Gipuzkoako elizbarrutian ez da giro

Ekimenaren bultzatzaileek diote:

“Elizbarrutiaren bizi-une honetan eta Vatikano II.ari dagokion Eliz ikuspegi batetik, espero zitekeen:

• Jokamolde jatorrago eta ebanjelikoago bat, Gotzain berria izendatzerakoan. Gauzak gaur dauden bezala, Aita Santua da, eliz elkartasun eta batasunaren erantzule denez, go- tzain-izendapenen azken arduraduna. Baina iruditzen zaigu jarraitu den prozesuari garden- tasuna eta egia falta izan zaizkiola. Susmoa dugu, izendapena aurrez eta estrategigoki diseinatua zegoela, bereizketa hobea egiteko datuak bildu, jaso eta baloratzeko orduan gure Elizbarrutiko Elkarte heldu eta konprometitua kontuan hartu gabe. Era mingarrian gu- txietsia, engainatua eta adin txikikoa bailitza tratatua sentitzen dugu geure burua. Eta joka- era honek sortu digu, ez kezka bakarrik, baizik baita samin eta haserre sakona ere; era ebanjelikoago batean jokatu izan balitz, une hau «graziazkoa» izan zitekeen kristau-elkar- tearentzat.

• Beste soslai edo era bateko Gotzaina. Ezin dugu gure ondoeza azaldu besterik egin, gure artean bizi eta bere pastoral lana garatu zuen garaian, Elizbarrutiko pastoral bideei ageriko gogo txarra erakutsi zien pertsona izendatu delako. Gainera, askok nabaritzen dugu «Eliza Ebanjelioaren zerbitzura»idazkian zehaztutako norabidea aldatu egingo diola Eliz- barrutiari, eliz berrikuntzaren esperientzia hau zinez galgatu eta baliogabetuz, pertsona kon- prometituenei dagokienez batez ere.”

Eta gaineratzen dute: “Elizaren Hierarkiarekiko konfiantza larriki zauritua gelditu bazaigu ere, uste eta espero dugu Go- tzain berria Gipuzkoako kristau-elkarte osoaren zerbitzura dagoen artzaina izaten saiatuko dela; eliz partehartzea eta ardurakidetza sustatuko dituela; gure Elizbarruti honen ibilbide eta norabidea errespetatu eta onartuko duela; ez duela arinegi jokatuko, aski hondatua daukagun elkartasunean zatiketa eta gogo txar handiagoa sor dezaketen erabakiak hartuz.”

Web baten helbidea ere eman dute, pentsatzeko era honekin ados dagoenaren sinadura jasotzeko, baina une honetan ez dabilela dirudi.

Katoliko batzuri itxuraz, infernua etorri zaie gainera.

Hau ez da Munilla, baina badu antzik. Ala ez?

Irudia | Hau ez da Munilla, baina badu antzik. Ala ez? | leoncillo sabino | Creative Commons By SA

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Gipuzkoako elizbarrutian ez da giro”-ri buruz

  • Jarri duzuen lotura (www.donostiakogotzainberria.org) ez dabil.
    Bestalde, apostua egingo nuke ez dela ezer gertatuko Gipuzkoako eliza barruan, gaur egungo kristauak dena “irensteko” prest baitaude.