Udaltop, ostiralean amaitzen da izena emateko epea
Udaltop jardunaldietan, Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketak, izena emateko epea ostiralean, apirilak 15ean, amaituko da. Aurtengoan, Kirola D ereduan, noizko? Nork eta zer egin genezake gazteen euskarazko kirol jarduna ziurtatzeko? lelopean egingo dituzte hizketaldiak eta, ohi bezala, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean egingo dira.
Hitzordua apirilaren 21ean eta 22an izango da.
Hizkeltadi eta mahai-nguru interesgarriekin dator edizio berriko egitaraua eta orain artean ez bezala hizketaldi guztietan gidari bat izango da, Ibon Gaztañazpi. Bi egunez gazteen kirolean euskarak duen egoera aztertuko da, kirol eta euskara arloan adituak diren pertsonekin.
Izen-ematea www.udaltop.eus webgunean egin behar da, izen-ematea atalean.
Ostiralean amaitzen da izena emateko epea
Ideia polita, lastima udal abertzalenetanere alderdi euskaldunek duten axolagabekeria, eta euskerako teknikariek duten interes eza.Herritarrok eskaerak egin, ideaiak iradokitu edo kexak luzatu, eta hutsaren hurrena erantzuna. Auteskundeetako eztabaidagaia ez denak, ez du ezerrez balio haientzat.