Urtemugak

Wikipedia: http://commons.wikimedia.org/wiki/File:Fernando_Llorente_CAMP_NOU_2012.jpg

Orain dela urtebete, Lisboako Sporting mendean hartu ostean, Europa Leagueko finala jokatzeko sailkatu zen Athletic. San Mamesetik mundura zabaldu zen poza, Europako titulu bat irabazteko aukera baitzeukan taldeak. Zoritxarrez, mendean hartu zuen Madrilgo Atlético-k eta hortik aurrera maldan behera ibili da. Bihar, lehen mailari eusteko urratsa eman dezake Barcelonaren kontra.

Orain dela hirurogeita hamasei urte Gernika suntsitu zuten frankisteek sostengatzen zituzten naziek. Hortik aurrera, berrogei urteetako diktadura, ETAren terrorismoa eta hari erantzuteko Espainako estatuak jarritako neurriak pairatu ditugu euskaldunok. Eta hori gutxi balitz, ETAk jarduera armatua ixtea erabaki eta krisi ekonomiko eta politikoak harrapatu! Maiatzaren 30ak enegarren greba orokorra daukagu Hegoaldean.

Urtemugak ez ditut oso gustuko. Atzera begira hasi bezain laister, malenkoniak jota ezinegonaren ondorioak pairatzen ditugu errainetan. Nahiz eta irudikeri hutsa izan, iragana perfektua bailitzan agertzen zaigu. Gernikako bonbardaketa egun berean gertatu zen arren, hurbilagoa egiten zaigu Athletic.

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.