World Press Photok saritutako multimedia proiektuak
Fotokazetaritza girotan izen eta ospe gehien daukan WolrPress Photo sariketak, multimedia arloko 2013ko saridunak eman ditu jakitera 3 kategoria ezberdinetan.
Online edo sareko erreportai arloko lehen saria ‘To Young to Wed‘ (Gazteegia Ezkontzeko) lanari eman diote. Lan hau United Nations Population Fund eta VII Photoren arteko elkarlan bat da, Stephanie Sinclair eta Jessica Dimmock-ek burututakoa.
15 urte dituen Destaye eta haren senarrak, landan lanean eta beraien 6 hilabeteko haurraren zainketan igarotzen dituzte egunak. Ezkondu zirenean, 11 urte besterik ez zituen Destaye oraindik eskolara joaten zen eta bere senarrak ikasketak jarraitzeko borondatea azaldu zuen. Beraien semea jaio zen unetik aldiz, emazte eta ama paperak betetzea beste aukerarik ez du. Jessica Dimmock eta Stephanie Sinclair eginiko labur honek Etiopiako emazte gazte honen egunerokoaren nondik norakoak aztertu ditu
Sareko edo online laburraren arloan Noor elkarteko Pep Bonet kataluniarra izan da saritua, Bizitza hobeago baten xerkan auzo herrialdeetatik Hegoafrikara joan eta Johannesburg hirian bizi diren etorkinen arazoak aztertzen dituen ‘Into the Shadows’ (Itzaletan) lanarengatik.
Azkenik, Dokumenltal interaktiboaren saria, Miquel Dewever-Planaren ‘Alma: A Tale of Violence’ (Alma: Biolentzia Istorio bat) lanarengatik.
Alma Guatemala hiriko ‘banda’ bortitzenetako bateko kide izan zen bost urtez. Erailketak, gehiegikeria eta bortizkeria izugarria eragin eta sarri presondegietan izandakoa da. Bizimoduz aldatzea erabaki zuen unetik eriotzera kondenatu zuten ordurarte kide izandakoek, eta bizitza berreraikitzen saiatzen ari da, baletatik bizirik atera bazen ere, gehiago ibiltzerik ezingo duela jakin arren.