Udaltopeko ponentzien bideoak webgunean ikusgai
Udaltopeko ponentzien bideoak webgunean ikusgai –
Udaltopen hamalaugarren edizioa amaituta, dagoeneko webgunean ikusgai daude Eskolak bakarrik ezin badu… Zer eta nola egin behar dugu udalerrian hobeto 16 urte bitartekoentzat hizkuntza politika egokia antolatzeko? izenburupean Euskal Hirigune Elkargoak; Eusko Jaurlaritzak; Nafarroako Gobernuak; Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta Lasarte-Oriako Udalak antolatutako ponentzien bideoak. Azpimarratzekoa da aurtengoa elkarlanean antolatu dela EJko Hezkuntza Sailaren baitan dagoen Berritzeguneetako hizkuntza normalizaziorako aholkularitzarekin.
Guztiak ikusgai dituzue Multimedia atalean; era berean, Dokumentuak atalean hizlarien aurkezpenak (PPTak) eta ponentziak (txostenak) dituzue.
Aipatu euskarrietan, maiatzaren 12aan eta 13an eskainitako topaketa jasotzen da. Udaltop jarraitzeko aukera izan zenutenentzat, bi egunetan esandako guztiak gogorarazteko baliagarria izango zaizue. Besteok, material interesgarria izango duzue esku artean, zuen egunerokotasunean aplikagarria izan daitekeena.
Udaltopeko ponentzien bideoak webgunean ikusgai