Ynestrillas ere, Podemos-en alde
Manifestaldi baterako leloa atera zaigu titularrean, “Ynestrillas ere, Podemos-en alde”, hara!
Izan ere, nork esango zigun guri Ricardo Sáenz de Ynestrillas, ultraeskuindar sonatua Pablo Iglesiasekin buru bat eginda ibiliko zenik?
Ultraeskuindar sonatua nor zen ahaztu duzuenontzat, hona “Zintzilik Irratia, herri baten historia” dokumentaletik jaso dugun bideoa, Ynestrillas eta lagunak 1998an Oreretan izan zirenekoa.
Irudiotan ikusi duzuena iraganeko Ynestrillas dugu -aita ejerzito espainiarreko Komandantea zuen, ETAk 1986an eraila-, orain errepublika zale bihurtu baita gizona. 1998tik ona denbora tarte zabala dagoela onartuta ere, Blas Piñar zenaren miresleak ez du bidaia ideologiko makala egin, Fuerza Nuevatik abiatu eta Podemoseko partaide bihurtzeraino.
Edo ez?
Falangeren jaiotza agiriak “ni de derechas ni de izquierdas” esaten zuenez, eta “en Podemos cabe todo el mundo” Iglesiasen alderdi berriak, M15 mugimendua babestu zuen Ynestrillas-i Circulo Izquierda Falangista sortzea otu zaio; antifaxistak omen: “Benetako iraultza batean hartu nahi dugu parte, hiritarra askatuko due iraultza batean, eta Podemos ezkerretik bultzatu (Círculo Podemos de Izquierda Falangista sortuta, sindikalista, iraultzailea eta bene-benetan sozialista”.
Egunotan zenbait komunikabidek hauteskunde generaletan Podemos alderdiarekin aurkeztuko dela ere zabaldu duten arren, ez ei da egia. Azken udal hauteskundeetan Manuela Carmenaren aldeko botoa eman bazuen ere, abokatuak ez ei du Pablo Iglesias lagunduko zerrendetan.
“Ynestrillas se vuelve ‘rojo'” lerroburuarekin, Danilo Albin kazetariak Ynestrillas-en ibilbide politikoa laburbildu du Publiko egunkarian, orain gutxi sortu duen Bandera Negra mugimenduraino.
“Monarkia eraitsi, drogak legeztatu eta `ejerzito popular´ bat sortu” dira, besteak beste, Bandera Negrak eskatzen dituenak; “errepublika zale, iraultzaile eta autogestionatu” definitzen baita, eta ez ei ditu onartzen Ynestrillas berak “frikifatxak” deitzen dituenak. Mugimenduaren sortze agiria katalanera eta euskarara itzulia izan ei da! eta bost zutabe nagusi ditu: “errepublika, burujabetza, demokrazia, autogestioa eta federalismoa”.
Mugimenduak Sean South eta Fergal O´Hanlon IRAko militante historikoei egindako omenaldian hartu zuen parte. “Bere herriagatik hiltzen dena betirako bizi da borrokatzen direnen bihotzetan”, idatzi zuten orduan sare sozialetan.
.
Faxista izatetik gorria izatera
Falangista madrildarrak blog bat ere badu, bere hausnarketa politikoak argitaratzeko darabilena. Baina egun daraman ildo politikoa besteak beste sierranortedigital agerkarian agertu du, “Ynestrillas se explica”.
Laburpen modura bi pasarte ekarrita bukatuko dugu sarrera:
(…)
(…)
(…)
Iruditzen zait espainiar faxistek irlandar errepublikanismoa goratzea ez dela hain bitxia. Badakizue, katolizismoa, “la Pérfida Albión” eta… Noizbait frikifatxen webak bisitatuta dakit hori.
Bestalde, ez dakit zergatik eman behar geniokeen hainbeste garrantzia diskoteka baten atarian, koka fiatu nahi ez ziolako, trapitxero bat tiroz garbitu zuen bati.