Zabaldu dugu Book Trailer Lehiaketan izena emateko epea

Zabaldu dugu Book Trailer Lehiaketan izena emateko epea –

Martxan da 2019-2020 ikasturteko Galtzagorri elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin antolatzen duen Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketa. Dagoeneko bidali dugu deialdia eskoletara DBHko ikasleak erreseina interaktiboen egile bihur daitezen. Izena emateko epea irailaren 20ra arte zabalik egongo da.

Lehiaketak 8. ekitaldia du jada eta berritasunak dakartza. Irakasleentzat Book Trailer Lantegia prestatu dugu eta parte hartzeko izena ematen duten ikastetxeetako irakasleei eskainiko diegu. Prestakuntza saio praktikoa egingo da urrian: Book Trailer Lantegia. Saioan book trailerrak egiteko edizio teknikan trebatzeko aukera izango dute irakasleek. Lantegiotan, bidenabar, book trailerrak egiteko baliagarria den Stop Motion teknika landuko dute.

Beste berritasuna Bideo Tutoriala da, lehiaketaren inguruko Bideo Tutoriala sortu dugu, non book trailer bat nola egin eta lehiaketan parte hartzeko giltzak ematen diren. Laster ikusgai izango da gure webgunean.

Dagoeneko Liburu Gaztea Batzordeak aukeratu ditu irakurgaiak, iaz euskaraz argitaratu zen guztia irakurri ondoren. Hona hautatutako liburuak:

• DBH1 eta 2:

Sinbad deitzen zidan. Francisco Castro. Alberdania, 2018.

Hasiera berri bat. Gwenola Morizur. Ilustratzailea: Marie Duvoisin. Harriet, 2018.

• DBH 3 eta 4:

Eztia eta ozpina. Patxi Zubizarreta. Alberdania, 2018.

Maitasuna zailegia da. Andres Guerrero. Itzultzailea: Joseba Santxo. Begiko, 2018.

Horiez gain, Ezinbestekoen zerrendatik ere aukeratu ahalko dute irakurgaia. Zerrenda horretan bildu dituzte hainbat literatura adituk, euskaraz, gazteentzat, orain arte argitaratu diren liburu gomendagarrienak.

Lehiaketaren OINARRIAK.

Zabaldu dugu Book Trailer Lehiaketan izena emateko epea

Euskal Haur eta Gazte Literatura Elkartea.