Utziko al dugu euskal etnia desagertzen?

Utziko al dugu euskal etnia desagertzen? –

Estatu hizkuntzekiko morrontza dela-eta, euskararen baitako jakintza alor asko galdu dira azken mendean. Horien artean dugu euskaldunon mundu-ikuskera dualaren adierazpen linguistikoa, -tasuna eta –keria atzizkien bitartez. Bi horien bidez bereizten zituzten gure arbasoek oinarrizko kontzeptu askok barnean daramaten bi aurpegiak, esaterako: “harrotasuna” eta “harrokeria”, “handitasuna” eta “handikeria”… kasu horietan kopuruak ezartzen duelarik zer den ona eta zer txarra.

Egungo euskalduntasunak, baina, ez du bereizketa hori burutzen kontzeptu berriak sortu edo mailegatzerako orduan. Hori dela eta, “elebitasuna” hitzarekin izendatzen da, batetik, herri hizkuntza eta estatu hizkuntzaren arteko menderakuntza-harremana, eta, bestetik, ezagutza maila handitzeko jendeak ikasi ohi duen bigarren hizkuntza. Nahasketa horrek nabarmenki eragozten du euskaldunon menperatu egoeraren  jabetzea, zeina askoz ere hautemangarriagoa litzatekeen “elebikeria” hitza erabiliko balitz euskara desagerraraztea helburu duen prozesu antolatua den diglosiaz hitz egiterakoan.

Beste kontzeptu askorengan ezar daiteke atzizki bikote hori, baita euskal etniarekin lotua doan kontzeptuetan ere. Izan ere, euskaldun batek erraz onartu beharko luke etnografoek onartu ohi dutena: desagertzeko arriskuan dauden ekosistema, espezie edo hizkuntzak babestea legezko den moduan, zilegi da ere arriskuan dauden etniak babestea, izan Amazoniako tribu galduak edo izan euskal etnia bera. Hori dela eta, elebitasunaren argazkiari “elebikeria” falta zaion neurri berean, esan daiteke “arrazatasuna” dela arrazakeriari falta zaion argazkia.

Azken hamarkadatan euskal etnia baten existentzia sistematikoki ukatua izan den arren, euskalduntasuna ez da sekula kontzeptu linguistiko soil batera mugatu. Euskaraz gain, euskalduntasun edo euskal nortasunaren  osaketan eragin handia izan dute, garai historikoaren arabera: jaiotetxeak, erlijioak, estamentuak edota ethos edo izateko modu bereizi bat, eta antzinako irizpide horien adibide da Arana eta Goiritar Sabinek buruturiko euskalduntasunaren lehen kontzepzio politikoa, zeinak “arrazatasuna” zuen erdigune. Baina zer esan nahi da etnikotasun edo “arrazatasun” horrekin?

Utziko al dugu euskal etnia desagertzen?Etniaren kontzeptua ez dago esparru biologiko huts batera zedarritua, kontzeptu soziolinguistiko bat da ere. Urrunetik datorren ahaidetasun bat elkarbanatzen duen gizataldeaz mintzo da, hots, belaunaldi-segida zehatz baten ondorengoez. Erlatiboki itxia eta isolatua behar du giza sistema hori bere ezaugarri bereiziak bermatu eta garatu ditzan eta ingurune arrotzak erabakigarriki eragin ez dezan prozesu horretan, gehiegizko irekidurak disolbatzera eraman dezake sistema bere ingurunean.

Etnia bateko belaunaldi bat mundura agertzen denean, hozi moduan gorderik duen informazio batekin dator, eta horrek ematen dio, hain zuzen ere, talde bereizi gisa egituratzeko behar duen nortasun-euskarria, zeina uler daitekeen etnia horretako taldekide bakoitzaren aurreko belaunaldi guztien bizipenen hautapen sintetizatu moduan. Izate kolektiboa osatzen duen informazio hori, baina, ez da maila edo izaera bakarrekoa: badu azaleko informazioaz osaturiko kanpo-geruza bat, eta ezkutuko informazioaz osaturiko nukleo bat ere. Azaleko gisa uler daiteke psikearen eremu kontzientean kokatzen den ezagutza, oro har kulturaren esparrukoa. Baina bada inkontzientearen erreinuari dagokion informazio ezkutu bat ere: banakoaren jatorrizko izaerari dagozkion instintu eta arketipoak (egitura psikiko heredagarriak).

Informazio-mota bakoitzak bere ezaugarrien araberakoa den kanal bat behar duenez, bi dira komunitate etniko batek belaunaldiz belaunaldi biziberritzeko beharko dituen igorpen-medio nagusiak: ama-hizkuntza (ezagutza kulturalari dagokiona) eta odola (sakoneko izateari dagokiona). Hizkuntza eta odola. Kultura eta biologia. Eragile horietako bakoitzari gehiegizko balioa emateak munstro ideologikoen piztea ekar badezake ere, ezin uka biek duten pisua komunitate etniko orotan, osotasun zatiezin baten bi alde  elkarlotu direlarik. Ethos edo arima kolektiboa litzateke bi zati horien sintesia, hots, herri baten izatasuna eta banako ororen pertsonalitate inkontzientea, nortasun etniko eta nazional ororen funtsa. Hori guztia kontuan harturik, nola definitu dezakegu euskal etnia?

Joxemiel Barandiaranen ikerketen arabera, Pirinioen bi aldeetan gutxienez 8.500 urtez bizi izan den herria da euskal etnia. Epe hori gutxienez 15.000 urtera luzatu dute ondorengo ikerketek (Oppenhaimer). Alegia, definizio horrek segida biologiko bat adierazten du, linguistiko eta kulturalaz gain. Beste hitzetan: euskal etniakoa da duela milaka urtetatik egun artera heldu den euskal arbasoek osaturiko kate luze batek igorririko ondare biologiko, kultural eta espirituala osoki jaso duena, eta herentzia hori hurrengo belaunaldietara igorriko duena.

Euskal etniakoak ez gara besteak baino hobeak, ez eta okerragoak ere. Ezberdinak gara, espezie edo arraza bakoitza ezberdina den moduan. Eta euskal etnia desagertzen ari da, makina bat direlarik bide horretan eragiten duten faktoreak: globalizazioa eta bere ondorio sozio-ekonomiko zein kulturalak, burujabetza eza eta estatu inperialisten etnozidio planifikatua, aparatu autonomikoen kolaborazionismo zein utzikeria edota euskal gizartearen baitan errotu diren zenbait jarrera eta dinamika. Egoera larri horren aurrean, abertzale orok argi eduki behar luke ez dela posible euskal naziorik euskal jatorriko oinarri etnikorik ez bada, eta, era berean, burujabetza politikoak ez duela zentzurik euskal naziorik gabe.

Horren harira, ezin aipatzeke utzi azken urteotako datuek diotena: 2017arekin alderatuz, %3,8 egin dute behera jaiotzek 2018an EAEn, %6,4ko beherakada izan zelarik 2017koa aurreko urtearekin alderatuz, hainbat urtetako beherakada jarraituz. Jaitsiera horretan orain eta azken mendean etorritakoek izandako umeak deskontatuko bagenitu, askoz baxuagoa litzateke jatorriz euskal etniakoak direnen portzentaia (ama atzerritarra du 2017an jaiotakoen %22,3ak). Antzekoa da panorama Nafarroan, eta are okerragoa, berriz, Iparraldean, turista eta jubilatu frantsesen hazkundea dela-eta. Bestetik, hego Euskal Herrian izan da espainiar estatuak nazionalizaturiko atzerritarren ehunekorik handiena, bai 2015ean eta baita 2016an ere: %5a EAEn, eta %3,9 Nafarroan. Eta horri guztiari gehitu beharko genioke XX. mendean zehar Euskal Herriak eta Kataluniak pairaturiko migrazio uholdea estatuko gainerako lurraldeetatik.

Felix Rodrigo Morak argi salatu du populazio autoktonoaren ordezkapen etnikoa bultzatzen ari direla kontinente-mailan Europar Batasunetik zein nazioarteko erakundeetatik, kausa humanitario gisa saltzen badute ere. Europar nazioen erabateko desegituraketa da bilatzen dutena kontinente guztia batuko duen super-estatu deserrotu bat osatzeko. Botere horren kontrolpeko hedabideek etengabe lotzen dute eskuin muturrarekin immigrazio basatia salatzera ausartzen den oro. Hala izan daiteke zenbait kasutan, baina are larriagoa da europar nazioen aurkako etnozidioa onartzea.

