Usurbilgo I. Tipi-Tapak baditu irabazleak

Joan den igandean, abenduaren 2an, pintxo berezien lehenengo Tipi-Tapa jarri zen abian Usurbilen. Aitzaga, Artzabal, Bordatxo, Txapeldun eta Txiriboga tabernetan, bakailao pintxo bereziak eskaini ziren (bakailaoa ajoarriero erara, pil-pilean, frijitua piper berdeekin, bakailao-bolak edo albondigak, bakailao eta zapo-masailak klub ranero erara…), eta mokaduen prezioa ere berezia izan zen: pintxoa + edaria, 2 euroren truke. Tipi-Tapa zela-eta, mugimendua eta giro polita sortu ziren, igandean, Usurbilen, eta bistan da ekimenak harrera ona izan zuela herritarren artean, tabernari bat baino gehiago izan baitzen, espero baino lehen, jenerorik gabe geratu zena.

Tipi-Tapa ibilbidea osatu zuten lagunen artean (5 tabernetako zigiluak behar ziren horretarako), 300 euroko erosketa-balea zozkatu zen, Usurbilgo Hurbilago Merkatari eta Ostalarien Elkarteko saltokietan eta jatetxeetan gastatu ahal izateko. Herrikoak bazarete, ezagutuko dituzue, honezkero, joan den igandeko zozketan sarituak izan ziren lagunen izenak, baina badaezpada ere… hona hemen irabazleen izen-abizenak eta argazkitxo bat.

  • Haritz Jauregi
  • Agus Martinez
Zenbaki saritua: 1142

 

 Haritzek eta Agusek erdibana osatu zuten euren Tipi-Tapa txartela

Argazkia: NOAUA! Usurbilgo astekaria

 

Gogoan izan, zazpi Tipi-Tapa antolatuko direla orotara, eta hurrengo hitzordua, hileko lehen igandearekin bat eginez beti, urtarrilaren 6an, Errege Egunean, izango dela.

Hurrengo zozketa-eguna, berriz, 2013ko otsailaren 3an izango da.

 

Antolatzailea: Hurbilago Usurbilgo Merkatari eta Ostalarien Elkartea

Babeslea: Usurbilgo Udala

bakailao, erosketa-balea, gastronomia, Hurbilago, ibilbidea, irabazleak, pintxo, Tipi-Tapa, usurbil, zozketa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude