Udarako etxekolanak
Udarako etxekolanak –
Plan konkreturik ez dudanean arriskua daukat etxean ezer egin gabe gelditzekoa, eta uda osoa horrela pasatzekoa. Horregatik, aurreko batean Twitterren ikusi nuen txio batek (azpian duzuen horrek) eman zidan bideo hau egiteko ideia.
Eta hauek dira, nire herriko ikastolan ifinten direzan udarako lanak.
Izaki osasuntsuak hezitzen hasi gara behingoz?
Honek bai. Hooonek bai! #bizitzekohezi pic.twitter.com/650kUtfGG5— Bedarlari (@Bedarlari) 2019(e)ko ekainaren 21(a)
Gu txikiak ginenean etxekolanak jartzen zizkiguten ikastolan, urtean zehar egindakoa ez ahazteko, egunero-egunero egiteko lantxo batzuk. Udako azken astean denak batera korrika eta presaka egiten genituenak. Eta beraz, txio horretan agertzen den zerrendak ilusioa egin dit, lanak oso ezberdinak dira-eta; uda benetan aprobetxatzeko ideiak dira, ez bakarrik haurrentzako baliagarri. Eta nire buruari jarri diot erronka, zerrenda horretatik gutxienez 25 egiteko uda honetan.