Udaltopek hamabosgarren edizioan eskolaz kanpoko jardueretan euskararen erabilera monitorizatzeko erreminta sortuko du

Udaltopek hamabosgarren edizioan –

Udaltopek hamabosgarren edizioan

Udaltop, Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketa, maiatzaren 11n eta 12an egingo da Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean. Aurreko edizioaren segida izango da; iaz, 16 urte bitarteko neska-mutilen eskola orduz kanpoko jardunean hizkuntza politika egokiak antolatzeko jarraibideak eman ziren, batez ere maila teorikoan. Aurten, berriz, kasu praktikoak ekartzeko ahalegina egin da.

Bat, bi, hiru… Eskolaz kanpokoa euskaratik eta euskaraz izenburupean, 16 urte bitarteko neska-mutilen eskola orduz kanpoko jardueretan euskararen erabilera sustatzeko adibide praktikoak ezagutarazteko eta zabaltzeko ahalegina egingo du Udaltopek, horixe izango da hamabosgarren edizioko xede nagusia.

Egitarauak bi ardatz nagusi izango ditu: “euskaraz” eta “euskaratik”. 2022ko topaketa bukatu ondoren argitaratutako gida-lerroan jasotakoarekin koherentzian, “euskaraz” egiten den aisiak hartuko du protagonismoa ostegunean, “hau da, udaletatik eta elkarte eta ikastetxeetatik antolatzen diren eskolaz kanpoko jarduerak, kirol eta kultur jarduerak, adibidez, euskaraz izateko egiten den ahaleginean jarriko da fokoa”; ostiralean, berriz, “berariaz euskararen erabilera sustatzeko sortutako eskola orduz kanpoko jardueretan jarriko da azpimarra”.

Izen-ematea dagoeneko zabalik dago.

Aurkezpen bideoa

Udaltopek hamabosgarren edizioan