[Uztaritze iraultza garaia VII] Munduteguy muga zergen dispentsaren alde

Munduteguy muga zergen dispentsaren alde –

.

Michel Duharten “Ustaritz au temps de la revolution” liburuaren itzulpena

.

Horra nun Munduteguyk bere funtzioaz haratago joaiten den Asanblada Nazionalak debateak izan zituelarik kanpoko komertzioari buruz. Azken saialdi bat egin zuen Baionako Merkatal Ganbararekin, zeinak 1790ko maiatzan « defentsako txosten [1]» bat publikatu zuen gai[2]horren gainean, aduanari eta zergari dagokienez Lapurdiren interesak defendiatzeko. Uztaritzeko kontseiluaren aintzinean egin duen hitzaldiak zinez merezi du ezagutua izaitea. 

Munduteguy muga zergen dispentsaren alde

« Herria hain da pobrea nun bere lurrek ez baitituzte dauzkaten 50 000 arimak bizi arazten ahal. Orotan gatz begetala[3]falta duen lurrak urtero galdatzen du oso kario den onkailua. Onkailu horiek ezin dira atera otetik edo iratzetik baizik. Bada, itegun[4]bakar bat lur lantzeko lau itegun ote larreren edo iratze larreren ekoizpena erabili behar da. Behartuak gara lur eremu parte haundiena larre uztera, hau da, landu gabe uztera. Orok jakina da Lapurdiko lurrak ez duela asetzen bere biztanleen beharraren herena baizik.Bere lurren kalitate eskasak eta menditsuak galdatzen duelako lan peningarri, errepikatu eta tematsu bat, eta, onkailuaren prezioak hartzen duelako lan horren ekoizpenaren prezioaren bi herena. Orok jakina da lapurtarrak azkenean ez duela lurretik jasotzen bere beharraren bederatzigarrena baizik. Nabari da hain agorra eta eskergabea den lur batek ezin duela elikatu ez eta atxiki ere 50 000 arima.

Mundu guzian, Lapurdi da industria gehienik babestu eta lagundu behar duen Herria. Irakur ditzagun azken bi mende hauetan, eginak izan zaizkion patenta gutunak oro eta haietan ikusiko dugu egia hau aitortua eta errespetatua.izan dela. Ikusiko dugu Errege hobenetarik eta sailburu argienetarik lorturiko faboreenarrazoia bere lurraren agortasuna kontuan hartua izatetik zerorren. Horrela izan zen motibatua dispentsa bikoitza berretsi zuen 1688ko Kontseiluaren erabakiak. Arrazoi berarentzat Erregeak eta Saiburuek, egia hauetaz erabat konbentzituak zirenek, zerga biltzale orokorrari ukatu zioten Lapurdiren dispentsa kentzea.

Nola, bada, Erregeen eta Sailburuen betiko aitorpenen ondotik, Lapurdik atzerriarekin komertzioa egiteko beharraren egia dudan ezar ote daiteke oraindik? Ez ote da jakina ez duela kasik deus Erreinuaren gaineratekoari saltzeko? Ez ote da jakina Espainiarekiko harremanetarik bizi dela hiru laurdenekotzat ? Itsasoaz haraindiko Kanadarekiko komertzioa arrakasta handirekin hemen zebilelarik, balearen ihiziak joritasun ekartzen zuelarik, gure aitek, Erregeek, sailburuek, denek batera, aitortzen eta oihukatzen zuten Lapurdik ezin zuela bizi kanpoarekiko bere aktibitateari esker baizik. Eta, gaurko egunean noiz eta Espainiak soilik bizi arazten baigaitu, eta, soilik Espainak bizi arazten ahal baigaitu, aski tontoak izango ginateke guhauk gure eskuz bortak hesteko?  Alabainan, gure zorigaitza areagotuko ginuke, azken bururaino eremanen  ginuke!Jaunak, ez naiz itsukeria hiltzaile horren beldur zuen gandik; BadakitDonibane Lohitzunek eta Hazparnek, ohiko komertzio tipi batekin usatua direnek, aktibitatez aldatuz haundituko lituzketeela beren atzerrirako harremanak[5]. Horrengatik lanean ari dira beren interesen aldekoak sortarazi beharrez. Badut beldurra gure lagunen argitasun gutiak berak arrakasta lortaraz diezaietela publikoarentzat hain danjerosa baita zedukzioa saio horretan. Bainan Jaunak, gu, Uztaritze, beti gure Probintziaren hiriburua izan garena, beti danik Administrazioko argiak gaineratiko probinziari zabaltzeko kapaz izan garena, konbentzituak gara zerga dispentsaz besteko edozein egoerak Herria hondatuko lukeeela, eta, derrigorrez biztanlei herria abandona araziko liekeela. Uztaritzek badaki salbuespen egoera honek ez duela ezertan Erreinuaren politika orokorra kontraesaten. Izan ere, Lapurdiren kokapena, gainerako Estatutik Aturri ibaiak berezia, bildua ibai horren, mendien, eta, itsasoren artean, Izadiaren eskuekberekdute eratu manera berezi batez kudeatua izaiteko. Uztaritzek daki beste edonungo eskualdek debaldetan argudia lezakeela gure etsenplua bere dispentsa propioa eskatzeko, zeren eta, nehork ez baititu sofritzen lurraren horrelako agortasuna eta kokapen geografikoaren desabantaila batera. Asanblada Nazionalari egindako Uztaritzeren errebeindikazioek hainbatenaz pizu gehiago dute nun ez diren barruko edo kanpoko interes pertsonal batzuek eraginduak, baizik eta ororen interesa estimagarriak. Dispentsaren abantaila ukatzen badio,UztaritzekAsanblada Nazionalari ulert arazi behar dio ukatuko diela Lapurdi probintziari etaberrogei ta hamar mila frantsesei. Bai Jaunak, horrela da eta badakizue ez dutala exageratzen, zueri dagokizue beraz gure Herriko egia hauek Asanblada errespetagarriari sentiarazteko eginbidea.Gehitzen dut gainera kriminalak agertuko zinatezketeela haren begietan egia hauek ezkutatuko bazinizkiote. Konbentzitua nago, eta zuek ere, dispentsa horren ukatze batek etsipena soraraziko lukeela Lapurdiko biztanleen artean. Behar premiek eraginiko etsipenak sor araziko lituzkeen neurri gabeko nahasmenduek aurretik ikarararazten naute ;Beraz, gure Probintziako Hiriburuaren ofiziariei datorkie Asanblada errespetagarriari arrisku hau konpreniaraztea. Othoizten dizuet bada, misio presazko bezain berezi hau betetzea. Gehi zinitzakete oraindik denek ezagututako beste arrazoi batzu salbuespeneko abantailaren mantentzearen alde liratekeenak. Erran zenezakete Lapurdiko kokapenak eragozten digula haien dekretuen onurak gozatzea, eta, txarrago dena, dekretu batzuek haundituko digutela ere oraiko kargua. Hemen eskubide feudalik ez zegoela, ehiza eta arraintza libreak zirela. Lur eremu feudal batez jabetzeko Heren Estatuko batek ez zuela « franc fief» deitutako zergarik ordaindu behar ere. Galduko dugula Herriaren pobreziaren neurriari zerga moderatzen zuen kuotaren sistema.Azkenean, Jaunak, gurea bezalako Herri batean, nola ontasun amankomunaz aparte beste interesik gabe adierazten den, gure Hiriburugoaren eskubidea aditua izanen da arretarekin eta konfiantxarekin.Jaunak, othoizten dizuet, bada, Herri guzirako beharrezkoa den dispentsa hura galdatzeaz gain, galdatzea ere zerga muga bera ere gibelatzea, Aturri Izadiak eginiko bereizgarri horretaz haraindira.Animatzen zaituztet, bada, zuen eskaera Asanblada errespetagarriari igortzera hura balioets-arazteko horrentzako funtzioa duten ordezkariei »

Argudio hauek oro biltzen zituen petizio bat Lapurdiko Biltzarrari eta Garat anaieri igorria izan zitzaien. Testu horrek dispentsa galdatzen zuen Donibaneko arraintzariek Erreinuan sartzen zituzten bakalauentzat eta dispentsa bera Kanboko eta Hazparneko ekoizpenentzat, zeinaren merkantziek «ezin zuten kalte egin Erreinuko beste lantegiei beren urritasasunaren eta kalitate eskasarengatik»[6]

Munduteguyentseiatzen zen probintzia Hiriburu errola justifikatzen Uztaritzerentzat, guk dakigularik Errregimen zaharreko Biltzarraren erabakietan Uztaritzek ez zuela beste parropiek baino eragin gehiago.

 1790ko maiatzaren 2anMunduteguyorduan ongi amankomunaren debruak eraginda, Herriko etxean salatzen zituen inguruko Udalerrietan eta Uztaritzen berean egiten ziren mota guzietako gaizkeriak. Berak zioenez, krima horiek pentsa arazten zuketen egileek konplizioak bazituzketeela tokian bertan. Beraz Kontseiluari galdegiten zion erabaki bat hartzea lehenik pertsona arrotz eta susmagarri guziak Herritik aldentzera bortxatuko lituzkeena, bigarrenekorik etxeko jaun eta ostatuzain guziak bortxatuko lituzkeena aterbetutako arrotz guziak deklaratzera, eta hirugarrenekorik udalerrikoak ez liratekeen eskaleak onartuko ez lituzkeena.

Gainera, Prokuradoreak nahi zuen, aurrerantzean, biztanleei debekatua izan zekien otea karriketan barreiatzea, zeren eta, begetal horiek:

«urak gelditzen baitzituzten, usteltzen baitziren, airea pozoitzen baitzuten eta ibiltzea kasik ezinezkoa bihurtzen baitzuten»

Azkenean, etxeen erorketek malurrak egin zitzaketelakoan, egoera txarreko etxeen jabeei dagokienez, nahi zuen kontseiluak derrigor zitzan haien etxeak  laster konpontzera edo lurrera botatzera.

Kontseiluak proposamenak onartu zituen prestuki. Martin Dibarrartekez zuen erran ian pentsatu zuen Prokuradoreak ebatsi ziola bere funtzioari zegokion autoritatea. Egia da harek ere Munduteguyrenideia «progresista[7]» berberak aitortzen zituela.


[1]BC gakotxen artean testuan.

[2]MD :Txosten horren egileak izan ziren : D’Iriart Lapurdiko sindikua, Dithurbide korrespondentziako komitatearen kidea, eta, komisario baionesak, Laborde-Lissalde, Hirigoyen, Dufourq, Lacoste, Foucade eta Poydenot.

[3]BC : Nago ian ez zuen gatz mineral erran nah.i

[4]BC : « itegun » edo « golde » da eremu unitate bat gutxi gora behera egun batean golda daitekeena.

[5]BC : Pasarte hau ere argitzeke da. Iduri du 2 hiri horiek, Uztaritzerekin alderatuz, interes bereziak dituztela, beharbada arraintza eta industria gatik.

[6]BC : Munduteguy merkatari errealista zatekeenak ez zuen ilusio handirik Hazparneko eta Kanboko produktuei buruz.

[7]BC : Gakotxen artean testuan ere

Munduteguy muga zergen dispentsaren alde
Munduteguy muga zergen dispentsaren alde
Munduteguy muga zergen dispentsaren alde
Munduteguy muga zergen dispentsaren alde
Munduteguy muga zergen dispentsaren alde

Uztariztarra, Uztaritze-Olaberriako kooperatibista jubilatua

Zer duzu buruan “[Uztaritze iraultza garaia VII] Munduteguy muga zergen dispentsaren alde”-ri buruz

  • Benat Castorene 2020-05-04 11:45

    Uztaritzeko Herriko etxean egin duen hitzaldi honetan Munduteguy merkatariak zer nahi kontseilu eta argumentu emaiten zizkien Versaillesen deputatu izaiteko hautatuak izan diiren Garat anai abokatuei.
    Biziki untsa ulertu zuen Lapurdiren estruktura politiko tradizionalaren nausitasuna beste probintzia guzienarekiko alderatuz. « Hemen eskubide feudalik ez zegoela… » erraiten du arrazoiz.
    Merkatari zenez ezin hobeki esplikatzen du zer inportantzia zuen Espainarekiko komertzio libreak lapurdiko ekonomiarako eta zergatik.
    Amarrutsu, gezurti, lausengukari eta milikari da ere Lapurdiren beezitasun politikoa Erregeen eta ministroen zuhurtasunetik datorrela erraiten duelarik.
    Hala ta guziz ere, Munduteguy arribista bat zen eta Frantzia iraultzailearen eta inperialistaren kausa hartuko du ltsarik gabe, aurrean hain ongi esplikatu guzia ahantziz.
    Beste batzuen artean, erantzule izango da Gipuzkoan egin arpilaketetan eta zuzengabekerietan.