[Uztaritze iraultza garaian X] 1790ko urriko udal hauteskundeak

1790ko urriko udal hauteskundeak –

 

Michel Duharten “Ustaritz au temps de la revolution” liburuaren itzulpena

 

1790ko urriko udal hauteskundeak1790ko urriaren 19an, herritar aktiboak parropiako Elizara bildu ziren auzapez berri bat hautatzera, Martin Dibarrart berrikitan Distrikteko Zuzendaritzaren kudeatzaile[1]izendatua izan zenak bere dimisioa eman zuelako. Ehun bozetarik Chemeaeneko Martin Hiriart kirurgilariak 91 boz jaso zituen eta auzapez aldarrikatua izan zen. Bizkitartean, Hiriartek ez zuen funtzioa onartu eta ezezko horrengatik berriz egin behar izan zen hauteskundeak erakusten digu populuaren eta Munduteguyren artean sortzen ari zen dibortzioa. Herriko kontseiluaren parte baten arraberritzean, Munduteguyk jadanik iragarri zuen ez zela hautatzen ahalko Udaletxearekiko problema izan zuen inor, partikulazki ez Compaitoko Salvat Duhalde, zeinak, zioenez, probetxua atera zuen 1780 eta 1788 arteko Kontseiluaren kudeaketa[2]lazotik. Haatik «ordena hierarkikoaren arau guzien mespretxuan» hainbat hautesleren asanblada bat bildu zen Kontseiluaren baimenik gabe eta Salvat Duhalde hautatu zuen auzapeztzat. Bistakoa da Munduteguyk baliogabe deklaratu zuela bozketa hura eta «orden publikoaren kontrakoa»[3]Asanblada horretan parte hartu zutenak Departamenduko Zuzendaritzari salatu zituen etabeste bozketa bat antolatu zuen Garda Nazionalaren babespean.

1790ko abendoko Herriko etxeko arazoak

Arraberritu behar ziren Auzapeza, udal ofiziariak eta notableak izendatzeko bozketak egin ziren, bada, prekauzio guziekin. Auzapez izendatua izan zen Sorthako Bernard Duhalde Notaria, aurreko asanblada ilegalaren mahaiburua hori bera!

Aintzineko hainbat urtetik, Herriko bizitza gehien pozoitzen zuen afera zen Senpereko mugako Amezti haundi eta Apalaga deituriko bi Herri oihanetarik zetozen arbolen salketa bat, Herriko kontseiluek 1780an egin zutena legezko prozedurak errespetatu gabe. Ferrondoko Jean Marithurry zurginak gidaturiko eta Munduteguyk aktiboki sustengaturiko biztanle zenbaitek Salvat Duhalde salketaren onuraduna auzipetu zuten. Honek ordaindu zuen, bainan, haitzondoak ez zituen moztu ahal izan, zeren eta, Intandentearen azpi delegatuak[4] salketa blokatu baitzuen. Jujamendua Departamenduaren Zuzendaritzaren eskuetara ekarria izan zen. Aferak sobera irauten zuen eta inor ez zen kontent. Herriko etxea zatikatua zegoen . Mundutegyk salketa ezeztatu nahi zuen eta kalte ordainak galdegin aurreko zinegotziei, Duhaldi bezala. Besteek proposatzen zuten salketaren baiesta araztea Departamenduko Zuzendaritzaren erabakiari baldintzatuta. Munduteguyren nahiaren kontra, erabakia izan zen biztanleak Kapito Harrin bildu behar zirela haien pentsamoldea adieraz dezaten.

Asanblada, 78 herritarrez osatua, Prokuradorea gabe bildu zen 1790ko abendoaren 14an. Gehiengo haundi batek erabaki zuen salketa balioestsi behar zela. Ohar arazi zuten salketa hura biztanleek denboran jadanik bozkatua zutela, Kapito Harrin egindako bilaldi batean, Jean Marithurry bertan zegoela, eta, berak ere tratua nabarmenki baietsi zuela.

Bigarren aldia zen Uztariztarrek Munduteguy gaitzetsi zutela. Orduz geroztik, bere zorogaitzerako honek Bernard Duhalderekin ukanen zuen instant guzietako arerio bat.

Munduteguy eta Kasuala, 1790ko abenduan

Lehenbiziko gatazka gertatu zen Apaizeriaren Konstituzio Zibilaren[5] karietara. Bazuen hilabete bat pasa Udaletxeak erreakzionatu gabe jaso zuela dekretu bat iragartzen zuena kasualen eskubidearen[6]ezeztapena eta haren ordezteko Estatuak apezei emanen zien soldata.

1790ko abendoaren 31an, Munduteguyk egiazko kalapita bat egin zion Herriko Kontseiluari, baizik eta, erretoreen eskubide kasualak ezin jasanezko gastuak zirela jende pobreentzat :

«Espainia auzo duen Herri honetan, debozioaren estakuruan, harrokeriak eta erakutsi nahiak, gastu hondagarriak eragin ditu, batez ere populuaren klase pobreenarentzat. Izan ere hemen klase hau beste tokietan baino ekarriagoa da aberatseenek arlo horretan egiten duten bezala egitera».

Munduteguyk salatzen zuen batik bat eskaintzaren pratika. Honek igandero gizon eta emakume kopuru handi bat bultzatzen zuen ogi, ezko eta diru eskaintzera.

«Herritarren heriotzaren kari, herritar kopuru bat are handiagoa, odolaren, auzotasunaren, adiskidantzaren, edo, begirunearen gatik hilari atxikia dena, biltzen da astean bospasei aldiz, eta, askotan urtean hainbat aldiz, eskaintzeko ez bakarrik ogi, ezko eta diru, bainan baitaere, aragi hil edo bizi, hala nola, aratxe, ardi, puralleria, bakalau eta abar…Kasik urte guziaren egunak etxe bateko edo besteko hilentzako mezetan zatikatua izanki… Enekin untsa kondatzen baldinbaduzu, Jaunak, seguraz ere aurkituko duzu gehiegizko instituzio horrek zergak baino gehiago kentzen diola gure populuaren klase pobreari. Sartzen bazarete lege berritzaileen ezpirituan, onetsiko duzue zuzengabea eta zentzugabea izango litzatekeela gure apaizek jarrai dezaten kasuala errezebitzen, orai soldata eta kalte ordaina jasotzen dutelarik gure Naziotik. Nundik dator bada, Jaunak, lege hura publikatua ez izana, dekretua ukan zinutenetik denbora luzea pasatu izana, eta, nik eginbide hori zuei hainbat aldiz oroitarazia izana gatik ere ? Guziz, nundik dator dekretu hori hilabete honen 26tik publikatua ez izana ? Alabaina egun horretan, bihotzminarekin errana nizuen, gehiago luza bazinezate bortxatua izanen nintzela zuen axolgabekeria salatzera, kontsiderazio pertsonalek ezin baitiote eginbideari gaina hartu, ez eta behar ere»

Prokuradoreak aitortzen zuen Auzapezak erretoreari igorri eiki ziola dekretuaren testua bainan honek ez zuela aipatu ere eguberriko mezaren predikuan.

«Zer nahi duzue Jaunak nik pentsatzea, jakiten dutalarik kasuela ezeztatzen duen legea errespetatu hasi ordez zuetariko hiruk segitu dutela lehen bezala Eguberri egunean ? Zer nahi duzue populuak ere erraitea, alde batetik aditzen duelarik legegileek ofrendak debekatu dituztela, bestetik ikusten duelarik legea errespetaarazi behar dutenek ohiturari jaraitzen diotela ? Kasu emazue, Jaunak, jendeak ez duen ikusiko portaera horretan axolgabekeria baino larriagoko zerbait, nik ongi sinetsi nahi dutan bezala. Ez dut hitz bakar bat baizik erraiteko, eta zuri pertsonalki erran behar dizut Jaun Auzapeza : inguruetan gizon bakarra zara, zure funtzioak erakatsitakoari esker, argitasunak dauzkana besteak gidatzeko Administrazioaren urratsetan[7]. Oroit arazten dizutan eginbidea hain da zurea nun sentitu beharko zinukeen iritzi publikoak zuri egotziko lukeela administrazio hunen errua eta menturaz hortik jin litezkeen ondorio latzak »

Mehatxuz beteko ohartarazpen horren aurrean, Herriko kontseiluak delako dekretu famatu hura beharrez agertarazi zuten. Elizatiarrei debekatu zien ofrandetara joaitea. Debekatu zien ere «Herriko usaian, elizako kaderetan  dolu seinale diren kandelak pizturik atxikitzea»

Alainan, Munduteguy ez zen oraindik kontent eta bere hitzaldia segitzen zuen horrela :

«Heldu nitzaitzue beste abusu baten ezeztatzeaz mintzatzera, mota diferentekoa da bainan natura antzekoa, hau da, « platerak » edo « eskegileak » izen bitxienpean ezagutzen dugun hura. Dakizuen bezala platera horiek hamabi baino gehiago dira gure parropiako bi Elizetan. Urtero izendatuak dira meza sainduaren denboran platera horietarik bakoitza Eliza guziaren barna ibiltzeko saindu horren edo haren, purgatorioko arimen, edo, nik dakita oraino noren izenean. Promenada lotsagarri horrek, bada, eragozten ere ditu debozioa eta bildutasuna. Biztanle batek badu kurutzeak edo edozein auzo sainduren[8]banderak eremaiteko funtzioa, beste bate, argiak zaintzekoa eta urtero gastatu behar du 100 liberaraino»

Ororen buru, Munduteguy Prokuradoreak galdatzen zuen auzoko eta herriko sainduen, bada, Herriko pesteen, banderen, eskeen eta kurutz eremaiteen ezeztapena. Aldiz, proposatzen zuen pobreentzat jartzea lismona ontzi bat ur benedikatuaren ontziaren ondoan. Lismona ontzi horrek eukiko zituen bisarraila bat eta bi giltza, bat Auzapezak atxikiko zuena eta bestea erretoreak. Guztiz insistitzen zuen erretorea bortxa dezaten neurri guzi hauek iragartzera ondoko igandearen predikuan.

Herriko kontseiluak, Munduteguyri obeditu zion otzanki, salbu Compaitoko Salvat Duhalde auzapezak. Honek bileraren txostenean idatz arazi zuen ez zela ados erabaki horiekin

1790ko urriko udal hauteskundeak
Baiona 1898an (Arg: Benjamin Huard. Bilketa)

Auzitegia, Baionan, 1791ko urtarrilaren 14an

1791ko urtarrilaren 14a egun hitsa izan zen uztariztarrentzat, beren Auzitegiaren Baionara lekuz aldatze ofiziala izan baitzen eta behin betikoa izan baitzen. Herriko kontseiluek eguna zelebratu nahi izan zituzten ospe triste[9] jakin batekin. Xarpak soinean, Herriko etxetik lerro batean atera ziren eta Auzitegi zaharrera buruz abiatu ziren. Garai hartan bidea pasatzen zen oraiko Doupategiko parketik, jausten zen Pelepetako eta Etchetoko karrikatik, berriz patarra igotzen zuen auzitegiko eskalera handien oinetara iristeko.[10]Pierre Dassance Bailerriko Grefierrak eta Martin Dihabe presondegizainak Herriko kontseilua errezebitu zuten. Zigiluak jarriak izan ziren. Ohiko auzi zibilen eta kriminalen Baileko Auzitegiko bi artxibotegietan. Aldiz, Auzialdi aretoa[11], idekia egon zen, Distrikteko Zuzendaritzak erabili behar omen baitzuen. Hau hartaz sinbolikoki jabetu zen, geroztik bertan bilaldirik egitea ekidin eiki zuen arren

Ondoko hilabetean, artxibo guziak Baionako Auzitegira eremanak izan ziren.


[1] BC : «administrateur du Directoire du District» testuan.

[2] MD  Delako Kontseiluaren kudeatzaileak honako hauek izan ziren :

  • Hiribehere Doupateguiko Jean Harozteguy
  • Phurguko ( desagerturiko) Janikibeitako Jean Sescosse
  • Baita oso bitxia dena, apaiz bat, Dominique Dithurbide, geroztik Ziburuko Erretore konstituzionala izanen zena.

Munduteguyk egozten zizkien aitor eta konpon arazi nahi zizkien iruzur hanitz

[3] BC : «attentatoire à l’ordre publique» testuan

[4] BC : «sub-delegué de l’intendant» testuan. Intendantea zen erregearen ordezkari inportanteena Bordalen.

[5] BC « constitution civile du clergé» testuan.

