Unai Iparragirrek nazioarteko ZAZPI film eman ditu euskaraz

Unai Iparragirrek nazioarteko ZAZPI film eman ditu euskaraz – 

Unai Iparragirrek nazioarteko ZAZPI film eman ditu euskarazETBko zuzendari Unai Iparragirrek, Argian Lander Arretxeak egin dion elkarrizketan, adierazi du erabakia dutela ETB1en euskarara bikoiztutako atzerriko filmik ez ematea, jarri dituztenean “jendeak ez dituelako ikusi”.

Baina zenbat atzerriko film eman ditu euskaraz bere agintaldian? Zazpi eman ditu.

2021eko otsailaren bukaeran izendatu zuten ETBko zuzendari, eta ordutik nazioarteko zazpi film besterik ez ditu eman euskaraz (helduen filmak, ETB1en):

2023. urtean, “Akatsik gabe”.

2022. urtean, “Amaorde kutuna” eta “Slumdog millionaire”.

2021. urtean, “Animalia fantastikoak”, “Biziarteko kartzela”, “ET estralurtarra” eta “Hamar aginduak”.

Ezin esan da asko saiatu denik. 2022. urtean emandako bi filmak asteazkenez eman zituen, gaueko 23:30ean. Bestalde, “ET estralurtarra” eta “Hamar aginduak” emateak ez dirudi sekulako apustua.

Eta gainera, Oihana Elizegi txiolariak twitterren esan bezala:

“Eta horrekin [Unai Iparragirre, eta nik gehituko nituzke Bingen Zupiria eta Miren Dobaran] lasai geratuko da? Benetako apustua, promoa eta lana ez bada egiten jai dugu…”

Hori al da agintarien lana? Errealitate soziolinguistikoa bere horretan onartzea?

Bestalde, bitartean atzerriko zenbat ehunka film eman ditu espainieraz? Zerbitzu hori jada Espainiako telebistek ematen dute.

Unai Iparragirrek nazioarteko ZAZPI film eman ditu euskaraz

Unai Iparragirrek nazioarteko ZAZPI film eman ditu euskaraz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude