Nafarroako irakasle interino askok ez du uztailean kobratuko

Nafarroako irakasle interino askok ez du uztailean kobratuko –

Nafarroako irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzeko itunak, 2018ko abuztuan sinatua, xadatzen du 2018-19 ikasturtetik aurrera, hura barne, udako hilabeteetara zabalduko zaiela kontratua modu automatikoan ikasturtean zehar gutxienez ere bost hilabete eta erdi lan egin duten irakasle interinoei. Puntu hau zenbait mahai sektorialetan berretsi da eta joan den ekainaren 24an Roberto Pérez Elorzak, Hezkuntzako Zuzendari Nagusiak, berriz ere baieztatu zigun, telefonoz Giza Balibideetako Zuzendariarekin, Fco. Javier Igeliasekin, kontsultatu ondoren. Hau dena gutxi balitz, PSNk, Geroa Baik, Ahal Duguk eta IEk sinatutako programa aurreakordioan esaten da aipatutako ituna bultzatuko eta garatuko dela.

Nafarroako irakasle interino askok ez du uztailean kobratuko Ituna eta konpromisoak izan arren, kontratuetako eta nomineteko langileek ez dute inongo agindurik jaso irakasle hauei kontratua zabaltzeko edo kontratu berria egiteko uztailean eta abuztuan. Hortaz, ez dago astirik irakasle hauek uztaila kobratzeko.

Hauetako askok Departamentuak sinatutakoa beteko zuela uste izan dutenez, uda garairako beste lanpostu batzuei uko egin edota langabeziaprestaziorike ez dute eskatu.

STEILAS sindikatuak uste du eskandalagarria dela ituna hain nabarmen ez betetzea, eta honi gehitzen zaizkiola beste batzuk, esate baterako 60 urteko irakasleen ordutegi murrizketa. Horregatik, behar diren baliabideak berehala ezartzea exijitzen du, arduragabetasun honekin amaitzeko.

Nafarroako irakasle interino askok ez du uztailean kobratuko

Zer duzu buruan “Nafarroako irakasle interino askok ez du uztailean kobratuko”-ri buruz

  • Eta zer? Bost hilabetez lan egin, edo, eta ni..beno…, eta uda kobratu? Ume-moko gizartea ari gara sortzen.