Estreinaldiak: uztailak 31

Estreinaldiak: uztailak 31 –

Estreinaldiak: uztailak 31

.

Blanco en blanco 

XX. mendearen hasieran, Pedro (Alfredo Castro) Tierra del Fuego izeneko lurraldera joango da, etsai-giro eta indarkeria handia dagoen lekura. Bertan, Mr Porter izeneko latifundista boteretsuaren ezkontzan argazkiak ateratzea izango da bere zeregina, eta haren emaztea izango den neska gaztea argazkilariaren obsesio bilakatuko da. Neskatilaren edertasuna harrapatu nahian, lurralde horretan agintzen duen botereari traizio egingo dio.

Theo Courtek zuzendutako drama txiletar honek hainbat sari jaso ditu; hala nola, Veneziako edo Habanako Festibaletako FIPRESCI sariak.

.

The Hunt

Jende multzo bat inor bizi ez den leku batean esnatuko da: ez dute elkar ezagutzen eta, berehala, eurak ehizatzen saiatuko direla jabetuko dira, animaliak balira bezala.

.

Drømmebyggerne (Dreambuilders)

Minnaren bizimodua guztiz aldatuko da; izan ere, bere aitaren bikotekide berria, Helena, eta ongi moldatzen ez den haren alaba, Jenny, euren etxera joango dira bizitzera. Gau batean, Minnak ametsen mundua eta horiek sortzeaz arduratzen direnak ezagutuko ditu. Orduan, Jennyren ametsak manipulatuko ditu eta, ondorioz, Jenny bere ametsetan harrapatuta geratuko da, esnatu ezinik. Minnak ametsen munduan sartu beharko du, sortu dituen ametsei aurre egin eta, horrela, Jenny eta bere familia berria salbatuko ditu. Animaziozko film danimarkarra.

.

Cats (Filmin)

Animaziozko film txinatarrak Blanket izeneko katua du protagonista. Cloak semearekin bizi da Blanket apartamentu batean, egun batean gazteak katuen paradisua ezagutzeko asmoz etxetik alde egiten duen arte. Semea topatzeko Blanketek beldurra alde batera utzi beharko du eta iraganarekin bakeak egin. Macaw katuak lagunduko dio bide horretan.

.

Seriously Single (Netflix)

Komedia sudafrikar honek Dineo du protagonista, sare sozialik, bikotekiderik edo bere bikotekide ohia gabe bizi ezin den pertsona. Eskerrak bere lagunik onenak konpromisorik gabeko bizimoduaz gozatzera animatuko duen.

Euskal pantailaren gunea