U21, nor baino nor “makurrago”?

Datozen hauteskundeetako lehiaren inguruan horrelako ondorioren bat atera genezake,  “Plazer bat izan duk Benito!” liburuan irakur ditzakegun pasarteetariko bat azkarrean interpretatuz gero:

“Erregimen menperatzailearen legeetan borondatez parte izatea baino gauza makurragorik ez dago, guzti horri zilegitasun guztia ematen baitzaio”.

Hauteskundeen berehalakotasunaren ondorioz atera dut gaia, baina egiari zor, ez da garrantzitsuen iruditu zaidan pasartea.  Gainera, parte hartzearen aldekoen eta abstentzioaren aldekoen arteko eztabaida oso presente dugu oraindik atari hau maiztasunez jarraitzen dugunok.  Ez dut berriz ere eztabaida berpiztu nahi.  Egin dezala bakoitzak komenigarriena deritzona, baina hausnar dezagun guztiok hartutako erabakiaren inguruan.

Horixe da hain zuzen ere pasarte horietan (eta jarritako estekan azaltzen direnez gain, liburuko gainontzekoetan) topatu dezakegun ezaugarri garrantzitsuena, HAUSNARKETA dagoela euren atzean.  Tamalez, krisialdi larrian dagoela deritzodan ariketa garrantzitsu bezain ezinbestekoa.

Kritika bera nabari zaio egileari hurrengo baieztapenean: “…politikaren munduan sartzen garenean, denak bihurtzen gara alderdi politikoetako buruen sinistun. Ez dugu ezer kuestionatzen. Gure alderdi kuttuneko buruak beti ongi ari dira.”

Baina guztien artean gehien gustatu zaidana honakoa da:

“Politikak, ongi eginez gero, berak kapitalizatzen du guztia. Herri bat politikoki ongi antolatuta dagoenean, estrategia politiko global bat duenean, bere baitan hartzen ditu beste adar guztiak.”

Ba al dugu “estrategia politiko global” hori? Uste dut nabarmenegia dela ezetz.  Abstentzioaren aldekoak garenok bozkatzen dutenak kritikatzen ditugu. Baina bozkatzen dutenek abstentzionistak kritikatzeaz gain, arerio arriskutsuenak etxean ikusten dituzte beti, EH Bildurentzat dira EAJren kritika gogorrenak, eta EAJrentzat EH Bildurenak.

Eta bitartean erregimen menperatzailea pozik, lasai, eroso. Ez baitu inolako arriskurik antzematen eta menpeko otzan gisa ikusten baikaitu datozen hamarkadetan ere.

Irakurketa guztiz interesgarria beraz “Plazer bat izan duk, Benito!”, eta aintzat hartzeko moduko autokritika guztiok egin beharko genukeena: HAUSNARKETA defizit izugarria dugula.

 

 

 

92 pentsamendu “U21, nor baino nor “makurrago”?”-ri buruz

  • Xabier Makazaga 2012-09-06 15:38

    Atzo ez zenuten erantzunik eman nahi izan proposatzen duzuen abstentzioari buruz galdetu nizuenean eta ea gaur zorte hobea dudan:

    Hara zer proposatzen duzuen: “hauteskunde egunean mendira edo hondartzara joatea, abstentzio aktibo handi bat egitea.” Hala arrazoituz proposatu ere: “Ondo antolatutako abstentzio aktibo batek gure legitimitatea indartuko luke, eta arerioarena ahuldu, neurri berean; gure askatasun nahia elikatzeko eta indartzeko balioko luke.”

    Ondo antolaturiko abstentzio aktibo handi, masibo, batek bai lortuko lukeela diozuen guztia, baina zoritxarrez zuek bultzaturiko abstentzio hori ez da izango ez ondo antolatua, ez aktiboa, mendira edo hondartzara joateari ezin baitzaio inolaz ere abstentzio aktiboa deitu. Eta are gutxiago izango da handia, masiboa. Ezta hurrik eman ere!

    Ados al zaudete zuek proposaturiko abstentzio hori ez dela izango ondo antolatua, ez dela izango aktiboa, eta are gutxiago izango dela handia, masiboa? Bada, hala izanik, zertarako balio du abstentzio horrek beste batzuen indargintzari oztopo jartzeko ez bada? Ez bazaudete ados, arrazoiak eman, mesedez.

    • Uste dut parte ez hartzearena, baldintza hauetan, gero eta antolatuagoa dela, gero eta aktiboagoa eta masiboa ez bada, norberak ikusi beharko du zer elikatzen ari den. Azken batean gure zatiketak ez dut uste taktikaren aldetik aztertu behar direnik. Gehiago uste dut estrategiaren kontua dela gure ezadostasunaren iturburua. Hau da; inperialismoaren aurkako erresistentzia indartu behar dugu ? Ala erresistentziarako garaia ez da, eta “denon” akordioa behar da “pakea eta normalizaziorako”, “aro berri” honetan. Parte hartu ala ez, azterketa horren arabera egingo dugu batzuk eta besteok.

      • Xabier Makazaga 2012-09-06 17:19

        Zeini egin behar diot kasu, zuri edo Ainhoari? Hark onartu baitu abstentzio hori ez dela izango ez ondo antolatua ez aktiboa. Eta zure erantzunaren bigarren zatiak ezker muturreko batzuek ekartzen dizkit gogora. Marxista-leninista batzuk. Baietz ba uste baino antz handiagoa duzuela.

        • Nik nire iritzia eman dizut, besterik ez. Ni ez naiz Ainhoa. Beraz, nire iruzkinari “nostalgia” usaina harrapatzen badiozu, gaizki adierazi dut nahi nuena. Nik ez dut parte hartuko hauetan eta ez nuen parte hartzen orain dela 15 urte. Beste batzuren antza harrapatu nauzu. Ondo da;,nik ere aipatu dezaket euskadiko ezkerra, baina horrela ez dut uste oso urrutira iritsiko garenik. Beste bat arte.

          • Xabier Makazaga 2012-09-06 18:04

            Ez diot zure iruzkinari “nostalgia” usaina hartu. Beste horiekiko antza ez dut ikusten “nostalgia” horretan, jakina, dogmei gogor eusteko duzuen moduan baizik. Iparla irakurtzea aski. Ez dituzue helburu berberak, hori bai. Haiena iraultza sozialista mundiala da eta zuek ez duzue ezertxo ere jakin nahi horri buruz.

        • Ainhoaletamendia 2012-09-07 09:21

          Ni Urriak 21eko balizko abstentzioaz ari nintzen. Alegia 50 egun exkax barru emango den zerbaitez. Denbora kontua ere bada, horregatik nioen nioena. Baina horrek ez du esan nahi nik ere ez dudanik ikusten gure pentsakera goraka doanik nabarmen, eta herria gero eta nazkatuago dagoenik betiko formulekin betiko porrotak biltzeaz.
          Iñakiren hitzak berrerabiliz, esaidazu Xabier, ez al dizute sekulako belarriko mina eragiten horrelakoak entzuteak?
          “Aro berri” honetan “denon” akordioa behar da “pakea eta normalizaziorako”
          Baiezkoan nago…

          • Xabier Makazaga 2012-09-07 10:23

            Niri belarriko mina eragiten didana, sekulakoa gainera, horrelakoak irakurtzea da:
            “EH existitzen bada Espainia eta Frantziari GERRA egin beharko dio, noski herriarengan sinisten duen KLASE POLITIKO batekin.”
            “Garaipena politikoa, gerra garaipena izango da edo ez da garaipenik izango.”
            “Askatasuna gerraren bidez soilik lortzen da, sinonimoak dira, gerrarako gai ez den herria, ez da existitzen. Klase politikoaren egin beharra gerra horren garaipena antolatzea da. Gerra abstentzioarekin hasten da…”
            Esaten ahal didazu Iparlaren digestio txar baten ondorio dela Alaznek halakoak botatzea, baina beste Iparlazaleak ere ez dakit zergatik tematzen zareten hainbeste indarkeria goraipatzen. Benetan ez dut ulertzen.

          • Ainhoaletamendia 2012-09-07 11:10

            Atzo zure galderak ez erantzuteagatik kexu zinen eta gaur beste hainbeste egin behar al didazu? Aiiiii….
            Alaznek esandakoak ez niri eska argitzeko.
            Baina IPARLAK sekulako balioa duela usteagatik “Iparlazale” banaiz, zure galdera erantzungo dut. Nik ez dut indarkeria goraipatzen, bakezalea naiz nahi baduzu, abestikoa bezala. Kontua gainera ez da nik uste dezakedana edo zuk uste dezakezuna. Politika ZIENTZIA bat da, bere arauak ditu, zuri eta niri gustatu edo ez. Eta horietako bat da, politika oro dela indarkeria. Edo beste era batera esanda ez dagoela indarkeriarik gabeko politikarik.
            Hori ebidentzia bat da. Edozein manual politikotan aurki dezakezu. Duela 500 urte gure estatua konkistatzen zutelarik, garai bertsuan Maquiavelok ere aldarrikatzen zuen hori “Printzipea” bere obra ospetsuan.
            500 urte beranduago eta muturren aurrean nahi adina adibide ditugularik kontrakoan tematuko al gara?
            Gernikako akordioan “bermatutako indarkeriarik gabeko egoera” aipatzen denean indarkeria guztiez ari al gara? Estatu espainolak indar okupatzaile guztiak gure herritik ateratzeaz ari al gara? Euren menperatze egitura guztiak desmantelatzeaz?
            Ez ahaztu indarkeria maila gorena Estatuarena dela, indarkeriaren monopolioa du, indarkeria instituzionalizatua.
            Edo aldiz, Sortu legeztatu, presoak Euskal Herriratu eta pixkanaka amnistiatu, torturarekin amaitu eta manifak baimentzeaz ari gara? ETArena eta aurreko hori bakarrik al da indarkeria?
            Amu hori irentsi ondoren askatasunik ez dugula inoiz lortuko baino ez diot nik. Indarkeria goraipatzen badut hori esateagatik, ba bale, orduan indarkeria goraipatzen tematzen ari naiz.

