Urkulluk txistua hartu du, ‘Eusko Gudariak’ jotzeko (bideoa)
Iñigo Urkullu lehendakariak lotsa uxatu eta musikan trebea dela erakutsi berri du. Pointe de Graven, Akitanian, “Eusko Gudariak” ereserkia jo zuen, apirilaren 17an, txistu eta danbolinarekin. Frantziako tropekin II. Mundu Gerran aritutako eusko gudarien omenaldian izan zen. Gernika Batalloia izan zuten gogoan, nazien aurka Pointe de Gravenen 1944an izandako parte hartzeagatik. Josu Erkoreka, Ana Oregi, Aitor Esteban eta Juan Mari Atutxa egon ziren, besteak beste, EAJko kideak denak.
Gutxitan egon naiz Urkullu Lehendakariarekin ados, baina gudariei egindako keinu hau oso polita eta dotorea iruditu zait.
Gernika Batalloila Euskal Herrian guda bat irabazten lagundu duen batalloi gutxienetariko bat izan da, zoritxarrez gure herriak gudak galtzea besterik ez baitu egin. Horregatik Batalloi honek EHren ahore guztiak merezi ditu, eta Lehendakiariak horrela adierazi nahi izan badu, ba bejondiola!!