezala aurkezten diren bitartean, ze ez daude prest beraien neskameak beraiek goberna ditzaten eta beraien morroiak kontuak eska diezaien.
Euskal oasia gero eta antz handiagoa du “Espainia ondo doa”taz.
Nik dakidala, zaborren kudeaketagatik EH BILDUko hautesleek beraiek zigortu zuten BILDU. Diario Vascok jan al zien burua hautesle hauei? Hala bada, a zernolako hauteslegoa duen BILDUk. Autokritika pixkat egin ezazue. Eta esan, nik ez nuela atez atekoaren aurka ezer eta zintzo betetzen nuela.
Atez atekoaren gaiarekin, orain Lakuak esan du Epeleko zabortegira bideratuko direla Zaldibarrera zihoazen zaborrak. Non da “Bergara Garbia” plataforma? Ixilik. Hitz erdirik ere ez. Hor ez al dago inposaketarik? Antza ez… Non dira beste “X Garbia” plataforma guzti horiek? Ixilik halaber. Atez atekoaren aurkako kainpainan zer zegoen ikusten ez duenak, nahita ditu begiak itxita.