Virginia Berasategi: gozoa gaziaren gainetik
Europako Txapelketa Gasteizen irabazi eta Munduko Txapelketan hirugarren sailkatu ostean, denboraldiko proba garrantzitsuenean, Hawaiin, laugarren bukatu zuen. Beste herrialderen batean, bost orduko zuzeneko emanaldia egin zuten. Euskal Herrian, Internet bidez baino ezin izan zen jarraitu Berasategiren balentria. Hona hemen, Virginia Berasategiren aipu batzuk:
“Hawaiin lehenengo hamarren artean bukatzea ikaragarria da”;
“Aitak triatloia odolean zeraman eta horrek zeresana izan zuen”
“Pare bat alditan izan nintzen Olinpiar Jokoetara joateko zorian, baina lesioek bidea moztu zidaten”
Elkarrizketa osoa GAZTEZULO.COM-en
Irudia | Virginia Berasategi | Ezezaguna | Creative Commons By SA