[6] BC «droits casuels» testuan ( erretoreek dirua kobratzen zuten zelebratzen  zituzten bataio, ezkontza eta mezen karietara)

[7] BC : »carriere de l’administration » testuan

[8] BC : «frairie»testuan

[9] BC : «certaine solennité » testuan

[10]MD : Oraiko bidea, kalifornia, Argentina eta Parabisutik  pasatzen dena 1838an  egin dago.

[11] BC : «salle d’Audience» testuan

1790ko urriko udal hauteskundeak
1790ko urriko udal hauteskundeak
1790ko urriko udal hauteskundeak
1790ko urriko udal hauteskundeak

Uztariztarra, Uztaritze-Olaberriako kooperatibista jubilatua

2 pentsamendu “[Uztaritze iraultza garaian X] 1790ko urriko udal hauteskundeak”-ri buruz

  • joseba aurkenerena 2020-05-25 18:48

    Aupa Beñat, lan bikaina ari zira egiten. Osasun on.

  • Benat Castorene 2020-05-29 19:14

    Datu zehatz batzuei esker ikusten da 1790ko urriaren 19an Uztaritze jada garai berri batean sartu zela, adibidez :
    hautesleak ez ziren gehiago etxeko jaunak, edozeinak, lehen bezala bainan herritar « aktibo »ak hau da zerga jakin bat ordaintzen zutenak.
    Martin Hiriart bozkatua izan zenak ez du auzapeza kargua onartzen, seguraz ere beldurragatik.
    Munduteguy prokuradoreak, anartean Estatuaren morroia bilakatu zenak, gustatzen ez zitzaion kandidatu bat aurretik iragarri zuen baztertzen zuela.
    Nabarmen da ordutik hauteskundeak ez zirela gehiago libreak.
    Sumatzen da erresistentzia bat batzuen aldetik, adibidez Duhalde familiaren portaeraren medioz adierazten dena.
    Azpimarratzekoa da Munduteguyk zuen gorrotoa erreligioari kontra. Dirugoseaz eta anbizioaz gain erligioaren kontrako herra horrek zuen iraultzaileetara hurbildu. artetik erraiteko irringarria zait ikustea nola orduko elizako ohitura bitxiak Hegoaldearen eraginari edo kutsuari esleitzen zizkion.
    Erresistentzia « pasibo »aren beste agerraldi bat da Lapurdiko auzitegiaren hestearen eta Baionara eremaitearen karietara lapurtarrek egin zuten galeraren teatralisazioa.
    Azkenean milesker Joseba, nahiz untsa dakigun Michel Duhartek duela meritua ezdakit zenbait denbora pasaturik Uztaritzeko artiboak arakatzen. Hauek ere Baionak kendu dizkigu orai. Nik ezdut itzulpen kaskar bat baizik Datu zehatz batzuei esker ikusten da 1790ko urriaren 19an Uztaritze jada garai berri batean sartu zela, adibidez :
    hautesleak ez ziren gehiago etxeko jaunak, edozeinak, lehen bezala bainan herritar « aktibo »ak hau da zerga jakin bat ordaintzen zutenak.
    Martin Hiriart bozkatua izan zenak ez du auzapeza kargua onartzen, seguraz ere beldurragatik.
    Munduteguy prokuradoreak, anartean Estatuaren morroia bilakatu zenak, gustatzen ez zitzaion kandidatu bat aurretik iragarri zuen baztertzen zuela.
    Nabarmen da ordutik hauteskundeak ez zirela gehiago libreak.
    Sumatzen da erresistentzia bat batzuen aldetik, adibidez Duhalde familiaren portaeraren medioz adierazten dena.
    Azpimarratzekoa da Munduteguyk zuen gorrotoa erreligioari kontra. Dirugoseaz gain gorroto horrek zuen iraultzaletara hurbildu. Irringarria da ikustea nola orduko elizako ohitura bitxiak Hegoaldearen eraginari edo kutsuari esleitzen zizkion.
    Erresistentzia « pasibo »aren beste agerraldi bat da Lapurdiko auzitegiaren hestearen eta Baionara eremaitearen karietara lapurtarrek egin zuten galeraren teatralisazioa.
    Azkenean milesker Joseba, nahiz dakidan Michel Duhartek duela meritua ezdakit zenbait denbora pasaturik Uztaritzeko artiboak arakatzen. Hauek ere Baionak kendu dizkigu orai. Nik ezdut itzulpen kaskar bat baizik egin.
    .