Gaur egun ere, euskaldunon kontra ari dira erabiltzen demografia, aurreko bi mendeetan zehar egin izan duten modu berean. Askok diote euskaldunak ere emigratu dugula, eta arrazoi dute baina abegi herria izan gara era berean, eta honako datua da horren erakusle: onomastikari erreparatuz, Euskal Herrian bizi den biztanleriaren %70 inguruk etorki kanpotar bat du gutxienez. Jada euskaldunak gutxiengo diren gizartean, eta krisi demografiko baten erdian, zergatik defendatzen dituzte euskal alderdi eta erakundeek immigrazio politikak jaiotza autoktonoaren alde agertu beharrean? Axola ote die euskal etniaren egoera? Arrazakeria al euskaldunon etnozidioa salatzea? Aski esateko ordua da. Euskal etniak ere bizirauteko eskubide osoa du, eta bada garaia horren alde ekiteko..

Euskal etniari bai!

15 pentsamendu “Utziko al dugu euskal etnia desagertzen?”-ri buruz

  • Peru_Gabiriko 2019-04-18 22:23

    Testu hau oso guay dago

  • Bikaina, hautsi zuzentasun politikoa!
    Euskaldunok lehenengo!
    Euskara lehenengo!

  • Se ondo Mikelatz ! Surekin adoz !

  • Boto asko. Zergatik? Nonbait bazterrak inarrotsi ditu. Hala ere, ia inork ez du iruzkinik sartzen. Jakina da ortodoxiarekin ez dagoena bildur dela. Ortodoxian dagoena lasai dago oraingoz bederen.
    Eta gure artean, herri bagara, bildurrik ez luke behar. Egoera tamalgarria nazio eraikuntzan aitzina egiteko.

  • Boto asko ditu, cookiak ezabatuta berriro bozkatu daitekeelako.

    Eskertuko adieraztea Barandiaran eta Oppenhaimerek nola lotzen duten euskal etnia ezaugarri biologiko jakin batzuekin… eta bide batez, zein den zure ustez ezaugarri horiek izan beharreko portzentaia, euskal etniako kide izateko.

    Ze horren arabera, agian, ni ez naiz euskal etniako kide izateko bezain purua! Otooooi

  • Alepues, argi dago munduko etnia guztiak ezaugarri biologiko bat dutela, alegia, jasotako ondare etniko horrek gizatalde jakin batek garatu zuela.
    (Gizatalde horrek gizatalde ezberdinez osatuta egon daiteke Hispanoamerikan gertatzen den bezala, non amerikako indigenen eta espainiarren arteko kultura garatu den).

    Euskal naziotasuna, historia, mitologia, erlijioa, hizkuntza, ohiturak (esaterako, ahozko literatura, dantzatzeko erak, sukaldaritza, janzkera) edota sinesmenak partekatzen badituzu euskal etniako zinateke. (Wikipediako definizioa)

  • Oso artikulu ona! Mila esker.

    Eta argitu nahi dut hemendik, nire genetika ez dela erabat 100% euskalduna, gure ama kanpotarra dela, baina hala ere euskaldun sentitzen naizela, eta euskal arrazaren/etniaren alde nagoela nahiz eta ni ez izan ehuneko ehunean.

    Konstziente naiz migrazioek sortarazi duten nahaste borraste honen ondorio naizela. Baina justoa izateko, herri honen etniaren alde egin behar dut.

    Ez ditut ulertzen aurka idazten dutenak.

  • Garbiñe, agian ez zara jatorriz euskal etniakoa izango (ni ezta), baina euskal ondarea barneratu baduzu, hau da, euskal etniaren ezaugarriak barneratu badituzu eta haiekin identifikatzen bazara euskal etniakoa zara.

    Eta hala ez bada, zure jarrera ona dela iruditzen zait, etnia guztiak bizirautea merezi dutelako.

  • erresinsistentzia 2019-04-21 21:46

    Uste dut ideia asko daudela baina proposamen gutxi. Badakigu egoera baina zer egin? Nik konponbideak irakurri nahi ditut.

    Hala ta guztiz ere pozten nau euskal nazioaren irakurketa osoa. Has gaitezen hortik, gaur egun ez baita gutxi. Batzuentzat hizkuntza bat besterik ez da gure herria, besteentzat “kohesio” eztakize, bete batzuentzat armarri zar bat… eta gure herriko iluminaturik handienentzat “nazio foral” bat (bota behar da halako harrikadarik). Horrela ezin da herri bat aurrera eraman, gure nazioa zer den manipulatzen hasten bagara. Gure nazioa jarraitasuna duen populu bat da, bere hizkuntza, kultura eta antolaketa politiko propioarekin.

  • Konponbide orok aurretikako kontzientzia orokortu baten beharra du. Euskal Herriak bere erro etnikoak zaindu behar dituelaren kontzientzia alegia. Horrek esan nahi du kanpotik datorren ororen aurka egotea? Ez, ene ustetan. Aitzitik, horrek esan nahi du euskalduntasunaren nozio orohartzaile baten jabe egitea (hizkuntzatik haragokoa), euskalduntasuna bere orotasunean maitatzea, eta berau babestearen aldeko hautua egitea. Nik hor ez dut gorroto eta bazterkeriarik ikusten, norbanakoarekiko maitasuna eta harrotasuna baizik, zeina oinarrizko baldintza den buru osasuntsu baterako. Kontzientzia hori orokortuko balitz, konponbide asko irekiko lirateke. Tamalez, parez pare ditugu herri asimilatu eta kolonizatuen propio diren konplexuak, autoestima baxua, norbanakoarekiko gorrotoa eta kanpokoarekiko mirespena, azken aldian bertsio progre-ezkertiar batean ezkutaturik badator ere, hau da, 3. munduko herriekiko mirespen irrazional batean.

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2019-04-23 13:37

    Ene iritziz, artikuluaren funtsaren aldarrikapena zuzena dago eta aspaldian egin beharra zen, nahiz detalle batzuetan sakondu eta nuantziatu behar den.
    Adibidez, erligioaren (kristautasunaren eta aurreko erligioen) estatutua ondare etno- kulturalean adibidez.
    Erabateko estankeitate kulturalik ez eta genetikorik ez dago etnien artean, ez sekula izanen, ez behar ere.
    Elementu komun batzu edukitzen badute ere batzuetan, erligioa bezala, eta, bereziak besteetan, hizkuntza bezala, aldiz denak dira egiazko izaite sozial singularrak.
    Nik ikusten dut familia zabal bat bezala, gure aurrekoen ezin preziatuzko heredentzia elkarlankidetzan atxikitzen eta garatzen duena.
    Etniek konpartitzen dute gauza asko bainan denek badute zerbait berezia eta bakar baten desagertzea gertakari larria da humanitearentzat.
    Garbiñek bezala pentsatzen dutenak beharrezkoak dira, horrelako ikusmolderik gabe akabo gara.
    Etniak ez dira zurrunak edo geldoak. Aitzitik eraldatzen dira mendeetan zehar barruko indarren gatik eta kanpoko ekarpenen gatik. Bainan inposatutako inbasioa ez da ekarpen bat baizik eta eraso etnozidio bat. Gure etnia oso gaizki dago gure zapaltzaileek desageraraztera ahalgintzen direlako eta guk, herri zapaltzaileen pean, mundu ideologia barbaro baten eraginpean, beldurrarengatik edo tetelekeria kriminalaz, ezdakigulako defendiatzen behar den bezala.
    Oierrek, Mikelatsek, Hegok, Garbiñek eta beste askok bezala pentsatzen dut :
    « Konponbide orok aurretikako kontzientzia orokortu baten beharra du. Euskal Herriak bere

  • Beñat Castorene
    Beñat Castorene 2019-04-23 15:14

    Oieren esaldia ez nuen bere ostasunean jarri, hau da:
    “Konponbide orok aurretikako kontzientzia orokortu baten beharra du. Euskal Herriak bere erro etnikoak zaindu behar dituelaren kontzientzia alegia.”

  • AntifaWarrior 2019-07-05 23:46

    Euskaldunak egiten gaituena Euskeraz berba egitea da. Naziak Euskal Herrian? Kalean ikusiko gara Ia zuen etnia hain ona den.

  • Naziak? Euskalerriak ez ditu inoiz alboko herriak inbaditu. Bai ordea indaditu gaituzte orain dela 800 urtetik hona.
    Naziak? Panda hartza mantentzearen alde egotea oso ekologista da. Amazoniako herriak mantentzearen alde egotea oso ekologista da. Europako etnia zaharra jarraitzen alde egotea nazi izatea da?
    Onak? Herri bakoitza desberdina da, gauza batzuk hobeto egiten ditu eta beste batzuk txarrago. Zergatik ezin dugu garen moduan izaten jarraitu?

  • Ezin dugu garen moduan jarraitu burujabetzarik ez dugulako. Burujabetza besteei beldurra sartzea eskubide osoa besterik ez da. Hortarako akonplejamendutik eta kolonialismoraen sindromeatik atera behar gara. Politikarako autoestima berreskuratzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude