Ustea, erdi ustela.
Uste nuen,
bihotzez sinetsi.
Gerrako kontuak kontatzen dituen gizonarentzat,
neumonia txikikeria besterik ez zela.
Atzo hil zen aitona.
Usten nuen,
eskolan ikasia.
Azaroa hotza zela,
umela bezain izotza.
Termometroek 20·C markatzen dituzte eskolara bidean.
Uste nuen,
larunbateroko legez.
Alkohola festa lagun itzela zela,
anbulantziak atera zuen lehengusua alde zaharretik.
Pasa-pasata eta negar malkotan.
Uste nuen,
baita aditu ere.
Lagunak zu zeu izaten uzten zaituzten horiek zirela,
nitaz gaizki esaka ibili dira gaur komunean.
Irudia | Nire usteak zigarroak balira bezala erretzen dira. Kea besterik ez. | Sasia | Creative Commons By SA
Kristona Sasia