Tafallako txistulariek (ere) ez dakite euskaraz

Ez da hilabete Joseba Asiron Iruñeko alkate dela, eta dagoeneko entzun behar izan ditu lehen txistuak. Jakingo duzuenez, San Fermin jaiei bukaera ematen zien ekitaldian, udaletxetik iruindarrei euskaraz mintzatzeko asmotan zela gertatu zitzaion –egin klik eta ikusi ETBko minutu eskaseko bideoa-.

Antza, hiri buruzagian zapia kolkoan lotu aurretik astintzea ahaztu zaionik ere bada oraindik, bizkarra zoldaz betea duena, lingua navarrorum-ean “Gora San Fermin!” baino onartzen ez duena; orduan bai txalo zaparrada! Asironek jaso zuen txistukada, gainera, Erregimen Zaharreko zenbaitek ospatua izan da, inoiz inork botatu ez duen agintari batek jasotzen dituenean sutu eta errespetu eske aritzen diren berberek.

Asiron bezala, EH Bildukoa da Arturo Goldazarena ere, hiriburuan bezala UPN-ri -kasu honetan eskumako alderdiaren indarrak bikoiztuta- aginte makila kendu dion Tafallako alkatea. Gaur, uztailak 19, herriko Auroroen aurkezpenean izan da gizona, eta txistulari mordoa izan du aurrean honek ere (ikusi bideoa); ez oso euskaltzaleak, antza!

Tafallako txistulariek (ere) ez dakite euskaraz

7 pentsamendu “Tafallako txistulariek (ere) ez dakite euskaraz”-ri buruz

  • 20 Pertsona nahiko dira zarata hori ateratzeko, ta Euskara Nafarroko hizkuntza ere danez ta Nafarroa ere Espainiatik etorritako jendetaz josia dagonez, nik Euskaraz jarraituko nuke ta gero Gazteleraz jarraitu, edo behintzat zerbait errango nieke txistuka ari direnei, gauza bat da txistu egitea gestio txar bategatik ta bestea 4 hitz Euskaraz entzuteatik edo agian Euskaldunak berdin jokatu beharko genuke, Gazteleraz egiten duenari txistuka aritzea, Kolonoak kolonoak dira ta ez zaie kaxurik egin behar.

  • Ba, nik uste, txistuka egiten duten horien “hearts&minds” irabazi behar ditugula (ingelesez erabiltzen duten espresioa erabiliz).
    Horretarako egin genuen bideo hau, 10 hizkuntzatan gainera:
    https://www.youtube.com/watch?v=azcRBccxhoE

    Badakigu ez dugula egun batetik bestera lortuko. Baina, euskara “gatazka politiko”arekin lotzen ez badute (nahiz eta, berez, harreman estua duela ezin ukatu), bere eremua duen beste hizkuntzatzat hartzea eurek bereganatzea lortzen badugu (EAEn, ideia hori zabaldua eta nahiko onartua dago, ez horrela Nafarroa erdi-hegoaldea), orduantxe txistu egiteari utziko diote.

  • Normala da txistu egitea jendilaje honek. Elebakarrak dira eta eleanitzoi inbidia digute. Dinosaururik orain gizakirik ikusiko balu erasotu edo korrika ihesi egingo zuen. Kasua da beren hizkuntza inperio batek mantentzen duela, eta honelako erasoak egiteko libre sentitzen direla. Honelakoak egitea larrutik ordainduko dutenean utziko dute beren ezjakintasuna harrotasunez erakusteari.

  • Nafarroan euskarari gorrotoa erein eta landu dute unionistek urte luzez. Aldiz, alderdi eta sindikatu abertzaleek euskararen aldeko eso ekimen xumeak abiarazi dituzte, folkloreari eta ekimen sinbolikoei lotuta gehienbat, baina oinarri sendoko diskurtsorik gabe eta federik gabe. Izan ere, gaztelania eta frantsesa ere “gureak” egin dizkigutelarik (ikus Gara, Deia, ETB2, Radio Euscañi, Onda vasca…), ez dakite oso ondo euskararekin zer egin. Artean, unionistek ez dute astirik galtzen. Euskara etsai dute, katalana bezala, eta desagerrarazi arte ez dira geldituko. Abertzaleak aldiz, hain gara kosmopolitak… edo kosmopaletoak?

  • Euskaldun bat 2015-07-20 22:03

    “Tafallako alkateari txistu egin diote euskaraz hitz egiteagatik” irakurri dut eta hasi naiz ba bideoa ikusten… “Egunon” hasierako hitza… “jo! hasieratik euskaraz! honek itxura ona du” pentsatu dut… beste bi hitz gehiago euskaraz eta gainerako guztia españolez. Ez du ezer esan euskaraz eta!! Ez nago ados “Honartekoa” erabiltzailearekin. “Ez dakite oso ondo euskararekin zer egin…” idatzi duzu. Ez, ez! oso oker zaude! Beraiek oso ondo dakite zer egin euskararekin, beti izan dute argi! Euskararekin zer egin ez dakigunak euskaldunak gara amaieran oso ondo diozun bezala “Abertzaleak aldiz, hain gara kosmopolitak… edo kosmopaletoak?”.Eta hasieran ere ezin hobe diozu: “folkloreari eta ekimen sinbolikoei lotuta gehienbat, baina oinarri sendoko diskurtsorik gabe eta federik gabe”. Hain gaude zanpa-zanpa eginda ez dugula zanpatuta gaudenaren konszientziarik. Kolonizazioa atzo bertako kontua balitz konsziente izango ginen baina mendeak dira!

  • Hori esan dut ba, kolonoek ondotxo dakitela euskararekin zer egin: desagerrarazi. Abertzaleak dira zer egin ez dakitenak…

  • Euskara ez dago Gatazka politikoan, hori aitzakia da, beraiei hemengo elebakarrei bezla gerttzen zaie, ez dute ikasi nahi hizkuntza bat ikastea zaila delako ta Gaztelerarekin moldatu daitezkelako Euskara jakin gabe, beste guztia aitzakiak dira. Ingelesarekin uste dute (gaixoak) edoinora juateko balio diela, ta gezurra izateaz gain, jende gehiena jaio dan lekuan bizi nahi du. T PAIrekin ez dute ez Euskara, ez Gaztelera, ez Ingelesa ondo ikasten, baina ezta historioa, Mate….Ta hori PAIren irakasleak ta guzti aitortzen dute.