Udal hauteskundeen biharamuneko egunkarien azalak

liberation.750 (1)

Frantziako estatuak udal bozen lehenbiziko igandea bizi zuen atzo. Ipar Euskal Herrian hainbat titular utzi zituen, abertzaleen suspertze nabarmena Lapurdiko kostaldean eta abstentzioak bost puntu gora egin izana esaterako. Frantzian, Fronte Nazional ultraeskuindarraren igoerak hartu du protagonismoa (Ipar Kataluniako Perpinyan garaile), François Hollanden PSk jasotako zigorrari itzala eginez. Hona Frantziako eta Ipar Euskal Herriko egunkarien azalak. Datorren igandeko bigarren itzulian erabakiko dira datozen lau urteetarako auzapezak.

Hauteskunde emaitzak Kazeta.info-n.

 

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.