Urrats berriak Gasteizen, kulturgune euskaltzalea lortzeko bidean

Urrats berriak Gasteizen, kulturgune euskaltzalea lortzeko bidean –

Gasteizko Udalak Ruiz de Bergaran garatuko den proiektuari Izaskun Arrue Kulturunea izena jartzea erabaki du.

Lazarraga Kultur Elkarteak beste izen bat proposatu zion Udalari, baina ez da kontuan hartu.

Gasteizko euskaltzaleek lanean jarraitzen dute kultur egitasmoa datozen hilabeteetan martxan jartzeko.

Aurreko egunetan Gasteizko Udalak jakinarazi du Errementari kaleko Ruiz de Bergara jauregian gauzatuko den kultur proiektu euskaltzaleari Izaskun Arrue Kulturunea deituko zaiola. Jakina den moduan, 60ko hamarkadan, Frankismo betean, bere etxean euskara eskolak ematen hasi zen anderen?oa omentzeko asmotan.

Urrats berriak Gasteizen, kulturgune euskaltzalea lortzeko bideanLazarraga Kultur Elkarteko kideek beste izen bat proposatu zuten kulturgune berrirako, baina Gasteizko Udalak, hainbat arrazoi tarteko, ez du aintzat hartu egindako proposamena.

Izenari baino, izanari erreparatu nahi izan denez beti elkarte honetan, bide horretatik jarraituko dute aurrerantzean ere Gasteizko euskaltzaleek, Gasteizen euskararen normalizazioan kulturaren esparrutik eragiteko asmotan proiektu sendo baten oinarriak lantzen.

Badago izena, eta hurrengo hilabeteetan ekingo zaio izana hezurmamituko duen ezaugarriak zehazteari.

Duela hamar urte hasitako lana hurrengo hilabeteetan murgilduko da eremu berrietan; izango ahal da Gasteizen nahi eta behar den kultur egitasmo euskaltzale eraginkorra martxan jartzeko!

Urrats berriak Gasteizen, kulturgune euskaltzalea lortzeko bidean