Xake partida Donostiako udalean

odon elorzaEzustekoak bete-betean Donostiako udala jo zuen M22an. Irabazleen poza galtzaileen tristuraren parekoa izan zen. Ordutik hona alderdiak mugimenduz beteriko xake jokoari ekin diote. Amaiera ez da heldu, galtzailea argia da, ordea. Partidaren orain arteko mugimenduak biltzen dira hemen.

Hogei urtean alkate izandakoak hozkirri urduria sentituko zuen igande hartan. Bere burua hiriaren sinbolo eta gidari bilakatzen saiatu zen horrek galtzear zuen hegemonia. Ustekabean gainera, inork gutxik emango zuen beste alkategai batengatik hurrik. Bilduk, 8 zinegotzi eta 1.500 boz gehiago. Hortik aurrerakoak bata bestearen atzetik etorri dira. Eta gehiago etortzeko daude ekainaren 11 arte.

Orain artekoa ikusita emaitza argia da. Hautestontzietan esandakoari segiz Bilduko Juan Karlos Izagirre izendatuko dute alkate. Itzulbirarik izan ezean, sozialisten mugimenduak gehiago balioko dute barne gatazkak sortzeko, zer edo zer irabazteko baino. Xake mugimendu bizkorrak alferrik izan dira. Orain arteko errege Odon Elorza eta sozialistek ez dute porrotetik ihes egiteko zirrikiturik.

3 pentsamendu “Xake partida Donostiako udalean”-ri buruz