Urte berrirako nahiak eta erabakiak
Joan daitezen, etor daitezen
Urtearekin joan daitezela auto istripuak, Garazik 12 ordu autobusean bidaiatu ondoren galdutako bisita, ama nekatuaren min isila. Joan daitezela urtearekin isolamenduaren lozorro pozointsua, beldurra eta bakardadea. Joan dadila betiko senide eta lagunen sufrimenduaren kalkulu zientifikoan onarritutako suntsipen estrategia, malko bakoitza ixa batez seinalatzen duen luma kupidagabea.
Joan daitezela… eta aitor dezagun: irabazi diguzue, mina eragiten duten borroketan irabazi diguzue. Baina begirunea eta maitasuna aukeratu ditugu, gure bizitzetatik kanporatuko zaituzten arma garaiezinak: zuek, ohe hutsetako mamu zaratatsuak eta seme-alaba gazteen bizitza proiektatzerakoan sentituako beldurra.
Zoazte eta utzi pakean gure bidea egiten, mate ditugun senide eta lagunen eskutik eta maite ez ditugun bzilagunekin bidea egiten. Nahi dugu, behar dugu, erabaki dugu. Mesedez eskatzen dizuegu: zoazte eta etor daitezela herri honen seme-alaba guztiak, etxera, begirunearen sutondoko elkarrizketan etorkizun libreak marraztera.
Abenduak 30, urteko azken ostiraleko mobilizazioak herrietan.
Urtarrilak 7, Bilbo.
Berdin zait: Olentzero, Aita Noel edota Ekialdeko Erregeak (ez naiz eztabaida horretan sartuko). Baina, Eguberri egun hauetan, ea horietako baten batek errealitate bihurtzen duen zure lerroetan bikain adierazitakoa. Bidea denon artean egiten delako!