Urkulluk egin bearreko bost gauza

Iñigo UrkulluBadogu Lendakari barrija (EAJkoa noski) eta Euzkadik bixi dauen egoera larria dala eta, erabaki gogorrak artu bear direz lenbailen. Urkullu eta Errenteria’tar Iñigoren patua argitzeko guraz, bost larrialdi neurri proposetan dodaz:

 

1- ETBn ERREGEAREN MEZUA EMON

Bai, badakit ez dala Iñigoren erabakia ixengo, Censuriorena baño. Dana dala, Iñigok publikoki babestu bearko leuke emonaldia. Euzkeldunok ez geunkez barre egiteko aukerak galdu bear. Gañera, ETBko zuzendaritzak Legebiltzarraren iradokizunak onartuko dauzela esan dauenez, neuk badekot proposamen bat:

 

2- LIPDUBak DEBEKATU

Zorionak Euzkadi, ikasi dozue lipdub-ak egiten (eta bazan garaia).  Baña estatuen indarkeria jasan dabenak babestu doguz, ETArena jasan dabenak babestu doguz, bake-bidean gagoz… Ezpabizketen [ezpain-bikoizketen, i.o.] biktimak be asetu bear doguz. Aski da.

 

3- ETB1 ITXI

Bai, bai, ondo irakurri dozue. ETB 1 itxi. Badakit eztabaidak egon direzela ETB 2 ixtearen inguruan, baña argi dago itxi bearrekoa ETB 1 dala, lenbailen. Laura Garrido eta Idoia Mendia euskarazko eztabaida batean barriro agertu baño len, zeazki.

 

4- EGIBAR, (h)EZKUNTZA SAILBURU

Ez dekot ezebez Cristina Uriarteren kontra, baña gipuzkoar bat geure seme-alaben burmuñak moldatzera ipintzekotan, GBBko Lendakaria ipiñiko neuke. Imagina eizue Bigarren Ezkuntzako Edesti azterketa bat. Errege Katolikoen bixitza aspergarria ikasi ordez, orrelako galderak erantzungo leukiez:

“Gaur arte irauten duen euskal gatazka, zein guda karlistak eragin zuen?”

“Zein da bere esperientzia ezarekin gipuzkoarren bizi-kalitatea okertzen duen, zaborren kudeaketa egiten ez dakien eta biktimei egindako mina aitortu ez duen alderdi politikoa?”

“Zein da euskal gizartearen nahiaren kontra hautatua izan den “Lehendakari” bakarra?”

Eta abar.

 

5- GALDEKETA ARGIA EUZKO GIZARTEARI

Euzkotarrok badogulako eskubidea geure etorkizuna bide demokratikoetatik erabakitzeko, EAJk galdera argia egin bearko leikio gizarteari, esaterako:

“ADOS ZAGOZ EUZKADIKO MENDEBALEKO ERENAK ESTATUS POLITIKO BARRIA ESKURATZEAGAZ ETA ESPAÑAR LURRALDETASUN ETA LEGEDIA APURTU BARIK ESPAÑAKO LURRALDETASUN ETA LEGEDITIK AT KOKATZEAGAZ, EUROPAR BATASUNEKO KIDE IXETERA ZUZENEAN PASATZEAGAZ BATERA?”

Zeñek ez leuke baietz bozkatuko?

(Josu Jon, jaitsi eskua…)