Zapuzturik, baina bizirik

Duela bi hilabete Santiago Gamboa Kolonbiako kazetari, idazle eta filologoaren, artikulu bat irakurri nuen. Han irakurri bi hausnarketa boteretsuak iruditu zitzaizkidan eta ohar-koadernoan idatzi nituen.
Aste hauetan, zoritxarrez, berriro bururatu zaizkit, berriemaileen eta freelance-ek bidalitako lanak medio.

Lehenengo ideia: “Guda bakea egitea baino errazagoa da. Guda egiterakoan, norberak bere etsaiaren aurka bortizkeriaz iharduten du. Bakea eraikitzeko, ordea, norberak bere buruaren kontra iharduten du”. Hala zioen UNESCOn Palestinako ordezkari batek. Hitz esanguratsuak. Tamalez bere izena ez dakit.

Beste ideia Amos Oz idazle israeldarrarena zen. Oz-ek azaltzen zuen, duela urte asko, elkarrizketa batean, Ekialde Hurbilekoa bezalako gatazketan, bi ikuspuntu literario biltzen direla.

Alde batetik, justizia poetikoa, Shakespeare-k aldarrikatzen zuena. Idazle ingelesaren lanetan, inork ez du amore ematen, printzipioak eta ohorea gailentzen dira gauza guztien gainetik, baita bizitzaren
gainetik ere. Amaieran, eszenatokia odolez estalita geratzen da.
Bestetik, Chejov-en giza-justizia tristea dago: bere pertsonaiek desakordioak eztabaidatzen dituzte, konpontzen dituzte eta, azkenean, beraien etxeetara itzultzen dira, nahiko zapuzturik. Baina bizirik itzultzen dira.

Ekialde Hurbila