          • Xabier Makazaga 2012-09-07 11:49

            Ez dizudala erantzun??? Argi eta garbi erantzun dizudalakoan nago. Ez dut hitzez hitz horrela esan, “Ez, zuk aipatzen dituzun horiek ez didate belarriko minik ematen, baizik eta beste hauek”, baina argi eta garbi zegoen hori esan nahi nuela.
            Azkeneko aldiz izan genuen eztabaidara bueltatzen gara. Hara zer diozun: “Politika ZIENTZIA bat da, bere arauak ditu, zuri eta niri gustatu edo ez. Eta horietako bat da, politika oro dela indarkeria. Edo beste era batera esanda ez dagoela indarkeriarik gabeko politikarik. Hori ebidentzia bat da. Edozein manual politikotan aurki dezakezu.”
            Bada, hori ez da ebidentzia, baizik eta gezur galanta. “Indarkeria” diozun tokian “indargintza” jarriz gero, guztiz ados, baina “indarkeria” jartzen tematzen zaren bitartean kontra egingo dizut; eta nola!
            Iparla goitik behera irakurri dut. Behin baino gehiagotan gainera. “Indarkeria” hitza 130 aldiz azaltzen da. Bada, hori idatzi duenak, eta zuk ere bai, ez dakizue nonbait zer den “indargintza”. Azalduko dizut nahi baduzu.

      • Iñaki, baina zertaz ari gara? Estatu bat eraikitzeaz ala erresistentziaz? Erresistitzea da independentziarako estrategia? Nik uste dut erresistentzia gainditu dugula. Erresisititu dugu eta bizirik gaude. Orain estatua eraikitzeko garaia da. Lehen bazegoen Nazio Garapenerako Biltzar bat, bazegoen Udalbiltza bat, nortasun aitormena, eskubideen karta (konstituzioaren ernamuina)… Nire ustez bide hori da berpiztu behar dena.

        • Ados. Inperialismoari erresistentzia egiteko, gure instituzioak behar ditugu. Hor ikusten dut estrategiaren ardatzetako bat.

  • Bai bai, zuek abstentzionistok beti berdin… Baina noiz ikasi behar duzue parte hartzen ez bada jan egiten gaituztela? Benetan… zein da ba bestela estrategia, “independentzia” deiadar egin eta zain egotea? Herriak hautatutako zinegotziak hiltzea? jajaja… benetan, batzuetan badirudi Euskal Herria norbere burua dela pentsatzen duzuela…
    Joko pseudodemokratikoa izango da, bai, baina behintzat baditu bere emaitzak: euskararen ofizialtasuna, diruaren kudeaketa… noski, hau guztia momentuko zerbait da, baina herria independentzia bidean jarri bitartean geure herria defendatu eta zaindu behar dugu. Hala gertatu izan ez balitz frankismoko egitura zentralistak, itotzaileak… bere horretan iraungo zuketen. Bestela gainetik igaroko dira, eta zapaldu egingo gaituzte. HB tradizional horren estrategia ez instituzionala estatuarentzat ezin otzanagoa izan da eta beti izango da. “Zuek ibili zuen jokoan, guk suntsitzen zaituztegun bitartean”. Pare bat oihu egin, pankartatxo batzuk ipini han eta hemen… eta listo, egin dugu gurea. Orain zain, ea independentzia onartzen diguten edo…
    Ezker abertzalea behintzat konturatu da bide horrek ez daramala inora. Bestela ez luke estrategia aldaketa hau egingo, seguru. 30 urtean fruturik eman ez duen estrategia izan da pankarteo absurduarena, independentzia bidean hutsaren hurrengoa.
    Euskal Herria askatu nahi bada hemen behintzat boterea lortzea izango da lehen pausua. Bestela, ea ze zilegitasun dugun guk independentzia aldarrikatzeko. Bestela Nafarroan ere berdin, aurkeztu ez, beste estatuek estatu bezala onartzen gaituzten arte. Herriaren gehiengoa horren kontra egon arren.
    Hausnarketa falta uste dut zurea dela, besteren gainetik. Hausnartu, eta ez belarrari bueltak eman bakarrik. Ikusi gizartea zein den, eta zu pertsona bat gehiago zarela. Eta ez ahaztu: norbere burua zaintzeari uko egiten diona inork ez du zainduko.

  • Liburu horretan jartzen omen din: “…politikaren munduan sartzen garenean, denak bihurtzen gara alderdi politikoetako buruen sinistun. Ez dugu ezer kuestionatzen. Gure alderdi kuttuneko buruak beti ongi ari dira”. Baina hori gezurra dun. Horrela balitz, alderdietan ez luken korronte kritikorik egongo, eta, egon, bazauden. Begira, adibidez, PPn zer gertatu den Uribeetxeberria kasuarekin; PNVren inguruko Izaronews web gunean ere, alderdiaren kontra askotan idazten din baten batek, “desde mi baserri”; Bildun ere, koalizio bat izanik, eta, gainera, ezker abertzaleak egindako aldaketa estrategikoarekin, hautetsien eta bozkatzaileen artean ikaragarrizko eztabaidak izaten ditun; begira, baita ere, Ezker Batua, etabar, etabar…
    Bestalde, zuzeuko komentarioak ikusita, Pako Aristi entzunda, eta osoa.net-eko artikuluak irakurrita, ematen din abstentzionistentzat areriorik arriskutsuena bozkatuko duten abertzaleak direla.
    Alde guztietan, zakurrak oinutsik.
    A! Eta ez badun eztabaida berpiztu nahi, ez badion suari egurrik bota nahi, bada, ez idatzi.

  • Obanoseko infanzoia 2012-09-06 16:11

    Adostasun osoa esaldi horrekin.

  • Kaixo.
    Xabier: abstentzio antolatu eta masibo baten balioa onartzen duzun bitartean, bozkatzea bultzatzen ari zara. Eta era berean, abstentzioari aurka egiteko arrazoi bakarra da, antolatuta ez dagoela? Horregatik bozkatzeari kanpaina? Ez ote litzateke hobeto (onartzen bada abstentzio masibo eta antolatu bat litzatekeela bidea), bozkatzera deitu beharrean, abstentzioaren antolakuntzara laguntzea, horrela masiboago bihurtzeko?
    Eta ez, bestearen ideia ona dela esan baina indarrik ez duenez, lagundu beharrean guztiz deuseztatzenh saiatu.

    Kulixka: zer botere da lortu nahi duzuna? Azken egun hauetan ikusi da Espainiako koronel horrek esandakoa: guztiz konstituzionala, hau da, onartzen ari gara sistema bat zeinaren legalitatea oinarritzen baita gu militarki okupatuta edukitzean (8. artikuloa, nik ez dut asmatu ezer). “Abstentzionistok” proposatzen ditugunak berdindu nahi badituzu orain arte ezker abertzaleak egindako bidearekin, ez duzu oso ondo ulertu esaten duguna.
    Eta bestalde, estrategiarik ezean (estrategia nazionalaz ari naiz, ez zureaz, nireaz, edo goiko auzokoarenaz), bestearen estrategian parte hartzen ari gara, egiten duguna egiten dugula: beraz, jan, berdin jango gaituzte haien hauteskundeetan parte hartu edo ez.
    Boterea, ez da lotan dagoen zerbait. Boterea praktikan jartzen denean soilik da botere. Bitartean teoria da. Hitz hutsak.

    • Xabier Makazaga 2012-09-06 16:57

      Abstentzio antolatu eta masiboarena aipatu duzu, baina ez aktiboarena. Zergatik? Mendira edo hondartzara joatearena lau katu besterik ez zaretela ezkutatzeko modua besterik ez delako? Hala zarete eta independentiston %99ari muzin eginez zuenarekin jarraitu nahi baduzue jarraitu, baina argudio barregarriak eman gabe, mesedez.
      Zure arabera %99ak zuen apetei makurtu eta abstentzio bultzatu beharko genuke ondo antolaturiko abstentzio aktibo bat bultzatzeko. Pentsatuko bagenu gaur egun abstentzio masiboa lortu genezakela, zalantzarik ez hala egingo genukeela. Momentu honetan independentiston indarrak bilduz ahalik eta bozka gehien lortzea iruditzen zaigu, ordea, gure indarra erakusteko modurik onena. Uste dugulako oraindik ez gaudela prest abstentzio aktibo bezain masibo bat gauzatzeko.
      Zuek badakizue, ederki jakin ere, zuen abstentzio deia ez dela izango ez ondo antolatua, ez aktiboa (lotsa ematen baitizue zein gutxi zareten azaltzea) eta are gutxiago izango dela handia. Eta hala eta guztiz ere, gehiengo handi baten iritziaren kontra, horretan tematzen zarete. Bada, horrek ez dit ezertxo ere onetik esaten zuei buruz.
      Ezagutzen ditut berdin berdin dabiltzan beste batzuk ezker muturrean. Haiek ere abstentziora deitzen dute. Haiekin inongo zerikusirik ez duzuela esango duzue, jakina, baina ematen duena baino antzekoagoak zarete. Bai horixe!

  • Ainhoaletamendia 2012-09-06 16:56

    Mikel: PP jartzen didazu adibideen artean. Egilearen esaldiak “GUre alderdi kuttuneko” zioen. PPkoak ez dira gure, espainolak dira. Espainol bat eta ni ez gara GU. Espainol bat eta zu ZUEK bazarete, zu eta ni ere ez gara GU.

    Kulixka: “Hala gertatu izan ez balitz frankismoko egitura zentralistak, itotzaileak… bere horretan iraungo zuketen” Ah, eta ez al dute ba jarraitzen? Demokrazian bizi gara? Demokrazian bizi bagara ez dago arazo nazionalik. KITTO!

    Xabier: iruzkin kritiko guztien artean zentzudunena eta intentzio onena duena zurea dela deritzodanez, ea puntuz puntu erantzuten dizudan.
    Aurreko eztabaidetan irakurle bezala baino ez nuenez parte hartu, ez nizun erantzun, baina ez dut eragozpenik erantzuteko. ARRAZOI OSOA DUZU. Urriak 21eko hauteskundeetan EZ da izango ondo antolaturiko abstentziorik, abstentzioa EZ da izango aktiboa, EZ da izango handia, EZ da izango masiboa. %100ean ADOS.
    Baina hori gauza erreal bat da, guztiz objektiboa. Aldiz “Bada, hala izanik, zertarako balio du abstentzio horrek beste batzuen indargintzari oztopo jartzeko ez bada?” zure iritzi guztiz subjektiboa da. Nik ulertzen dut zure jarrera, zure pentsatzeko erarekin erabat koherentea da, badu bere lojika. Baina uler ezazu zuk mesedez nire abstentzioa ez dela izango zuretzat oztopo, NIRE IKUSPUNTUTIK BEDEREN, eta batez ere EZTA NIRE HELBURUA ERE. Nik estrategia politiko global bat nahi dut, non zuk eta nik, alegia GUK etsaiari aurre egingo diogun erarik eraginkorrenean. Hala izanik, ez dut erabat baztergarria ere ikusten egunen batean estrategia global horren jabe izanik, herri honek, herri gisa, etsaiaren hauteskundetan parte hartu ahal izatea momentu jakin batean. Ez naiz dogmatikoa zentzu horretan.
    Bitartean egin beza bakoitzak komenigarriena deritzona, saia gaitezen lagunei entzuten, saia gaitezen estrategia hortaz jabetzeko urratsak ematen, saia gaitezen benetako etsaia zein den ez ahazten. Eta batez ere ez ditzagun neba-ahizpen kritikak erasotzat har. Bide horretan topo egingo dugulakoan, jaso besarkadarik sentituena.

    • Xabier Makazaga 2012-09-06 17:13

      Aurreko iruzkinean berotu egin naiz, eta berotzen naizenean… Ea lasaitu eta hitz haserreak alde batera uzten ditudan, independentista guztion indarrak biltzeari sekulako garrantzia ematen baitiot eta zuek independentista sutsu askoak zarete.
      Ez dut ulertzen nola egin ditzakegun hain analisi ezberdinak. Nik diot orain ahalik eta bozka independentista gehien lortzea dela indargintzarik egokiena eta etorkizunean abstentzio masiboa izan daitekela. Zuek ; berriz, guztiz alderantziz ikusten duzue : orain abstentzioa, aurrerago beharbada bozkatzea.
      Dena den, oso argi dagoena da gehiengo oso handi batek lehen ikuspegia duela, ez zuena. Eta nik garbi ikusten dut une honetan bi indargintza mota horiek, abstentzioa eta ahalik boto gehien lortzea, ez direla inolaz ere osagarriak baizik eta talka egiten dutela.
      Zuek ere indar metaketaz hitz egiten duzue, baina oso era bitxia duzue indarrak metatzeko. Borroka armatuarekin kosta ahal kosta jarraitu nahi zutenek bezalaxe. Eta honekin aurreko iruzkinaren bukaeran egin dudan komentariora bueltatzen naiz. Dirudiena baino antz handiagoa duzue!

      • Ainhoaletamendia 2012-09-06 18:01

        Hori hori! lasaitasunez hitz egin behar dugu GUre artean.
        Xabier, nik onartu dizut abstentzio soilak ez duela emaitzarik emango. Batetik ez delako masiboa izango. Baina gehiago esango dut: masiboa balitz ere (pentsa zer ari naizen esaten), céteris páribus, ez luke ezer aldatuko. Estrategia global baten baitan baino ezin daiteke eraginkorra izan abstentzioa. Baina beste hainbeste gertatzen da hauteskundeekin ere. Estrategia baten baitan izan daitezke eraginkorrak, bestela ez. Helburua independentzia bada, noski. Orain, eztabaidatzen ari garena baldin bada ea nola ikusten dudan gauzagarriago Donostian festa euskalzaleagoak ospatzea (adibidez), PsoErekin edo Bildurekin, orduan esango dizut Bildurekin izango dela errazago. Baina noski, edozein garaipen txiki edo edozein botere maila eskuratzea ospa genezake gaur, baina bihar, galdutakoan, negarrez jardungo gara ez baldin badugu horri eusteko adina indarrik, tresnarik. Eta indar hori, baliabide hori, erakunde batean gauzatu behar da derrigorrez. Eta XXI.mendean erakunde hori estatua da. Eta ez estatutua.
        Ulertzen orain zein den nire ikuspegia?

    • Xabier Makazaga 2012-09-06 17:51

      Dena den, seguru nago bidean topo egingo duguala, helburu berbera baitugu argi eta garbi.
      Lehenbailehen izan bedi!
      Bitartean, saia gaitezen ez haserretzen eta gure onetik ateratzen eta jaso zuk ere besarkadarik sentituena.

  • Obanoseko infanzoia 2012-09-06 17:04

    Nahiz eta 200.000.000 lagun bi ta bi bost direla esan eta bakar batek 4 dela, nork du arrazoia? Kuantitatiboa? kualitatiboa?

  • Ainhoa: liburuan hauxe jartzen omen din: “…politikaren munduan sartzen garenean, denak bihurtzen gara alderdi politikoetako buruen sinistun. Ez dugu ezer kuestionatzen. Gure alderdi kuttuneko buruak beti ongi ari dira”. Ulertzen dudanez, lehenengo pertsona erabiltzen din, orokortzeko, ez GUri buruz aritzeko. Alegia, edozein pertsona alderdi politiko batean sartzen denean, BERE alderdi KUTTUNEKO buruak beti ari ditun ongi. Horregatik balio diten berdin edozein alderdiko adibideek, baita alderdi espainolenak ere, edo Kazahistangoek. Bistan zagon, espainol bat eta ni, ez gaitun GU. Hi eta biok gu izango gaitun, horrela sentitzen baldin badugu, nahiz eta hauteskunde hauetan desberdin jokatu. Gauza bat esango dinat: PNVko bat baino gehiago ezagutzen dinat abertzale eta independentista zintzoa dena, eta horiek ere gutarrak ditun.
    Eta gauza batean, behintzat, arrazoi dun: abstentzioaren aldeko deia erasotzat hartu dinat, batek baino gehiagok traidore, kolaborazionista eta ez-zakinat-zer gehiago deitu digulako Zuzeun bozkatzeko asmo hutsagatik. Tonuarengatik ez hintzen hi izango, baina suposatzen dinat eztabaidak irakurriko ditunala, eta ulertuko dun kokoteraino egotea. Batzuek kalte handia eragiten dizuete abstentzionistei, zuen alde ari direlakoan. Ni zalantzan nengonan, baina Infanzoiak eta Alaznek bozkatzeko konbentzitu naiten, hara.

    • Ainhoaletamendia 2012-09-06 17:37

      jajajaja! umorea ez duk galdu, eta ez duk gutxi! Pozten nauk.
      Ez diat uste Lertxundi planetako alderdi politiko guztietan pentsatzen zegoenik hori esan zuenean, baina hori nire iritzia duk, eta hi bezain oker ibil ninteke.
      PNVko zenbaitez dioana guztiz konpartitzen diat. Gehiago esatera ausartuko nintzateke, niretzat abertzale eta independentista gauza bera duk. Eta beraz PNVko goi-zuzendaritza eta beste gutxi batzuk baino ez dizkiat saski horretatik at uzten. PNV bozkatzen duten ia denekin kontatzen diat beraz.
      Zalantzan egon bahintzen, hurrengoan abstentzioaren alde iruzkinak idazten ikusten haut, jajajaja!!

  • Obanoseko infanzoia 2012-09-06 17:32

    Okupatuak gaudenok, batzuk normaltasunarekin hartzen dute egoera larri hori ta okupantearen normalizazioren jokoan erori dira, beste batzuk ez. Batzuk “zanjon”en daude: pakea independentziarik gabe. Besteak “baragua”n daude: ez dago pakerik independentziarik gabe. Autonomistak eta estatalistak.

  • Gonzalo Etxague 2012-09-06 17:46

    Lehenik eta behin, benetako asmoak argitu behar dira. Iparlazaleek Espaniaren legeriaren menpeko erakundeetan parte hartzeari uko egitea eta alderdi politiko guztien desagerpena aldarrikatzen dute, hau da Bilduren baitako aldediak eta PNV; horrenbestez, abstenzioa hauteskundeetan, erabat logikoa aurrekoa kontuan hartuta. Gero, herritik sortutako gobernu batek gidatuko omen du independentziarako bidea. Kontrakoa egiteak Estatua legitimatu eta independentziarako bidea ezinezko egiten du, etsaiaren legeriaren bidez alferrikakoa baita legeria hori haustea. Eta hau guztia gaurko, ez biharko, esan nahi baita estrategia hau oraintxe jarri nahi dutela martxan.

    Planteamendua erabat sinplea eta errealitatik ezin urrunagoa iruditzen zait. Aurrekoan esan den bezala, errealitatea ez delako norberaren burua. Estrategia batek gauzatzeko aukerarik ez badauka, alferrikakoa eta kaltegarria da. Eta gaur egungo gizartean desobedientzia zibilak ez luke inongo arrakastarik izango. Baldintza eta une egokiak behar dira edozein estrategiak aurrera egin dezan, zortzi asteko umekia ezin baita zezareaz atera, ez bada hiltzeko.

    Argi dago independentzia lortzeko bidean Espainiarekin, bere erakundeekin zein legeriarekin noizbait hautsi behar dela, baina lehendabizi masa kritiko handia behar da, ondorioak onartzeko prest dagoen masa kritiko handia, legeria eta sistema kolokan jartzeko adinakoa. Eta gustatu ala ez, gaur egungo legeriaren barruan, guardia zibilaz gain, Osakidetza eta Hezkuntza ere sartzen dira. Gazte sasoikoak erraz ikus dezake basamortua zeharkatzea, baina berarekin umeak, zaharrak eta gaizoak ere eraman behar dituela hartu behar du kontuan.

    Orduan zer egin? Bada, eskura ditugun baliabide guztiak erabili behar ditugu gizartean Espainiarekiko haustura ezinbestekoa eta beharrezkoa ikus dadin, baita erakundeak ere, baina erakundeak independetziara jotzeko. Eta, noski, Espainiak bertan behera utziko ditu berak emandakoak. Orduan nork izango du legitimazioa?

    Eta txapa bukatzeko, ez dut ahaztu nahi erakundeetan parte hartzea arriskutsua ere badela, bertan gozo geratzeko tentaldia baitago. Alde horretatik, PNVren eredua eta kudeaketa oso adibide onak dira bide okerra jakiteko, horrela autonomia baino ez baita indartzen independentziaren kalte eta Estatuaren legitimazio. Baina dinamitaz dena lehertu baino lehen, beste adibide bat jarriko dut: Iparraldea. Iparralden ez dago Frantzia legitimatzen duen inolako autonomiarik, ez bertako erakunderik ez ezer. Iparlazaleen estrategia kontuan hartuta, leku perfektua litzateke bihar bertan independentzia lortzeko. Eta, hala ere, gaur egun Iparralden independentzia urrunago ikusten dut nik orain dela 30 urte baino.

    • Xabier Makazaga 2012-09-06 17:55

      Oso ondo azaldua, Gonzalo.

    • Ba nik ez nagok ados esaten duanarekin, Gonzalo. Ni ados nagok Iparlakoekin, esaten dutenean gure gobernua gaurdanik sortu behar dugula. Gorago ere jarri diat: Nazio Garapenerako Biltzarra, Udalbiltza… Karmelo Landak ere bide hori defendatu zian duela gutxi Katalunian. Gure erakundetze propioarekin lehenbailehen hasi behar diagu. Eta desobedientziaz dioanarekin ere ez nagok ados. Desobedientzia indarra hartzen hasi zuan joan dena hamarkadaren hasieran, baina ez zuan bultzatu; are gehiago, oztopatu egin zuan. Borroka armatuaren “marroirako” zenbat jende zegoen prest? Ez al dira hainbeste aterako Desobedientziaren “marroirako”? Intsumisio erabatekoa egingo luketen 200 gaztek indar handia eragin ahal ditek zilegitasun arazorik izan gabe, borroka armatuak zian bezala. Ni bozkatzearen aldekoa nauk, baina ikusten diat gure politikariei etengabeko markajea eragin behar diegula, maila guztietan: udaletan (banderak…), diputazioetan (zergak…), parlamentilloetan. Eta Espainiako erregea ikustera joaten bagara, Jon Idigorasen jarrerarekin joan, esatera ez garela bere menpeko, eta aurrean izango gaituela.

      • Xabier Makazaga 2012-09-06 18:32

        Hik esaten duana eta Gonzalok esaten duanaren artean ez diat alde handirik ikusi. Hik esandakoekin ere oro har ados nagok. Hori bai, joko nikek Iparlazaleek hainbesteko estimuan duten “Euskal Herria inperialismoaren mendean” ez duala irakurri.
        Bertan dioena duk, gai politikoak konpontzeko, soilik indarkeriarik gabeko bitartekoak erabili beharko liratekeela diogunok irentsi egin dugula “berariaz, atseginez, osorik, gordinik eta zuritu gabe “demokrazia ez-biolentoaren” patata ustel ideologikoa, eta herriaren zati handi bati irentsarazi.” Izan ere, indarkeria baztertu behar dela esateak “indarkeriaren monopolioa estaltzeko eta ideologikoki indartzeko” besterik ez omen du balio.
        “Bide instituzional demokratiko eta ez-biolentoa hautatuz”, gure egin omen ditugu “okupazio erregimenaren suposizio estrategiko eta printzipio ideologikoak”, eta horren arrazoia gure “gaitasun eza, ergelkeria, korporatismoa, burokratismo dedokratikoa, exhibizionismoa, handinahi zikoitz eta deliranteak, ustelkeria, oportunismoa, kolaborazionismoa, konplizitatea eta traizioa” omen dira.
        “Oportunista-instituzionalista armadun eta armagabeak” omen ginen estrategia politiko-militarra aurrera eraman dugunean, tortura, kartzela, deserria… gogotik pairatuz, eta orain, estrategia hori alde batera utzi dugunean, “oportunismotik kolaboraziora, konplizitatera eta traiziora” pasatu omen gara.
        Hik Iparlakoen asmo gisa jartzen dituan horiek, ordea, ez dituk inolaz ere bertan agertzen. Horiek ez ditek ezer jakin nahi Nazio Garapenerako Biltzarrarekin, Udalbiltzarekin eta abar. Beraiek ezerezetik sortutako zerbait nahi ditek. Eta beraiek izan buruzagiak, jakina.

        • Arrazoi duk, txosten mardulek ikaragarri aspertzen naitek, sentitzen diat. Baina Gonzalorekin adostasunak eta desadostasunak ditudan bezala, Iparlakoekin ere berdin. Gonzalok ziok Desobedientziak ez lukeela arrakastarik izango: bada, desobedientzia erabiltze hutsa arrakastatsua duk (ikastolak eraiki genitian, ez gintuan soldaduskara joan, zergarik ez zioagu ordaindu Espainiari, euskal nortasun nazionala onartu behar izan dik guardia zibilak…); Gainera, talde handian eginez gero, benetan arazo izan ahal duk Espainia eta Frantziarentzat; hori bai, berez ez dik estatua eraikitzeko balio, hori beste eskuarekin egin beharreko lana duk. Baina, horretarako ere, Gonzalok oraindik ez dik masa kritiko nahikorik ikusten, edo horrela ulertzen zioat nik, behintzat. Indarkerian ere ez diat sinisten, itxuraz Iparlakoek sinisten duten bezala; aitzakia galanta emango geniekek gu akabatzeko, eta hori gainera ikusi diagu honezkero; hori ukatzea ez zaidak serioa iruditzen. Baina estatua eraiki behar dugula esaten dutenean, ados nagok horrekin; ez diat sinisten Gasteiztik independentzia “legal” bat lortuko dugunik; geu sortu beharko diagu estatu bat, aparte; baina horretarako Gasteizko dirua berbideratzea onuragarri iruditzen zaidak, eta bide batez estrategia autonomistak oztopatzea.

      • Gonzalo Etxague 2012-09-06 18:43

        Kontua ez duk gure erakundeak gaurdanik eraikitzen hastea. Esango niake horretan denok gatozela bat, baita desobedientzia zibila bultzatu behar dela ere. Nik uste diat gaur gaurkoz erakundeetan parte hartu behar dela, baina horrek estrategiaren ehuneko bost izan behar dik eta, orokorrean, independentziarako estrategia ez duk erakundeetan oinarritu. Baina Iparlazaleek egiten duten planteamendua orain arteko guztiarekin haustea duk. Alderdi politikoek ez ditek lekurik hemen, eta bi aukera zaudek orduan: edo berez desegiten dituk edo haien kontra egingo diagu, eta azken honetan sartzen duk abstenziorako deia, ez baita Espaniaren kontra egiteko (bestela, estrategia adostua, aktiboa eta masiboa izango lukek), alderdien kontra egiteko baizik, bereziki EH Bilduren kontra egiteko.

        • Xabier Makazaga 2012-09-06 18:45

          Ederki azaldua berriro ere. Eta honetan uzten dut ene parte hartzea joan beharra baitaukat.

  • Fermin Galparsoro 2012-09-06 18:29

    Kaixo, arazo txiki baten ostean berriz bualtan nator. Oso gustora jarraitu dodaz aurreko debate guztiak eta asko poztu nau Ainhoak Benitoren hitz hauek ekarri dauazala ikusi dodanean. Liburua irakurri berri dot eta ez badozue oraindik irakurri, animatu! Abstentzioaren kontu honek, apur bat kokoteraino naukala ere esan beharra daukat. Egun batzuk idatzi ezinik ibiltzeak, iruzkinak perspektiba apur bategaz ikusteko aukera emon deusta eta atara dodan ondorioa da, 21ean botoa ez emotea erabaki dogunok, abstentzio haundia izatea daukagula helburu bakar bezala, dala azkenean bozka egitearen aldekoek jasotzen zabilzien mezua. Bai, baina ez.

    Posible baneu, ni neu, etsaiaren hauteskundeetan abstenitu ere ez nintzateke egingo, hau da, niri etsaiak bere gloriarako montatzen dauzan hauteskundeak bost ajola jataz. Ze etsaiak, abstentzioa ere erabiliko leuke gure aurka egiteko. EAE-ko abstentzioa alde batetik hartu, Nafarroakoa beste batetik, 15M mugimenduko abstentzioa liatzeko “gureagaz” batu… hau da betiko tranpa. Ni etsaiaren lejitimazioaz ari naiz, eta hori abstentzioa baino hurrunago doa. Ez dot espainia eta frantzaia demokratiko bat lejitimatu nahi, gureganako behintzat ez bait dira inolaz ere demokratikoak. Ez dot onartzen etsaiak gure herria bi estaduren artean banatu izana eta gero bi autonomiatan. Nik argi daukat nor dan nire herrikide eta beraz argi daukat euskal herritarren 100% dala independentista = abertzalea. Zer planteatzen dot, herri honek lidergo poltiko bat behar duela, askatasunerako bidean herri bezala gidatuko gaituena, GUZTIOI, ezkertiar zein eskuindarrei. Eta gero, behin estatu bat lortu ondoren, behin geografikoki ere munduko mapa guztietan leku bat lortu ondoren, gero bai, gero, hasi gaitekez, basurak nola antolatu behar doguzan erabakitzen, hezkuntza publikoa ala pribatua izan behar duen erabakitzen… hau da estatu bezala funtzionatzen.

  • Argi dago. Abstentzionisten argudiatzeari Ferminek berak eman dio akabera eta nori bozkatu iradoki:”Bai, baina ez”.

  • “Bai… baina ez” alegia.

  • Obanoseko infanzoia 2012-09-06 22:01

    Guztiz adoz Ferminekin. Bost axola botuak eta abstenzioa. Ez joatea ez du esan nahi abstenzioa bultzatzen duzula. Guztiz alderantziz, ez joangatik abstenzionista konsideratzen dena hauteskundeak antolatzen dutenei ere jokua egiten dio. Bozketa, abstenzioa edo papela txuria haien neurrietan daude.

  • Abstentzionistei, eta zergatik ez saiatu denok indar abertzale bateri bozka ematea legez gauz asko egiteko?
    Lehendakaritza lortzen bada funtzionario izateko euskera beharrezkoa bezala jar zezaketen. Hori ez lioke on izugarria egingo gure hizkuntzari? Edo behartuko ditugu beste modu batera erdaldunak euskera jakitera? Ez al zan posible izango euskera benetan sustatzeko legeak egitea?
    Eta behar den indarra lortzen bada eta aldebakarreko (badakit asko suposatzea dela) independentzia aldarrikatzen bada ez digutelako erreferendunik egiten usten, ez al luke europari begira zilegitasun gehio izango aldebakarreko independntzia aldarrikatzen dutenak gehiengo osoa errepresentatzen badute?

    Bakarrik frogatzeagatik erraten det, hainbeste suposatuko litzaizueke probatzea? Ez bozkatze masiborik ez bait da emango eta?

    Nahiz eta insituzioak estatu menperatzaile menpe egon barrutik ere leher daitezke eta gauza asko lortu, ez det esaten lortuko denik baina probatu daiteke.

    • Sasi-parlamentu horrek adierazpenak egin ditu kirol selekzioen alde, presoak euskal herriratzearen alde, estatutu berri baten alde, alderdi politikoen ilegalizazioen aurka,…hamaika aldiz demostratu digu praktikan, bere sorreratik jende askok esaten zuena: hori ez dela gure instituzio bat, eta gurea ez bada beste norbaitena izango da.Helburu garbi batekin sortua da: gure artean zatiketak sortu, independentziarako asmoak lausotu ogi apur batzuren trukean,…azken finean, espainiar sistema politikoan gu integratzeko eta gure instituzionalizatze propioa eragozteko tresna da. Eta bere fruituak eman ditu, onartzen diogulako zilegitasuna (zilegitasun demokratikoa!!)Beste frakaso bat antolatu dezakegu nahi badugu (zenbatgarrena?) ala distantzia hartu eta geuretik sortzen hasi, behar dugun boterea.Horretarako beste jarrera bat erakutsi beharko dugu analisi politikoan, maila ideologikoan eta antolakuntzaren arloan ere.

      • Gonzalo Etxague 2012-09-07 00:17

        Zeuk eman duzu arazoaren gakoetako bat, Iñaki: Espainiak emandako “euskal” legebiltzarra abertzaleak zatikatzeko edota sisteman integratzeko tresna da. Egia esan, Espaniak ez du inolako amarrurik asmatu behar abertzaleak zatikatzeko, horretarako berezko joera daukagulako. Burugogortasuna da, amore ez emateko kemena ematen diguna, eta burugogorkeria, aurrera jarraitzea ere kentzen diguna. Atzera begiratu besterik ez dago horretaz konturatzeko. Horregatik, arazoaren mamia ez da zertaz daukagun desadostasuna independentziara iristeko, erakundeetan parte hartzeaz ote den edo euskaraz H hizkia erabiltzeaz ote den. Mamia abertzaleok ados jartzeko gaitasun eza da, eta hori gainditu beharreko lehendabiziko gauza da, Espaniaren helburu nagusia horixe baita, gu zatikatzea, eta ez behin-behineko legitimazioa edo komunikabide edo jeneral faxistei jana ematea. Etsaiari joko garbiak bost axola dio, legitimazioak bost axola dio, egia historikoak bost axola dio. Etsaiak kosta ala kosta irabazi nahi du eta kitto! Gero irabazleak kontakizun polita idatziko du. Eta gu zatituta independentzia urrunago dago. Haiek argi daukete.
        Orain arteko estrategia guztiek esperotako emaitzarik eman ez badute, ez da berez onak ala txarrak zirelako, zatituta erabili ditugulako baizik, eta horrela edozein estrategia txarra da. Eta, halere, harrigarria bada ere, hau ez da porrot baten kontakizuna, batzuek horrela agertu nahi badute ere: bide luzea geratzen da, baina gaur, zatituta ere, independentzia orain dela 30 urte baino hurbilago dago, ideiak argiago, asmoak irmoago eta aitzakiak ahulago. Bidearen erdiko krisialdia daukate batzuek, egindako bidea ahaztu eta geratzen dena baino ikusten ez dutenena. Arrazoi dute, askoz ere hobeto egin zitekeen, hainbeste neke eta oinaze gabe. Bada, lepoan hartu eta segi aurrera! Baina Espainian zein urduri dauden ikusita, hain gaizki ez gara ibiliko.
        Izan ere, orain abertzaleok batzeko Historiako aukerarik onena daukagu, inoiz izan ez ditugun bi baldintza betetzen direlako: autonomismoaren agorpena/porrota eta abertzaleok zatikatzen zituen idarkeriaren desagerpena. Nondik jo? Gaur egun indar metaketarik handiena, nagusia eta ia erabatekoa, Ezker Abertzaleak jorratutakoa da eta erakundeetan parte hartzea eskatzen du. Ez da arriskurik gabekoa, batez ere Ezker Abertzaleko agintarientzat ez da arriskurik gabekoa, honezkero herria adi-adi dagoelako. Espaniak emandako “euskal” legebiltzar horretan abertzaleok batasuna erakusten badugu eta tresna gure asmoetarako erabiltzen badugu, orduan Espaniaren porrota bikoitza eta erabatekoa izango da: ez gaituzte engainatu eta gu engainatzeko “jostailua” apurtu dugu beste inork erabil ez dezan, non eta espainiarrek emandako etxean. Mindita ere senti daitezke. Bejondeiela! Lehen ondorioa argi dago: akabo autonomia eta beste fase batean sartuko gara.
        Hauxe da oraingo estrategia. Kritika egin dakioke, arrikuez ohartarazi, baina balekoa bada, denok batera bultzatu behar dugu. Herri bat, estrategia bat eta bultzada bakarra, ez orain arte bezala.
        Euskal Herria, Euzkadi, Euskadi, Euskadi Sur, Euskadi Norte, Iparralde, Euskal Herria, Hego Euskal Herria, Ipar Euskal Herria, Nafarroa, Zazpiak Bat, Seirak Bat, Ikurrina, Arrano Beltza, Nafarroako kateak, euskaldunak gara, euskotarrak gara, nafarrak gara…………Euskal Herria eta Ikurrina!!!!! Hasieratik argi eta garbi zegoen!

    • Fermin Galparsoro 2012-09-06 22:58

      Instituzioak ezin litezke barrutik lehertu, estatuak baditu bideak hori gertatu ez daiten, polizia, tribunalak, lege propioak… Estatuaren makinaria guztita martxan jarriko litzateke, harrisku txikiena ikusiko balebe eta gainera dena DEMOKRAZIAREN izenean. Eta nik, etsaiaren hauteskundeetan parte hartzeak, makinaria guzti hori lejitimatzea dakarrela ondorio bezala uste dot.
      Adibide argiak izan doguz gure historia laburrean. Lehendakaria “gurea” izan da Lopez heldu harte eta zer lortu gendun? EHBilduk, lehendakaritza lortuz gero lortuko dauana, ezer ere ez. Donostiako udala eta Gipuzkoako diputazioa dira, nire ustez adibiderik garbienak, zer aldatu da? Ah bai! PP eta PsoEkoek orain pirata partxea jartzen dabela Donosstiako aste nagusian.

      • Ai, Mikel! Eta zer uste duk, guk geure kabuz gobernu bat altxatzean Espainiak eta Frantziak ez dutela martxan jarriko euren polizia, tribunalak, lege propioak…? Eta, gainera, orduan bai egingo luketela DEMOKRAZIAREN izenean, eta munduaren aurrean sinesgarritasun handiagoaz egin.

  • Egia esan ez dut hainbeste iruzkin irakurtzeko asmorik. Beti mezu berak: parte hartzearen aldeko arrazoiak badaudela besteek instituzio arrotzetan ez dela parte hartu behar…
    Baina ni puntutxo batzuk besterik ez:
    – Abstentzioa ez da EZER, kea da, hautsa airean, nahi duzuena. Baina ez du, inondik inora, lorpenik. Euskal Herria (eta beste herrialde gehienak ere bai, egia esan) den bezain anitza izanda absentzioak ez dauka herria batzeko indarrik, ez proiektu alternatiborik garatzeko indarrik, ez abstentzionismo aktiboa neurtzeko baliabide zehatzik, proiekturik aurkeztuta ere herriaren aurrean zilegitzeko aukerarik…
    – Instituzio arrotz edo nahi duzuenetan parte hartuta helburu praktikoak lortzen dira, jendearen arazoak konponduz herria batu eta proiektu abertzalea zabaltzea lortzen da. Herriaren aurrea proiektu abertzalea aurkezten da, zabaldu, sektore espainolistei presio egin… eta helburu praktikoak lortzen dira: euskararen ofizialtasuna, hezkuntza kontrolatzea (Euskal Herria aintzat har dadin, euskara sustatzzeko tresna gisa…), historiaren bertsioak azaltzea… Eta zer esango dizut ba, ez zait iruditzen niri Eusko Jaurlaritza edo Legebiltzarra atzerritarrak direnik… azken batean euskaldunok lortuak dira…

    Azken batean, bi proposamen daude: abstentzionistek proposatzen duten ezereza (“Euskal Herria errespetatu behar dute” eta bitartean, zer? Zain egon?) eta instituzio “arrotz”etan parte hartzeak dakarren zerbaita. Ez da nahi duguna, noski, baina nahi duguna lortu bitartean desagertzen garen ala ez aukeratzea da, azken batean etorkizun independenteak zentzurik izango badu ez dugu desagertu nahi, ezta?
    Izan ere, nahi duzuena esango duzue abstentzionistok, baina legeak aintzat ez hartzeak ez du esan nahi lege horiek esistitzen ez direnik. Hor daude eta guk instituzioetan parte hartu ala ez hor jarraituko dute. 8. artikulua hor dago, baina niri gustatu ez arren hortxe jarraituko du. Zentzu handiago hartzen diot nik hain zuzen ere instituzioetan parte hartzeari eta sistemari gure desadostasunak zuzenean eta ordenatuta aurkezteari. Abstenitu edo ez, nahi ala ez, konstituzioak hor jarraitzen du. Batzuek horixe pentsatzen duzue, instituzioetan parte hartzen dugunez konstituzioarekin maiteminduta gaudela. Ez. Baina kasurik egin ala ez, hark eragin berdin berdin eragingo dizu.
    Ta azken batean, horrela hasiz gero, udaletan ere zertan parte hartu? Horiek ere estatuaren mendeko instituzioak dira, konstituzioaren mendekoak. Ba egin paso denari eta listo. Ez kudeatu herria. Utzi PPSOEri.
    Azken batean anarkisten jokabidea da abstentzionistena. Etzaigunez gustatzen esaten dutena, ahaztu eta listo. Baina haiek ere ondo zekiten hobeto zela errepublika frankismoa baino, eta Fronte Popularrari botoa eman zioten, errepublika defendatzeko. Eta gerran frankiste aurka defendatu ziren. Ez zuten egin “ez zait gustatzen, ba zertarako borrokatu, itxi begiak eta nire imajinazioak herri anarkista bat eramango nau”. Ba hauteskundeetan berdin.
    Baina zenbaitek ez dute hori ulertzen. Eta begiak itxita bizi dira, gerra bizia dagoenean. Abstenitu eta norbere munduan bizi… baina PPSOEri gobernua eman diotela berdin berdin igartzen da, euren ere igarri dute eta zentzatu dira apur bat bada ere, instituzioetan parte hartzeak zentzua duela erakutsi baitie gobernu zikin horrek.
    Azken batean bitarra da erabakia. Edo abstenitu edo parte hartu. Edo imajinazioan bizi edo bizitza errealean bizi. Edo ume txikiak bezala “ez zait gustatzen” eta ukatu edo errealitateari aurre egin. Edo herria hiltzen utzi edo biziraun dezan lan egin.

    • Fermin Galparsoro 2012-09-07 10:02

      Eskerrak, zuk zeuk, hasieran ez dozula iruzkinik irakurri jarri dozula, ze bestela, pentsatuko neuke ulermen arazoak daukazuzala. Mañukorta, heavy metal kontzertu baten baino txarrago enkajatzen da iruzkin hau besteen ekarpenen artean. Hartuik denbora apur bet eta irakurrizek iruzkinek, gizona!!!!

  • Xabier Makazaga 2012-09-07 12:11

    Ainhoa, hona azalpenak indargintza eta indarkeriari buruz:
    Inguruko hizkuntzetan hitz bakarra dago indarkeria eta bere sinonimo guztiak (gogorkeria, bortxa, bortizkeria…) hartzen dituena: violencia, violence. Indargintza, berriz, indarraren erabilera mota oro da (batzuk indarkeriazkoak; beste asko, ez) eta “empleo de la fuerza” gisa itzuli behar, ezin hitz bakar batekin adierazi.
    Karlos Santamariaren pentsamendua azalduz, Joxe Azurmendik ederki bereizi zituen biak: “Indargintza, naturan bezalaxe, giza harremanetan ere zuzen asko eman daiteke eta guztiz positiboa izan. Bortxa, ostera, kidearen pertsonatasuna aintzat hartzen ez duen indargintza da, indarkeria.”
    Indarkeriak eta bere sinonimo guztiek zentzu ezkorra dute, -keria atzizkiak argi uzten duen bezala, indarraren erabilera makurrarena. Herri bat askatzeko ezinbesteko diren hainbat indargintza motak, ordea, zentzu baikor askoa; adibidez, desobedientzia zibilak.
    Ulertze al duzu orain zergatik den gezur galanta zuk ebidentzia gisa aurkeztu didazuna?

    • Ainhoaletamendia 2012-09-07 12:31

      Gezur galanta, gezur galanta…

      Horrela jarri behar baduzu, nik esango dizut IPARLAko azken alean indarkeria 130 aldiz azaltzen dela esatea SEKULAKO GEZURRA dela, inoiz entzun dudan handiena. IPARLA españolez idatzia dago, beraz 0 aldiz azaltzen da indarkeria hitza. Maila horretan eztabaidatu behar al dugu?

      Tira ba! Belarriko minak min, oker nenbilen nire usteetan. “Denon” arteko akordioaren bila edo “pakea eta normalizaziorako” bidean tamalez ez dugu elkar ikusiko.

      Penaz diotsut, ez pentsa kontrakorik, ez dago mezpretxu edo irain konnotaziorik nire azken hitz hauetan.

      Ondo izan eta besarkada bat.

      • Xabier Makazaga 2012-09-07 12:56

        Biziki harritzen nauzu, Ainhoa. Ez al dakizu “Euskal Herria inperialismoaren mendean” euskarara itzulita dagoela? Jatorriz gazteleraz idatzita dago, jakina, baina euskaraz ere badago sarean. Hemen:
        http://iparlaeuskaraz.wordpress.com/
        Nik Iparla diodanean lan horretaz ari naiz. Zuk IPARLAko azken alea aipatzen duzu. Aldizkari bat al da?
        Arrazoirik gabe geratzen zarenean erabiltzen duzun tonu hori ezaguna dut jada. Indargintza eta indarkeriari buruz eman dizkizudan azalpenei buruz hausnartuko bazenu konformatuko nintzateke.

        • Ainhoaletamendia 2012-09-07 13:29

          IPARLAren itzulpen hori, ongi diozun moduan itzulpen bat da, eta beraz ez da egilearena. Itzultzaileak “violencia” “indarkeria” bezala itzuli du 130 alditan. Agian egileak zenbaitetan “indargintza” bezala itzuliko luke zuk, Karlos Santamariak edo Joxe Azurmendik ematen diozuen zentzuan. Ez dakit.
          Aldizkari bat al den? 4. argitalpena dela argi dio izenburuan…
          Bonba nuklearraren jabe bagina, independentzia “inposatzea” (ez nire ikuspegitik noski) erreferendumik gabe, zuzenean mehatxu eginda: okupazio indar guztiak ateratzen dituzue hemendik edo bestela Madrilen lehertaraziko dugu jostailutxo hau. Zer litzateke, indarkeria edo indargintza?
          Legedi española betetzera ukatuz gero gainean datorkiguna zer da? indarkeria edo indargintza?
          Niretzat lehena indargintza eta bigarrena indarkeria.
          Horra nire hausnarketa prezipitatua.
          Eta zuretzat? zer litzateke bata? zer da bestea?
          PD: zuzeuko arduradunei indargintza azpimarratuko ez duen zuzentzaile bat eskatu beharko diezu.

          • Xabier Makazaga 2012-09-07 13:59

            Hain Iparlazalea izan eta euskarara itzulia zegoela ez jakitea benetan harrigarria egiten zait. Egia esan, susmatzen nuen, aurreko eztabaidan ez baitzenituen itzulpen horretako hitzak erabili baizik eta zuk zeuk gazteleratik egindako itzulpena.
            Begira, jatorrizko “violencia” egileak agian zenbaitetan “indargintza” bezala itzuliko lukeela esatea ez da batere serioa. Argi eta garbi esana dut eman dizkizudan azalpenetan “indargintza” nola itzultzen den: “uso de la fuerza”. Jatorrizkoan “violencia” erabili beharrean “uso del a fuerza” erabili izan balu, itzulpena “indargintza” zatekeen. Jatorrizko “violencia” hori itzltzeko aukera dezente ematen ditu euskarak: biolentzia, indarkeria, bortxa, bortizkeria… Horien guztien artean, itzultzaileak “indarkeria” hobetsi zuen. Ondo egina, ene ustez.
            Eta zure galderari erantzunez, esan perspektibaren arabera edozein indargintza kontsidera daitekeela indarkeria. Horregatik iruditzen zait hain garrantzitsua, borroka ideologikoaren bidez, guk erabiltzen ditugun indargintza motak inolaz ere indarkeriazkoak ez direla erakustea. Eta bide batez Estatuak erabiltzen dituenak indarkeriazkoak direla azpimarratzea, jakina. Horren ordez, ordea, batzuk indarkeriaren fetitxismoan jarraitzen duzue, iraganari begira etorkizunari beharrean.
            Geure buruari tranparik egin nahi ez badiogu, onartu behar dugu aipatu dituzun bi adibideak argi eta garbi indarkeriazkoak direla. Zuk lehena ez dela defendatu nahi baduzu, egin, baina jakin horrela sinesgarritasun guztia galtzen duzula Estatuaren indarkeria salatzeko orduan.

