Une honetan abstentzioak noren alde egiten du?

Une honetan abstentzioak noren alde egiten du? –

Une honetan abstentzioak noren alde egiten du?

Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han, elkartzen dira eta gogoeta kolektiboa egiten dute, kasu bakoitzean herri gisa egin ahal dutena erabakitzeko. Herri baten partaideak izatearen sentimenduari eusten diote, antza.

Lehendabizi, uste dugu gero eta gehiagok argi dugula sistema partitokratikoa herriari erantzukizuna eta erabakimena kentzeko sistema bat besterik ez dela. “Demokrazia” hitza baliorik gabe utzi dute eta administrazioak (udalak, aldundiak, gobernuak…) gero eta urrunagotik erabakitzen diren politikak gauzatzera mugatzen dira, tokian tokiko indar faktikoei abusatzeko tarte bat utzita.

Demokrazia berreskuratzeko batzar eta kontzejuak berriro jarri behar ditugu, ez da gurpila asmatu behar. Begi bistakoa da batzar sistema demokratikoa den sistema bakarra dela: herriek urtebeterako bozeramale bana aukeratzen dute eta herriaren ahotsa ondo eramaten ez badute berehala kargugabetzen dute. Ez dira ordezkariak, bozeramaleak baizik, aldagarriak. Horretan datza dena. Berazbatzar edo kontzeju irekiak berreskuratu (Nabarran eta Araban oraindik baditugu, beraz horiek indartu), kendu dizkieten eskumenak itzuli, eta bozeramale sistema jarri. Odon Ulibarrenak berreskuratze prozesu horri Auzokrazia izena jarri dio, erabakigunea auzora!

Zergatik orain? Orain 2020an hasi zen  gerra isil batean gaude. Etsaiak, Estatu Sakonak, azken mendeetako gerra gehienak sustatu dituenak, orain lotsarik gabe esaten digu munduan 7.000 milioi biztanle soberan gaudela, gehiegi kontsumitzen ari garela eta planeta hondatzen ari garela… Tratu txarrak zuritzeko diskurtso guztietan bezala “gure erruagatik dela” esaten digute. Haiek, obsoleszentzia sortu dutenak eta horrekin lehengaien eta energiaren xahuketa sistematikoa ekarri dutenak, horiexek dira benetako errudunak.

Fronte guztietatik erasotzen ari zaizkigu: osasun arloan milaka botika, covid, inokulazio eta abarrekin, ekonomia arloan gure gainean jarri duten zorpetzearekin eta gu kontrolatzeko sortu duten txanpon digitalekin, politika arloan ezker-eskumako alderdien antzerkiarekin… eta azkena eta larrienetakoa, Europako nekazari eta abeltzainak desagertzeko plan azkarrarekin, haiek gure elikaduraren gaineko kontrol osoa izan dezaten.

Horren aurrean, osasun arloan ditugun defentsak mantendu eta hobetu behar ditugu beste terapia batzuk bultzatuz, baserriak eta elikadura sare propioak mantendu eta zabaldu behar ditugu, bidezko salerosketako beste sare batzuk bultzatu eta batzarre eta kontzejuak mantendu eta berriak sortu behar ditugu, sistema partitokratikoa kanpotik eta barrutik eraisteko.

Baina gizarte ingeniaritzak, zentzu horretan, ederki zatitu gaitu. Gure uste apalean, gutxienez zazpi ildotan lan egiten ari dira une honetan gu zatitzeko, batez ere, arlo politiko-komunalean:

1. Desafekzioa edo axolagabekeria. Lehendabizi arlo publikoaz eta denoi dagozkigun gaiei buruz ez kezkatzea bultzatu dute. Adibidez, jendeak normaltzat hartzen du bizitza osoan udalbatza batean egon ez izana, herriko aurrekontuei buruz tutik ez jakitea edo Eusko Legebiltzarrak onartuberri duen Umeen legeaz ezer ez jakitea. Suitzan, zorionez kontrakoa da, etengabe eta esparru guztietan hainbat gai aztertu, eztabaidatu eta bozkatu egiten dute. PSOEk, PNV, Bildu eta beste alderdien laguntzarekin orain, eta lehen PPk… piska bat gutxiago, zor publikoa urtero 2.000 euro handitu dute pertsonako. Hau da, 4 lagunez osatutako familia bakoitzari 150.000 euroko zorra pilatu digute, gure onarpenik gabe. Eta ez dugula ezer egin behar? Ez ditugula guri lapurtzen dabiltzanak gelditu behar?

2. Babes gabe sentiaraztea. Horren bidez herritarroi transmititzen zaigu gaur egun arlo politikoan ez dagoela ezer egiterik, ezin dela ezer aldatu. Europar Batasunean zaila izan daiteke baina ikuspegi bera herri txikietaraino eraman dute, ezer lortzerik izango ez bagenu moduan. Kontrakoa dioten adibide asko dugu. Etxebarriko Udalak, euren boto bakarrarekin, lortu zuten Ur Partzuergoak Araztegi erraldoia haien herrian ez jartzea … Munduan izan diren aldaketa historiko handiek herritarren %3,5ek baino ez ditu eragin.

3. Konfiantza galaraztea Gizaki batek beste bat engainatzen badu “inozoa” delako eta “konfiantza gehiegi” duelako gertatu zaiola sinestarazi nahi izan digute. Horrela lortu dute gu ez elkartzea eta talde sendoak ez sortzea. Eta, horrez gain, ABUSATZEN dutenei erantzukizuna kentzea eta errua iruzurra jasan duenarengan uztea.

4. Gure nortasuna elkarren kontra dauden bi taldeekin identifikatzea Emakumeak gizonen aurka. Ezkertiarrak eskuindarren aurka. Autonomoak funtzionarioen aurka… Jendeak ikusten duena da bereizten gaituena eta ez batzen gaituena. Horren bidez lortu dute jendea gai ez izatea desberdintasun handiak badaude ere, elkarrekin egoteko eta gauzak batera egiteko.

5. Desorientazioa. “Bozkatzeak zerbaiterako balioko balu debekatuta egongo litzateke”, “Hobe da sistema jausten uztea”… eta horren antzeko esaldi asko entzuten dira. Esaldi horiei buelta eman ahal zaie: “Abstentzioak zerbaiterako balioko balu debekatuta egongo litzateke”. “Hobe da sistema jausten uztea baso erdian balego”. Baina etxe ondoan dugu eta jausten bada, zuhaitz baten antzera, etxea suntsitu ahal digu”. Izan ere sisteman barruraino sartuta gaude eta urrutira bizitzera ez bagoaz, jausiko dena “gure sistema” da, eta, gure gainera, ez “haien sistema”. Hobeto zuhaitza norabide batera jaustera bultzatzea, soka on bat jarrita.

6. Abstentzioaren zentzua aldatzea. Hemen lorpen handia izan dute, ia “negazionista” hitzarekin izan duten bezala. Izan ere, abstentzioa “sistemari ez laguntzea” edo “sistematik paso egitea” jarrerekin batu dute, “abstentzio aktiboa” deituta. Hau tranpa bat da. Izan ere, ondorio guztietarako abstentzioarekin une eta leku bakoitzean nagusi diren alderdiek atera dutelako onura, ez delako aurre egingo dien gune bat sortzen, denboraz indartu daitekeena. Bizitza arruntean horrela ikusten dugu egunero, etxeko komunitatean, elkarteetan…: abstenitzen denak bozketaren emaitza onartzen duela. Bada politikan berdin-berdin gertatzen da nahiz eta “abstentzio aktiboaren” ilusioa zabaldu, beti indartsuenaren alde egiten duena eta une honetan globalisten eta 2030 Agendaren alde. Ez al da horrela?

7. Ideologiak sen onaren gainetik jartzea. Hau, seguruenik, gure porrotik handiena eta beraz, etorkizunean gure langune garrantzitsuena da. Herritarrak erabat zatitzeko eta horiengandik hiltzeraino heltzeko hainbat ideologia sortu zituzten (sozialismoa, kapitalismoa, anarkismoa, eskuma-ezkerra… edo oraingo ekologismoa, feminismoa…) eta horietan kateatuta irauten dugu. Esan beharra dago denak “–ismoz” amaitzen direla (“abismo” bezala), ideologia bakoitza muturrera eramanda amildegira garamatzalako, ikusi dugun moduan.

Adibidez, orain ekologismoaren, animalismoaren edo ontasunaren (onkeria dena) izenean, nekazariak eta abeltzainak eta gure herrialdean elikadurakate horretan lan egiten dutenak pobretzen ari eta desagerrarazten ari dira, janaria Afrika, India edo Hego Amerikatik… ekarriz.

Eta nahi izan dute gure historiari buruzko gauza garrantzitsuenak ez ezagutzea: naturarekin eta gure artean orekan bizi izan ginen garaiak (matrilinealismoa izan omen zen horietako bat), etab.

“ismoak” gainditzeko haien oinarrizko gauzak hartu behar ditugu (hasierakoak) oso onak direlako,baina oraingo muturretara joan gabe. Eta “abstentzioa” abstentzionismo ez bihurtzea, hau da, une bakoitzean egokia den ala ez baloratzea, jarrera ideologiko zurruna bihurtu barik. Hau da, une oro “sen ona” ideologiaren gainetik jartzea komenigarria izaten da.

Gerra batean gaude, frente politiko-komunalean ia ez dago inor defendatzeko eta Estatu Sakona jaun da jabe da. Eta gure jendeak dio alde hori ez dela babestu behar? Ez al da garaia eraikitzeko modu berri horri konfiantzazko botoa emateko? Zerbait galtzen al duzu oraingo honetan betikoa ez den beste zerbait egiten baduzu (abstentzioa…) eta gugan konfiantza jartzen  baduzu, agian posible den gauza berri bat eraikitzeko?

Apirilaren 21eko hauteskundeak eta Europakoak manifestazio handi bat bezala ikusten ditugu. Globalistek kaleak hartuko dituzte eta guk gure indarra erakutsi gabe geratuko gara, kikilduta? Benetan? Hemen gaudela eta 2030 Agenda geldituko diegula atera gaitezen denok batera!

Izan Auzokrazia mugimendua

Une honetan abstentzioak noren alde egiten du?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude