Faltan

Faltan –

Leire Narbaizak Argia aldizkariko 2.686. zenbakian argitaratu eta guk Kalamuatik Txargainera blogetik jasoa.

FaltanEz ei gara elkar asko ukitzekoak euskaldunok. Afektua adierazten uzkur, laztanetan mantxu, besarkadetan labur eta musuetan zekenak garela esan liteke, Europa Hegoaldeko gure auzokideen aldean, behintzat. KariƱoa adieraztea ez dago ondo ikusita, gainera. Barrurantz bizi omen ditugu sentimenduak, batzuek besteek baino gehiago, jakina.

Konfinamenduak minimora jaitsi du azala azalaren kontra jartzea, eta dosi eta jende konkretuetara mugatu du. Baina bakarrik biziz gero, zeharo desagertu da kontaktu fisiko guztia, afektuduna eta bestelakoa. Zero.

Euskaldun ez kariƱosook ondo eroango genuela uste genuen, ez genuela faltan izango, nahikoa zela telefonoz berba egitea, mezuak irakurtzea eta bideo-deietara konektatzea. Ez da hala, ordea. Larrua, haragia sentitzea ezinbestekoa zaigu, nahiz eta aurreko ohiko dieta murritza izan.

Besartean maite dugun norbait lauskitu. Musu, muin, pot, pa eta laztanez ito lagunak. Ferekaz eta igurtziz gastatu maitaleak. Beste gorputz batzuen gosez bizi dugu itxialdia, harrituta eta zain, amaitutakoan inoren aho, beso eta giharrak disfrutatuko ditugulako esperantzan.

Faltan

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude