Udarako abezedarioa
Udarako abezedarioa –
Udararekin lotzen dudan hitz bat abezedarioko (ia) letra bakoitzeko:
Aurreko bideoa egin eta gero pentsatzen jarri nintzen hurrengoa zeri buruz egingo nuen, ea zer okurritzen zitzaidan. Eta pentsatu nuen niri buruzko zerbait kontatzea, edo galdera erantzunak egitea, Youtubeko kanaletan jendeak egiten duen bezala.
Baina Twitterren ikusi nuen norbaitek Vendettaren “Udarako gau luzeak” abestia jarri zuela, eta uda hasi berri dugunez, udarekin lotutako zerbaiti buruz izan behar zuela erabaki nuen. Azkenean, zer egin dut? Bi ideiak hartu ditut eta bideo hau egitea bururatu zait: Hartu dut abezedarioa, eta letra bakoitzarekin, ia guztiekin, esango dut nik udarekin lotzen dudan kontzeptu bat.