Uxue Barkosek zer jantziko…
Euskadi Irratiko Mezularia saioan, Ainhoa Etxebeste kazetariak Uxue Barkos elkarrizketatu zuen herenegun, –‘Lortu dugu benetan akordio berria eta sakona’ (egin klik elkarrizketa osoa entzuteko)-, aurki Nafarroako Presidente izango den Geroa Baiko politikaria.
Besteak beste, eta zortzi minutu eta erdiko elkarrizketa bukatzetik gertu zela, biharko kargu-hartze ekitaldiaren inguruan hauxe galdetu zion esatariak agintariari:
“(…) Ikusiko dugu, hortaz astelehenean, nolako hitzaldia prestatu duzun eta nolako jantzia ateratzen duzun baita ere, horri begira ere egongo gara-eta”.
EAEko irrati publikoan Barkosen arropak sortu duen jakinmina ikusita, eta hitzordu garrantzitsuaren aurrean urduri egongo dela suposatuz, laguntza eman nahi diogu Barkosi, inbestidurarako zer jantzi erabaki dezan.