Urkulluk Gure Esku Dagori buruz esanak atsekabez hartu ditu herri mugimenduak
Urkulluk Gure Esku Dagori buruz esanak atsekabez hartu ditu herri mugimenduak –
Azken egunotan asko idatzi da 2017ko Kataluniako erreferendumaren harira Urkullu Lehendakariak izan zuen parte hartzeari buruz, procesari buruz idatzi zituenak ezagutu baitira. Gure Esku Dagori egiten dizkion aipamenak direla-eta -“elementu tentsionatzaile”-tzat hartzen du herri mugimendua- atsekabea agertu du gizarte ekimenak.