ETAren biktimen “mina eta oinazea aitortu” ditu ezker abertzaleak eta senideei “dolua” adierazi die

gernikaGernikako Akordioaren baitan, ezker abertzaleak “konfrotazio armatuaren” biktimen minaren aitortza egin du, eta, zehazki ETAren biktimena eta estatuen “estrategia errepresiboena” aipatu ditu. Gizarte “baketsu eta justua” lortzeko bidean biktimen mina “erreparatu” egin behar dela azaldu dute sinatzaileek. Autokritika egin dute Gernikako Akordioko sinatzaileek: bi aldeei “oinazearekiko sentiberatasunik” adierazten jakin ez izana leporatu die. Jarraian agiri osoa euskaraz.Gernikako Akordioa, biktimak

14 pentsamendu “ETAren biktimen “mina eta oinazea aitortu” ditu ezker abertzaleak eta senideei “dolua” adierazi die”-ri buruz

  • Zuzenketa egiten diot Joseba Uriak idatzi duenari:

    Joseba Uriak esaten du: ” Gernikako Akordioko sinatzaileek: BI ALDEEI “oinazearekiko sentiberatasunik” adierazten jakin ez izana leporatu die.”
    —-
    Gernikako Akordioko sinatzaileek honako hau esaten dute zehazki: “Konfrontazio armatuak iraun duen bitartean EZ ALDEEK EZ BESTELAKO ERAGILEEK ez dute besteen samin eta oinazearekiko sentiberatasunik adierazten jakin izan.” Hau da; Joseba Uriak dioena baina askoz zabalagoa da agiri honek esaten duena.
    ——-
    Beste aldetik, Joseba Uriak azpimarratzen du Ezker Abertzaleak, Akordio honen sinatzaile moduan, autokritika egiten duela. Eta horrekin ados nago, baina kontutan hartuta errepresioaren biktimak aipatzen dituztela eta sinatzaileen artean Eusko Alkartasuna dagoela, eta alderdi hau Eusko Jaurlaritzan egon zela eta bere ordezkariek behin baino gehiagotan ezker abertzalearen aurkako Ertzaintzaren basakeriak txalotu eta justifikatu zituztelarik … ulertu behar dugu alderdi hau autokritikatzen dela? Nire zalantzak dauzkat. Orain arte ez diet ezer entzun eduki zituzten ardurei buruz.

  • Joseba Uria 2011-12-17 15:52

    “Zehazki” zer esaten den jakiteko erantsi dut adierazpena oso-osorik. Ñabardura ñimiñoak argitzeko jo adierazpenera. Nik idatzitakoan izan daiteke zer hobetu, baina ez zer zuzendu.
    Erretxina izanda nik zuzenduko zaitut: Ez dut azpimarratzen ezker abertzaleak autokritika egin duela, diot “Autokritika egin dute Gernikako Akordioko sinatzaileek”.

  • Bueno, nire ustez zuk idatzitakoak eta agiriak jasotzen duenak nahiko irakurketa politiko desberdina daukate eta neurri batean agiriaren mezua desitxuratzen du. Ñabardura baino zerbait gehiago.

    Gernikako Akordioko sinatzaile guztien artean soilik Ezker Abertzalea aipatzen duzu, bai izenburuan: “ETAren biktimen “mina eta oinazea aitortu” ditu ezker abertzaleak eta senideei “dolua” adierazi die” bai egiten duzun laburpenean: “Gernikako Akordioaren baitan, ezker abertzaleak “konfrotazio armatuaren” biktimen minaren aitortza egin du,…….”
    —-
    Beraz argi dago berria idatzi duzun moduan zuretzat Ezker Abertzaleak egin duena azpimarratzea da garrantzitsuena. Okertzen naiz? Eusko Alkartasunaren balizko autokritika (gertatu bada) ez zaizu interesgarria iruditu, antza.

  • Joseba Uria 2011-12-17 17:15

    Bakoitzak fokua egokien jotzen duen lekuan jartzen du. Nik ezker abertzaleak ETAren biktimei adierazitakoan jarri dut. Irakurketa politikoa? Jakina, nola ez ba. Eta zer?

  • Zuk zure irakurketa politikoa egitea zilegi da, noski. Agiriak esaten duena desitxuratzea, berriz, ez.
    —–
    Zuk honako hau idazti duzu: ” Gernikako Akordioko sinatzaileek: BI ALDEEI “oinazearekiko sentiberatasunik” adierazten jakin ez izana leporatu die.”
    —-
    Gernikako Akordioko sinatzaileek honako hau esaten dute zehazki: “Konfrontazio armatuak iraun duen bitartean EZ ALDEEK EZ BESTELAKO ERAGILEEK ez dute besteen samin eta oinazearekiko sentiberatasunik adierazten jakin izan.”
    —-
    Hau da, bortizkeriaren egileen artean zuk soilik BI alde aipatzen duzu; Agiriak ANITZAK aipatzen ditu. Hori da Agiriaren mezu politikoa desitxuratzea.

  • Aupa Basatxu, segi bide horretatik…

  • Joseba Uria 2011-12-17 20:20

    Motza naiz. Zeintzuk dira alde horiek? Zeintzuk dira bestelako eragileak?

  • TroelsLundsVej 2011-12-17 23:36

    Joseba, uste dut erraza, oso erraza dela ulertzea gatazka honetan bi alde soilik daudela esatea gehiegi sinplifikatzea dela, gutako askorentzat behintzat. Hori bai, ulertzen dut darabiltzuen tonuak dialektika mota horretara bultzatzen zaituztela, baina horrek ez darama inora elkarrizketa (zerbait esateagatik) hau.

  • Nik uste dut inork ez duela autokritikarik egiten, ez ezker abertzaleak, ez EAk, ez PNVk, en PPk, ez PSEk, ez IUk, ez inork. Azken finean, asuntoa da ‘eszenario’ famatu berri hori eraikitzea. Hortarako esan behar dela uste dena esaten da eta kitto. Mugimendu estrategikoak dira, baina konbikziotan oinarritutakoak ez.

    Niri berdin zait. Biolentzia guztiak ezabatzeko balio badu, ongi etorri. Orain politika normalizatzea da hurrengo urratsa (Madrilen gertatutakoa kasu), eta gero gizartea normalizatzea. Eta geroak esan beza.

  • TroelsLundsVej 2011-12-17 23:48

    Nik ez dut zalantzarik den-denek egiten dutela autokritika, eta ez dut ulertzen jende askorengan ikusten dudan ustea: publikoki egiten ez den autokritika ez dela existitzen. Nik dakidala, autokritika gehienetan norberak bere buruari egiten dio, gehienetan horretarako baita (norberak norberaren diagnosia egiteko). DITXOSOZKO AUTOKRITIKAREKIN HAINBESTE BUELTA!

  • Nik honekin flipatzen det: «…baina genero bereizketak aintzat hartuz».

  • Joseba Uria:

    Argi dago gatazka honetan zuretzat soilik bi eragile dagoela eta zilegi iruditzen zait iritzi hori. Baina argi dago Gernikako Akordioko sinatzaileentzat eragile gehiago dagoela eta horrela utzi dute idatzita. Hala ere, zuk esaten duzu haiek soilik bi eragile aitortzen dutela eta soilik bi horiei egiten dietela kritika, eta horrela utzi duzu idatzita. Eta, hori, haien mezua desitxuratzea, ez zait zilegi iruditzen.

    Zeintzuk diren bestelako eragileak? “TroelsLundsVej “ erantzun bat ematen dizu, eta edonola ere Gernikako Akordioko sinatzaileei galdetu ahal diezu.
    —–
    “TroelsLundsVej “:

    Ez dakit guztiek barruan autokritika egiten duten ala ez (eta egia esanda bost axola zait) baina jendaurrean EAJ, PSOE eta PPk ezker abertzaleari autokritika eskatzeaz gain hasi dira esaten ezker abertzaleak egindakoa (biktimei buruz) ez dela nahiko eta egin duen kaltea aitortu beharko duela.
    —-
    Noizko EAJ-k. PSOE-k, PP-k eta abarrek egin duten kaltearen aitortza, edo bederen beraiek sortu dituzten biktimekiko aitortza?

  • TroelsLundsVej 2011-12-18 22:28

    basatxu, niri zuzendu didazun zatiarekin ez dakit zer adierazi nahi duzun, baina autokritikaz idatzi dudanari erantzuna bada…ez dut ulertu.

  • “TroelsLundsVej”:

    Sentitzen dut nire iruzkina ez bada oso argia izan. Orokorrean ados nago zurekin. Soilik esan nahi nuen besteei autokritika eskatzearena (edo barkamena eskatu dezaten, damutzea, e.a. bezala) jaurtitzeko arma moduan erabiltzen dela politikagintzan. Eta garrantzitsuena, eta adierazgarriena, norberak jendaurrean egiten duena dela.
    —-
    Eta ikusita ezker abertzaleari EAJ, PP eta PSOEk jendaurrean etengabe exijitzen diotena (biktimei buruz egindako agiriari eman dizkioten erantzunak adibidea) ez dirudi autokritika handirik egiten dutenik, eta garrantzitsuena; beraiek sortu eta sortzen dituzten biktimekiko inolako aitortzarik egiteko asmorik ere ez.