“Vascoa” delako

“Vascoa” delako –

Fotomuntaia: Miscelanea Turolense

"Vascoa" delako

Noski, Euskalerria Irratiko entzule gehienek ez dakite Chon Latienda nor den. Chon Latienda Gareskoa da eta UPNko militantea. Alderdi horretako Batzorde Betearazleko kidea izan zen, 2011n dimisioa eman zuen arte, protesta egin nahirik hauteskundeetan PPrekin batera joan zelako. Barcinak alderdi barnean zuen kontrario zorrotzenetariko bat zen garestarra. Egun, “Diario de Navarra”ko ohiko kolaboratzailea dugu eta sareko txiolari gogorra, gogor adjektiboaren adiera guztietan. Zerrenda luze batek osatzen dute Latiendaren zirien hartzaileek: abertzaleek, oro har, Barkos lehendakariak, Asirón alkateak, Bakartxo Ruiz parlamentariak, euskaldunek, oro har, Podemoskoek, Sanchez lehendakariak eta bere sokako sozialistek, independentista katalanek, feministek, Espainiako zinema munduko jendeak… baita, gutiagotan izanik ere, PPk, Ciudadanosek eta, aspaldi honetan, Voxek ere. Eskuin muturrak UPNri kentzen ahal dizkion botoengatik kezkaturik dago, nonbait, Latienda iritzi emailea. Lehengo egunean, txio batean bateratu zituen bere obsesio zaharrak eta berriak. Zergatik kendu nahi du Abascal Voxeko lehendakariak Nafarroako Hitzarmen Ekonomikoa? Errz-erraza: Abascal amurriotarra “vascoa” delako eta “vascoa” denez Nafarroa ito nahi duelako. Harrapazank. Pazientzia beharko dugu. Ikaragarriak adituko ditugu hurrengo asteetan.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2019ko otsailaren 20koa]

“Vascoa” delako

Iruñekoa, malgré moi, idazlea,iritzi-emailea.

23 pentsamendu ““Vascoa” delako”-ri buruz

  • Pazientzia beharko dugu, bai. Ikustea nola Metropolitik indigena kolonizatuei haien hautestontziak ekarriko dizkiguten. Eta gero, espainol onak moduan, gure paperretakin (katalanek esango lukete bezala) haien hautestontziak bete eta okupatzailei eskerrak eman demokrazia defendatzeagatik.

  • euskaldun bat 2019-02-23 13:03

    Freud, orduan zuk ez duzu bozkatuko? Ba ondo… papeletak espainolak eta nahi duzun guztia (eta ados nago zurekin) baina gureek irabazten ez badute badakizu zer dagoen. Badakit gureek irabazita ere askorik ez dugula baina gutxienez, protestatzeko bada ere.

  • Beste ikuspuntutik ulertzen ditut “hauteskunde” erasotzaile hauek, alde batetik zuk deitzen duzun “gureak” ez dira nireak -pnv-eh bilduren edo eh baien “dirigenteak”, frantzia eta espaina legitimatzea deitzen digutenak- eta beste aldetik ikusten dudana hau da: boto bat gehiago bala bat gehiago inperialismoaren arsenal totalitarioan. Boto bat gutxiago, ekintza bat non inperialismoarentzat ezin berreskuratu geratuko zela.
    Eta ez da abstenziora deialdirik egitea, abstenzioa ere hauteskunde hauek onartzea da.
    Gure neurrietan, ahal duguna arte, boikota egin behar diogu inperialsmoari. Demostratzea determinazioarekin, ez direla ongi etorriak gure lurraldeetan, nahiz eta zortzi mende baino gehiago hemen eramatea eta ez ditugula onartzen bere hautestontzi zikin horiek. Haien kontra determinazioa, ez pasibitatea.

  • euskaldun bat 2019-02-23 18:23

    Bai, bai… inperialismoari aurre egingo diozu baina Nafarroan UPN jarriko da agintzen, euskaraz ahaztu. Gureak gobernuan egoteari esker atera dituzte txakurren hezurrak hiriburutik eta ematen ez duen arren, gauzak egin dira. Elbira Zipitriari erakutsi baliote gaur egungo D eredua… Haiek bai meritua, gu errentetatik bizi gara ia, egin dezagun haiek adina, beste urrats bat. Sor ditzagun lobiak, eros ditzagun komunikabideak, sareak sortu, etsaiaren egitura guztietan jendea infiltratu, gure botere ekonomikoa indartu… izan gaitezen argiak.

  • “Gureak” izango dira zureak. Ez dira gobernu bat, edozein gauzari deitzen diogu gobernua. Agintzen duenak, ez du ezta UPN beharrik, nahi duenean zuk deitzen duzun gobernua, bost minututan, dekretoren bidez, jokoz kanpo uzten dio. Izan gaitezen argiak.

  • Aitzol Azurtza 2019-02-26 00:10

    Eman diezaiogun su Euskal Herriari, desegin dezagun orain artean egindakoa, kiskal ditzagun bazterrak, suntsi dezagun gure herria erabat eta izan dezagun Freud jaunaren etorkizun loriatsuan itxaropen itsua non Euskal Herri Berria, fenix hegaztia bailitzan, errautsetatik birsortuko den, askea, burujabea, euskalduna, langilea, berdintzalea, elkartasunezkoa…

  • Amonamantangorri 2019-02-26 01:46

    Chon Latiendak jakingo du ba Abascalek, amurriotarra izanagatik ere, concierto vascoa ere ezabatu nahi duela…

  • Arrazoia osoa du Aitzolek: Desikasi berriro ikasteko. Gure buruak deskolonizatu eta ez zaigun konbenitzen egitearik ez egitea. Orain bai, bide onatik zoaz. Beraz, zorionak eta aurrera..

  • Egiaren aitortzeko Aingeru Epaltza aingerutki deus ere ez duena, ezker abertzaleari herra sakono dio, gorrotoraino iritsi daitekeena, dudarik gabe. Horixe dakar berekin jeltzalea izateak. Ez etorri gero laguntza eske, urte luzetan amorrua baino ez duzu eskaini eta. Eta ez dakit zer dela eta , edo badakit, zure bigarren deitura, Ruiz de Alda, ezkutatzen zabiltzan. Zergatik ote?

  • Aingeru Epaltza 2019-02-27 19:10

    Nagore bihotzekoa: lau lerrotan egia bakarra: deus guti dut aingerutik, ezta beharrik ere. Ezker abertzaleari herra? Ez, andrea. Ezker abertzalearen molde indarkeriazale, estalinista eta buru-motzari bai herra. Herra, orobat, horrek guztiak utzi digun arrasto tristeari. Bego, zorionez, ezbide hori historiaren zaborrontzian, oraindik -bistan denez- dinosauru batzuk gelditzen badira ere bazterretan. Oraingo ezker abertzalearekin ez naiz beti bat etorriko, baina ez dut deus haren kontra. Are gehiago, Nafarroan azken urte hauetan izan duen jarrera txalogarria iruditzen zait. Jeltzalea? Ez, bereziki. Geroa Baizalea bai, ordea. Eta hala izanen… funtzionatzen duen bitartean. Laguntza? Galdu egin naiz, Nagore. Noiz arraio eskatu dizu(e)t nik laguntza deusetarako? Eta, faborez, egiozu mesede zeure buruari eta ez gelditu barregarri deitura kontuekin. Inoiz ez dut ezkutatu nire bigarren abizena. Ez dut zertan. Bertzerik gabe, pertinente den tokietan baizik ez dut paratzen, euskal idazleen %95ek (euskal herritarren %95ek) beren bigarren deiturarekin egin ohi duen bezalaxe. Hara, zeure lehenbiziko deitura zein den ere ez dakigu oraino. Ene, Jexux, zer ezkutatzen ari zatzaizkigu? Nagore, laztana, nik ere maite zaitut.

  • Gure Nagorek ezker abertzaleko zenbait akolitoek Aingeru Epalzari dioten herra proiektatuz dio Aingeruk herra diela. Nik aspaldi irakurri dut Epalza jaunaren lana eta egia da batzutan akaso mingotsegi zu bezalakoentzat mintzatu da ETAren erahildakoen auziaz, konkretuki ELAko afiliatuez ETAk 90 hamarkadan egindako sarraskiaz. Ez diozue hori eta bestelakorik barkatzen, giza eskubideen defendatzailea eta abertzalea izatea, horrek egiten dizue min.

  • ganbaratxotik 2019-02-27 20:13

    Hara! “Nagore” azaldu zaigu batbatean XX. mendeko hizkuntza ekarriz Zuzeu-ra. Aingeruk amua irentsi eta Bentazar gustora. Eskerrak zahartzen ari garen, eta ez garen betirako.

  • Nagore laztana, amorruaren aurkako txertoa hartzea ahaztuta?

  • Juaduak hain diferenteak izanik, ortdoxoak, ateoak… bake zaleak, militaristak… erra guzien gainetik beti dira judu. Izan Tel Aviveko biztanle kosmopolitak edo Zisjordaniako kolono bortitzak… denak beti judu, eztabaida, ezin ikusi, erra… hala ere beti judu
    Nagore, zu beti euskadun?
    Bentazar, zu ere bai?
    Ez al gara denok euskaldun?

  • Ene A, ez dakit herri honetan bizi zaren ala beste planeta batean, nire herriko azken urtetako historia piska bat kontatuko dizut. Nire herrian bakarrik zinegotzi “abertzaleak” zeuden, EAJkoak, EAkoak eta Ezker Abertzalekoak. Ba azken hauek beste bi partidotakoak astindu egin zituzten, balak jarri buzoian, konzentrazioak beren etxen aurrean egin, beren aurpegiak karteletan jarri, bere telefono numeroak nonahi sakabanatu jendeak insultatzeko konsignarekin, hostiak, insultoak kaletik, eta abar, eta abar, eta abar. Juduak beraien artean errespetoz ibiltzen dira. Ezker abertzalekoek benetako abertzaleak kaka izango bagina bezala tratatu gaituzte. Ni euskalduna naiz baina “abertzalea” den batek hostiak ematen badizkit baldin eta bere mandatuak obeditzen ezbaditut, orduan bestearen euskalduntasuna-abertzaletasuna dudan jarriko dut derriogorki.

  • Tira, juduak ere alderdi ezberdinetan egon ziren zatituak globalizazio kultural helenikoa eta imperialismo erromatarraren garaian, hain zuzen ere, akulturazio-egoera horrek herri juduaren biziraupena mehatxatzen zuelako. Baziren farisauak, saduzearrak, eseniarrak eta zeloteak. Nazio eta erlijiotasun judua bai eta zapaltzaileekiko harremanen inguruko ikuspegi ezberdinak zituztelarik, euren artean ederki egin zuten borrokan. Eta tira, zorigaitz handiak pairatu behar izan zituzten gerora berriz ere batu ahal izateko herri gisa, munduan zehar barreiatuak egon arren. Hori duela bi mila urte gertatu zen eta gaur egun munduko komunitaterik kohesionatu eta boteretsuenetariko bat dira munduaren aurrean, judutartasun mota ezberdinak diren arren. Euskaldunak, aldiz, ez gara gai izan bai gure eta bai besteen historiatik ikasteko, eta oraindik ere zatituak jarraitzen dugu alderdi, ideología eta gatazka hutsaletan, horietako asko etsaiak bultzatu dituelarik gu ahultze asmotan. Ez dago etorkizunik herri honentzat bide horretan jarraituz gero, baina berdin jarraituko dugu gure artean ika-mikan, are gehiago orain hauteskunde kolonialak gertu direla, sasi-botere kuotatxoa defendatu beharra baitago.

  • Ene Oier, ez naiz ari Pilatosen denborataz edota ez dakit zenbat mende direla, orain urte gutxi batzuk pasatakoaz ari naiz. Bestalde, ezker abertzaleko ideologia ez da euskalduna baizik eta internazionalista-marxista, beste edozein espainol ala frantsesaren moduan, eta ideologia horrek ideologia hori dutenekin batu egiten ditu, euskaltzale-abertzaleekin baino. Ezker abertzaleak engainu pean mantentzen ditu beretako askok (beste asko erabat irentsi dute beren pozoin ideologikoa eta txoratzen dabiltzan Maduro eta Kastrotarren handitasunarekin). Herri hontako euskaltasuna eta abertzaletasuna zatitu eta etsaitu duena ezker abertzalea da, hori da egi trixtea baina berdaderoa.

  • Bentazar jauna, esan nahi dudana da euskaltasunak ez duela etorkizunik euskaldunon batasunik ezean (gauza aski ebidentea), eta alderdi/ideologia batean zein bestean kokatzen direnen hautua dela: a) euskal nazioa eta bere interesak gainezartzen ditut alderdikeri zein filia ideologikoen gainetik; edo b) nire alderdia eta horrek ordezkatzen duen ideologia egingo dut nire bandera euskal nazioaren ordainetan. Beste hitzetan, batzen gaituen horri heltzen natzaio edo ezberdintzen gaituen horri. Onartua egungo alderdi “abertzaleak” zinezko abertzaletasun baten anti-tesia direla, PNVko munduko hiritar eta indar menderatzaileen ipurdi-jaleetatik hasita urde troskistez beteriko ezker abertzale filomarxistara arte, hobe genduke azken 40 urteetako paradigma zakarrontzira botatzen hasi eta abertzaletasunaren kontzepzio berri bat eratzeari ekin, farisauek bigarren tenpluaren suntsiketa ostean egin zuten moduan arrakasta handiarekin. Edo, berria baino, hastapenetako abertzaletasunaren bide hori berreskuratu, hobe esanda.

  • Ene Oier, euskaldunok batasuna behar dugula iraunbizitzeko begibistakoa da. Baina ez nator bat esaten duzunarekin. Niretzat EAJ euskal tradizio zaharraren jarraitzailea besterik ez da eta garai batean gure filosofia politiko propioak eraikitako erakundeak berreraiki ditu guztien onerako. Beharrezkoa da estatuarekin interlokuzioa edukitzea eta beharrezkoa da euskal gizartearen elkar-batzea zeren eta gatazka antzuek ez baitute inongo emaitza onik ematen. Nire ustez, gainera, arazoa ez da, ezker abertzalearen paradigmari jarraiki, tabula rasa bat planteatzea, baizik eta gure tradizioaren ariari lotzea eta hori lora arazten saiatzea.

  • Bentazar jauna, aurrekoan jakintsu bati irakurri nion honakoa: “herri barbaroetako altxamendu duin eta esanguratsu orotan errepikatzen den kontua da: lehenik, etsaiarekin kolaboratu behar izan dute, lankidetzan aritu, harengandik ikasiz… eta gero, traizio egin. Baina traizioak, nolanahi, kolaborazionismoa eskatzen du aldez aurre”. Gure arbasoek ere erromatarrekin kolaboratu zuten 5 bat mendez ahalik eta euren ahuldade-unean altxatu, sarraskitu eta euren galdutako lurraldeak berreskuratu zituzten arte (bagauden iraultza). Esan izan dizut lehen ere, nik zilegi ikusten dut menperatzaileekiko kolaborazionismoa, makurtzea, umiliatzea, betiere haragoko helburuak dituen nazio-askapen estrategia baten parte den artean. Baina kolaborazionismoa modu horretan gauzatu dadin, lehenik antolaturiko nazio kontzientzia bat egon behar du. Eta PNVren kolaborazionismoak ez du nazio kontzientziarik, aitzitik, saduzearren modukoa da: “erromatar” boterearen menpe ezartzen dira, euren moda eta kultura bere egiten dute, eta sumisio horren ordainsari gisa okupatzen dituzte administrazio autonomikoko goi karguak, eta hortik dator erakunde autonomikoen defentsa zurruna..

  • Ene Oier, erromatarren teoria hori ez da oso zilegia, dakiguna da Euskal Herritik Britainiatik bezala erromarrek aldegin zutela eta bertako herriek, gure arbasoek, erromatarren aurrean zegoen eremu Akitanoa berosatu zutela. Bagauden iraultzak zerikusi gutxi horrekin: Akitania euskaldun menditarren eta hirien arteko itun baten emaitza izan zen. EAJk euskaldunok foruen deseustapenetik mamitu zuten lehen egitasmoa gauzatu du eta hori ez da gutxi. Arazoa da ditugun bitartekoekin zer egiten dugun, kexuaren eta urrutikointxaurrismoaren filosofian erori gabe. Erakunde foral-autonomikoa Euskal nortasunaren fruitu da, besterik gabe. Zoritxarrez une batean gara non eta ustezko abertzalek eta euskaltzalek botere gune hori, gure tradizio zaharraren ordaina dena, uxatu nahi dutena ez dakit zerren ordez.

  • Erakunde foral-autonomikoak Euskal nortasunaren fruitu daitezke (emakunde batez ere), maila sinboliko batean gehienbat, baina ez daude euskal nortasunaren zerbitzura. Administrazio publikoaren parte diren heinean, “hiritargoaren” zerbitzura daude, hots, berton bizi den edonoren zerbitzura, izan euskalduna edo ez. Adibide gisa, EAEk bertoko jaiotza-tasa igotzearen alde apustu egingo balu diru-laguntzen bitartez, berdin-berdin lagundu beharko lituzke berton bizi diren guraso magrebiarrak, gaztelarrak edo euskaldunak, eta horrek ez du batere mesedetzen euskal demografia. Finean, erakunde autonomikoak ez dira balizko tresnak euskal nortasuna indartzeko, oso maila xumean ez bada. Euskal nortasuna indartzeko gainontzeko nortasunak diskriminatu behar dira nahitaez, eta zeregin hori ezin dute erakunde autonomikoek burutu gaur egungo araudiaren barnean (gizonen aurkako genero-diskriminazioa da salbuespen bakarra). Hortaz, herriaren esparru pribatu edo komunitariotik sortu beharko dira euskal nortasuna indartzeko helburua duten erakundeak, eta indar nahikoa badute, gai izango dira lobbi presioa egiteko administrazio autonomikoan, alderdietan edo komunikabide handietan. Herri erakunde, gobernu eta administrazio autonomoak dira gure tradizioaren benetako fruitu, eta horiek izango dira euskalduntasunaren paradigma berria.

  • Neronek ordea betiko-aren aldekoa naiz, emaztea gainera betikoen eremukoa daukat. Ez dut gustuko betirako, haundia eta horrelakoak.,Mendebalekoak dira, Epalza eta Uranga ere bai, eta mendebalak ez dakar ezer onik, vendabala da eta. Andraize epel hezea nahiago.