  • Gonzalo Etxague 2012-09-07 13:18

    Ainhoa, herri honetan indarkeriaz ari garenean, ederki asko dakigu zertaz ari garen. Ez da beharrezkoa indarkeria zer den teorizatzea. Nolanahi ere, nik indarra eta indarkeria bereiziko nituzke. Kontua da ea gaur egun Euskal Herriaren independentzia lortzeko indarkeria armatua erabiltzea komenigarria den. Argi dago Estatuak gure askatasuna itotzeko erabiltzen duela, horregatik da totalitarioa. Baina gure aldetik indarkeria armatua erabiltzeko arrazoiak ez du erantzun etsia eta itsua izan behar behar. Indarkeria estrategia baten barruan kokatu behar da, eta nik hiru kasu ikusten ditut:
    1) Etsaia garaitzeko, garaipen militarraren bidez.
    2) Etsaia deslegitimatzeko. Akzio-errepresioaren bidez, neurriko indarkeria erabiltzen da etsaiaren erantzuna bortitzagoa eta ulergaitzagoa izan dadin. Azkenean, etsaiaren indarkeria bere kontra bihurtuko da. Lehen akzioek ez dute zertan indakeria armatua izan.
    3) Beldurrazteko. Etsaiari bi aukera ematen zaio: amore ematea edo indarkeria nozitzea.
    Lehen kasua ez da azaldu behar. Ez zaigu komeni.
    Bigarrena ETAren estrategia izan da gaur egun arte eta nagusiki hiru aldi izan ditu: akzio-errepresio aldia, deslegitimazio aldia eta negoziazio aldia. ETAk sistemaren deslegitimizazioa lortu zuen, bereziki frankismoan eta sasi demokraziaren lehen urteetan, baina aldi berean berak ere galdu zuen legitimazioa. Hemen ETA aipatzen dut, eta ezin dugu ahaztu ez dela ETA bakarra egon; horrenbestez, ez da estrategia bakarra egon, eta helburuak ere ez dira berberak izan. Baina arazo nagusia negoziazio aldia izan da, 25 urtez luzatu den aldia eta emaitzarik eman gabe. Nire ustez, ETAren akats estrategikorik handiena kalkulu txarra egitea izan zen: bere jardun armatuaren bidez zer lortu zezakeen gaizki baloratu zuen. Bien bitartean, Estatuak indarra hartu du, legitimazioa berreskuratu du: lehen ETAk Estatuaren kontra erabiltzen zuen indarkeriak deslegitimatzen zuen, baina orain kontrakoa gertatzen da, legitimazioa ematen dio, bai bere jarrerari bai bere indarkeriari. Nolabait esateko, Estatuak akzio-errepresio estrategia erabili du ETAren kontra, txanponaren infrentzua. Horrenbestez, gaur egun edozein indarkeria armatuk mesede baino ez dio egiten Estatuari. Kasu asko aipatu litezke, baina bat nahikoa ulertzeko: ETAk esku hartzerik edo aipamenik egin baino askoz lehenago, Estatuaren aldetik etengabe salatu zen ETAk AHTaren kontra egiten zuela, harik eta etsaiaren akuiluak animatuta benetan esku hartu zuen arte; horrela, Estatua pozik, AHTari “egitasmo demokratikoa” zigilua jarri ahal izan zioten. Abantaila horren jakitun, gainera, Estatuak hamaika amarru erabili ditu gatazka armatuak jarrai zezan, komeni zitzaiolako. Berez, gaur egun, Estatuaren indarkeriaren helburu nagusia gure aldetik indarkeriaz erantzutea da.
    Baina hirugarren aukera geratzen da: indarkeria beldurtzeko erabiltzea, koakzioa egitea. Askotan akzio-errepresio estrategiaren porrotaren ondorioz erabiltzen da. Etsaia garaitzea ezinezkoa edo oso zaila izan arren, aldarrikapenak onartzea indarkeria nozitzea baino hobea dela ikustaraztea da helburua. Hemen etsaia deslegitimatzeak ez dauka garrantzirik. Baina estrategia hau eraginkorra izan dadin, lehenik eta behin etsaiari kalte egiteko adinako indarra eduki behar da, eta bigarrenik indarkeria neurrik gabe erabiltzeko prest egon behar da, baita horrek norberaren suntsipena ekartzen badu ere. Zer esanik ez, honek arazo etiko larriak ekartzen ditu, eta bi aldeetan nozitzen diren kalteak ikaragarriak dira, baina eraginkorra izan daiteke. Ipar Irlandan antzeko egoera batera iritsi ziren, denak balio zuen, alde baten basakeriak beste aldearen erantzun basatiagoa jasotzen zuen erantzun. Azkenean, Estatuak berak amore eman behar izan zuen odol festak jarrai ez zezan. Hemen, zorionez, ez gara horretara iritsi, batzuetan tentaldiak egon diren arren.
    Orduan, zer egin? Betiko galdera. Bada, hasierara itzuli behar dugu. Indarra erabili behar dugu etsaiaren kontra, ez indarkeria.

  • Betiko topiko tipikoak 2012-09-07 13:31

    Gauza batzuk asko errepikatzen dira, horrela denik sinistu ez eta, errepikatzearen ondorioz, egia bilakatu nahi bagenitu bezala:
    – Etsaia urduri dago: eztabaida hauek ikusita, esango nuke urduri gu gaudela; etsaia lasai aski ikusten dut nik.
    – Politika zientzia bat da, eta bere legeak dauzka: hori esaten duenak arrazoi zientifiko osoa, egia borobila, berak duela adierazi nahi du, baina hori azpimarratu nahi izateak argudio sendorik ez duela pentsarazten dit.
    – Estrategiarik ez badugu, egiten dugun guztia etsaiaren estrategian kokatzen da: epaiketa bat blokeatzea, euskaraz izan dadila aldarrikatuz, etsaiaren estrategiaren parte da? Me no konprenitxen.

    • Gonzalo Etxague 2012-09-07 13:55

      Etsaia oso urduri dago. Noiz ikusi dituzu, adibidez, PPkoak elkarrekin mokoka Euskal Herriko gatazkaz? Raxoi biktimei traizioa egiteaz salatzea baino ez zaio falta Orejari! Hemen bi urduri ikusten ditut nik: Iparlazaleak eta PNVkoak. Besteok lasai eta ilusioz beterik gaude. Ni, behintzat, bai.

  • Indarkeria ez, indargintza bai
    Indarkeria ez, indarra bai…
    Nik ere “Me no konprenitxen.”
    Nire ustez, erabili beharko duguna irabazteko balioko diguna da! Eta irabazteko zerk balio digun ez dakigu, estragiarik ez dugulako! Hori lantzean, hautatu beharko dugu, zein biolentzia mota den emaitza positiboak emango dizkiguna.

    • Gonzalo Etxague 2012-09-07 14:00

      Estrategia badago, baina batzuei ez zaie gustatzen. Orduan, abstenzioa eta indarkeria erabiltzea proposatzen dute, baina inolako estrategiarik argitu gabe. Umearen kasketaren estrategia dela esango nuke.

      • Eta zein da, Gonzalo, independentziarako dugun estrategia?

        • Gonzalo Etxague 2012-09-07 14:33

          Gure herrian inoiz erabili ez den estrategia: abertzaleak batzea, eta orain horretarako aukera dago; berez, hori gertatzen ari da. Orain arteko estrategia guztiek porrot egin badute, batez ere, abertzaleen batasunetik ez abiatzeagatik izan da.

          • Kontraesana ikusten diat hire hitzetan: estrategiek abiapuntuan, batasun faltan, huts egin badute, batasuna ez duk bidea, abiapuntua baizik. Eta berez horrela duk: batasuna abiapuntua duk. Baina zer egin batasun horrekin? Nik esango diat zein den proposatzen den estrategia: Hego Euskal Herriko indar politiko guztien artean, espainol eta euskaldunen artean, erabaki eskubidea barne hartuko duen autonomia estatutua adostu, gero denon artean Madrilen defendatzeko. Baina horri hiru oztopo gaindiezin ikusten zizkioat: lehena, PP, UPN, PSN eta PSEek erabaki eskubidea onartzea; bigarrena, horiek guztiak Madrilera estatutu hori aldarrikatzera elkartuta joatea, eta, hirugarrena, Madrilek onartzea.

        • Xabier Makazaga 2012-09-07 15:01

          Argi eta garbi esango diat Mikel. “Erdibide” gisa mozorroturiko Iparlazalea ez ote hintzen etorri zitzaidan burura hire eta Ainhoaren arteko hura irakurtzean. Komedia hutsa besterik ez ote zen, hain zuzen. Geroztik, susmo hura indartu besterik ez duk egin ene baitan. Esan beharra nian eta esan egiten diat, hara!

          • Gonzalo Etxague 2012-09-07 15:15

            Mikel, nire hitzetan kontraesana dagoela esaten duzu, baina abertzaleen batasunetik aurrera esan duzun guztia zeuk esan duzu, ez nik. Noiz esan dut bidea estatu berria egin eta Madrilera eramatea dela? Non ikusi duzu proposatuta estrategia hori? Nik esan dut edozein estrategiaren abiapuntua abertzaleen batasuna dela.

    • Xabier Makazaga 2012-09-07 14:08

      Biolentziaren, indarkeriaren fetitxismo hori harrigarria egiten zait benetan. Hainbeste kostatzen al da esatea “zein indar mota den emaitza positiboak emango dizkiguna” edota “zein indargintza mota den emaitza positiboak emango dizkiguna”. Bada ez, biolentzia, indarkeria, aipatu behar kosta ahal kosta. Indarkeriazkoak ez diren indargintzak ez dituzte nonbait emaitza positiboak ematen zuretzat. Azalduko al didazu hori, mesedez?

  • Xabier Makazaga 2012-09-07 14:14

    Iparla euskarara itzultzea biziki kostatu zitzaien (batzuk ez dira enteratu ere egin itzulita dagoela), baina beste hau espero dut azkarrago itzuliko dutela. Hara Iparlazaleen estrategia:
    “Hay que propugnar acciones contundentes dentro de una estrategia eficaz.

    Para ello hay que conseguir una masa social independentista capaz de crear un órgano nacional propio. Es imprescindible para acceder a la independencia, creer en ella, convencerse de que es posible y que, además, nos proporcionará una situación claramente más ventajosa que la actual, se mire desde el punto de vista que se mire,
    incluido el económico, sin duda.

    Es muy importante desarrollar este proceso de acumulación de fuerzas entre grupos humanos que basan su funcionamiento principalmente fuera de las estructuras estatales o de sus sucursales locales. Los grupos que se vayan formando deben ser irrecuperables y, por tanto, deben poseer un alto grado de autosuficiencia económica.

    De la coordinación de esos pequeños grupos y de su necesidad de organización y autodefensa surgirá el liderazgo que necesita este país; liderazgo que, a pequeña escala, deberá ir proponiendo pequeñas acciones asumibles y que atraerán, a su vez, a nuevos grupos que, en forma radial, irán conformando la masa suficiente para la creación del organismo nacional que proclame acciones de mayor envergadura, culminando en la estatalidad propia.”

    • Ba ni erabat ados nagok hitz horiekin. Gogoan diat Batasuna prozesuko Piztu txostenak ere antzeko zerbait proposatzen zuela, eta gurean arrakasta handiena hark izan zian. Hala ere, uztargarria duk hauteskunde eta parlamentilloetan parte hartzearekin. Ez diat ulertzen nola ez garen gai ados jartzeko. Zergatik ukatu bata ala bestea? Elkarren artean mokoka ibiltzeko, beti bezala?

      • Gonzalo Etxague 2012-09-07 15:04

        Bada, ni ez nago batere ados. Herri honetan esperimentu gehiegi egin ditugu, eta nik ez daukat batere gogorik Kimizefako esperimentuak berriro errepikatzeko. Egia esan, teorikoekin kokoteraino nago, indarkeria erabiltzeko gogoz: 100 orrialdeko txosten politiko horietako bat hartu eta biribilkia eginda buruan jotzeko zorian. Mende batean, Euskal Herria izena albo batera utzi eta Euzkadi ginen, gero Euskadi, gero berriro Euskal Herria, orain Nafarroa, zazpi herrialdeak sei izatera pasatu ziren bi Nafarroa zirelako, baina orain denok nafarrak omen garenez, Euskal Herriak herrialde bakarra dauka: NAFARROA. Eta gutxienez hiru bandera: ikurrina, Nafarroako kateak eta Arrano Beltza. Saltsa hau izenekin eta banderekin baino ez, katalogoko ideologiak, estrategiak eta abar guztiak erabili ditugulako, beti ere independentzia lortzeko formula magiko baten bila, Erdi Aroko alkimistek bezala. Baina begi-bistakoa ez dugu inoiz ikusi: beti zatituta ibili gara! Goiko hitz horien arabera, independentzia lortzeko estrategiaren barruan gizartea bera aldatu behar da, oraingo guztia pikutara bidali eta zerotik hasi, ondo bidean, hamarkadak edo mendeak beharko lituzkeen estrategia baten atzetik. Bada, ni ez nago ados. Euskaldunok ez daukagu nahikorik independentzia lortzearekin, anarkismotik egin behar dugu, gainera! Eta beti hitz berberak errepikatzen, estrategia berberak, analisi berberak, berriak izango balira bezala. Nik formula magikorik ez daukat, baina ondo dakit abertzaleak batuta independetziaren %80 lortuta izango dugula.

    • Ainhoaletamendia 2012-09-07 14:41

      Bueno argi geratu da dena, ez?
      Nik ez nekien Iparla itzulita zegoenik.
      “Uso de la fuerza” esan beharrean “violencia” erabiltzeak adierazten du borroka ideologikoan ez garela ari asmatzen, eta horrela oso zaila dugula gure “indargintza” ez dela “indarkeria” erakustea. Fetitxistak izateaz gain.
      Aldiz, Estatuaren (letra larriz, Estatua, eta Españataz ari garela beti ere) indargintza indarkeria dela azpimarratu behar dugu. Horretarako tresna oso egokia indargintzaz, barkatu indarkeriaz, bueno ez dakit, indargintzaz edo indarkeriaz, baino inposatu dizkiguten hauteskundeetan Bilduri bozka ematea delarik. Edo agian ez dizkigute inposatu ere egin hauteskundeak? bai, hori ez zait oso argi geratu. Barka berriz ere. Beno, baino indargintzaz edo indarkeriaz, inposaturikoak edo guk libreki jarriak, hauteskunde españolak ezinbestekoak ditugu, askapen prozesuan.
      Ah, eta estatuak, barka, Estatuak (Españak) indarkeria erabiltzen duenez gure kontra, guk hori salatzeko ezin dugu indarkeria erabili, sinesgarritasuna ez galtzeko.
      Ongi laburtu al dut?
      .
      .
      .
      .

      Ziur zerbait ahaztu dudala eta barka berriz ere.
      .
      .
      .
      .
      .
      Ah bai! arrazoirik ez dudanean tono hau hartzen dudala ahaztu dut, baina begibistakoa da, ez?

  • Xabier Makazaga 2012-09-07 15:16

    Gazteleraz idatzitako lehen parrafo luze horrek dioena eta ezker abertzaleak dioena gauza berbera dira. Hitzez hitz. Gero hasten dira arazoak: “proceso de acumulación de fuerzas entre grupos humanos que basan su funcionamiento principalmente fuera de las estructuras estatales o de sus sucursales locales”.
    Iparlazaleentzat “sus sucursales locales” independentiston %99a gara, edo gehiago. Guk indar metaketaz hitz egiten dugunean independentista guztien indarra bildu nahi dugu. Hauek, egia berdaderoa duten lau katurena.

    • Guk indar metaketaz hitz egiten dugunean independentista guztien indarra bildu nahi dugu. Hauek, egia berdaderoa duten lau katurena
      .
      .
      Indar metaketa xelebrea zuena PNVko oinarriak kanpoan uzten dituena hasi aurretik…
      Independentistak dira Matute ta lagunak? Ez dut nik ukatzen eh! beraiek onartzen dute ezetz…
      Pernando Barrenak ere Berrian onartu zuen Amaiur ez zela independentista, Alternatiba soberanista zelako eta beraiekin koalizioan zihoaztelako…
      Indar metaketa izatekotan beraz “ezkertiarren” artekoa + español-federalistekin izango da

  • Liburua ez dut irakurri. Nahiko nuke, baina euskal liburuen prezio ikaragarriak selektiboa izatera behartzen dute euskal irakurle koitadua: Benitorena ala Saizarbitoriaren azkena? Hala ere, gaiak orokorrean ez ditu euskaldunak asko kezkatzen, euskaldun gehienek ez baitute euskal libururik erosten, eta are gutxiago irakurri. Sarrionandia parafraseatuz, tropikoetara bidaiatzea eta T5 ikustea nahiago dute. Hortaz, Olentzerori eskatuko diot, eta gaia albo batera utziko dut. Goian bi aipu ikusi ditut, testuingururik gabe, eta Benitok iritzi horiek plazaratu dituen testuinguru osoa ezagutu nahi nuke. Zehazkiago esateko, zer da “Erregimen menperatzailearen legeetan borondatez parte hartzea?”. Esaldi hori berori dagoen liburuak ISBN edukiko du. Hona hemen esperimentu erraz bat: har ezazue apalegitik euskal liburu bat eta bilatu ISBN, normalean barneko azalaren ifrentzuan dagoena. Berehala 84 zenbakia ikusiko duzue. Eta zer esan nahi du zenbaki horrek? Bada, liburuak identifikatzeko nazioarteko kodean, horixe baita ISBN delakoa, 84 zenbakiak Espainia adierazten du, hau da, liburu “espainiarra” dela. Hortaz, ez dakit borondatez, ezetz pentsatzen dut, baina liburu hori argitaratu izanak “Erregimen menperatzaileen legeetan parte hartzea” dakar ezinbestez. Noski, independetzia lortu bitartean ezin dugu euskal libururik argitaratu, ezta liburuak independetzia bera aldezten badu ere, ezinbestez Espainiako edo Frantziako legeen arabera argitaratu behar dugulako eta dagokion ISBN jarri (Frantziako zenbakia, bide batez esanda, 2 duzue). Noski, egin dudan argudioa barregarria da, “reductio ad absurdum” bat, baina askok darabilten logika berbera aplikatu egin dut.

    • Hortaz, ez dakit borondatez, ezetz pentsatzen dut, baina liburu hori argitaratu izanak “Erregimen menperatzaileen legeetan parte hartzea” dakar ezinbestez.
      .
      .
      Ba uste baduzu ez dela borondatez, ez dakit zer kristo esaten ari zaren!! Borondatez parte hartzea da makurra, derrigorrez parte hartzea ez!
      A zer nibela…

      • Gonzalo Etxague 2012-09-07 17:36

        Eta nire ordezkari demokratikoak aukeratzeko bide bakarra erregimen menperatzailearen legeen hauteskundeetan parte hartzea bada? Hori zer da? Borondatez egiten dut ala behartuta? Badago beste aukera bat: hauteskunde horietan parte hartu gabe gure ordezkariak aukeratzea. Baina liburua argitaratzeko ere gauza bera egin zitekeen. Areago, askoz errazagoa da liburu bat legetik kanpo argitaratzea, ez zen beharrezkoa menperatzailearen legeriaren menpean egitea. Hemen eztabaida da, demagogiarik gabe, ea non dagoen koherentziaren muga, haustekundeen eta liburu honen artean beste gauza asko eta asko baitaude, denak erregimen menperatzailearen menpekoak.

      • Nire argudioa barregarria da, beno tira, argudio-izenik merezi ote duen ez nago seguru, absurdorainoko erredukzioa, baina koherentea da zenbaitzuen jarrerarekin: legearen babes eta / edo baimenarekin egiten den gauza oro ez da zilegia eta traizio moduko bat da euskal estatu independetea lortu bitartean (barkatu! Nafarroako Erresuma txit loriatsua errestauratu bitartean esan nahi nuen), hortaz atera kontuak…

  • Xabier, erabat oker habil. Ez nauk Iparlazalea, benetan. Nonbait kokatzekotan, ezker abertzalean kokatu beharko nindukek. Behin baino gehiagotan esan diat, bozkatzeko asmoa diat, zalantzan egon banintzen ere (egia esan, hauteskundeoro egoten nauk zalantzan, baina beti bozkatu izan diat; hori bai, kritikoki). Are gehiago esango diat: lehenago aitortu dudan bezala, oraingoan “infanzoi” delakoak eta Alaznek konbentzitu ninditean bozkatzeko. Baina, joe, kritika bat egin, eta defentsiban jartzen zarete. Eta sentitzen diat estea, baina orain nabarmen zuek gelditzen ari zarete, zeren inplizituki onartzen ari zarete estrategia autonomista hori (Iruñean aurkeztua aurreko prozesuan, nola zen? “Orain konponbidea, orain autonomia”-edo, zazpi lurraldeen mapan autonomia erkidegoak tonu desberdinez marraztuta agertzen zirena, Iruñeko proposamena ere deitua), eta ez baduzue onartzen, esazue, mesedez, nahasketarik egon ez dadin.
    Gonzalo, lehenago esan duk hauteskunde eta parlamentilloak estrategiaren %5 direla, eta orain beste bideei (Ibarretxek “txiringitoak” deitutakoak) anarkismoa deitzen diek, zentzu gutxieslean. Eta hik esan ez duan estrategia, Zutik EHn zehaztuta zagok, indar metaketa mailakatuaren ideian. Hauxe ere esan duk, hitzez hitz: “Gure herrian inoiz erabili ez den estrategia: abertzaleak batzea…”, eta ez ukatu idatzita dagoenik.

    Ba berriz esango dizuet, eta ez naiz aspertuko esaten: Iparlakoek arrazoia dute esaten dutenean Espainiar legearen barruan jokatzera mugatuz ez dugula sekula independentziarik lortuko. Sekula. Konfrontazio demokratikoaz hitz egiten zenean, pentsatzen nuen hauxe zela: gehiengoa euskalduna denez ez genuela piperpotorik onartuko, nahiz eta legeak kontrakoa esan. Eta konfidantza tartea agortzen ari da. Ikaragarria da: Gipuzkoako diputazioan PNV zegoenean, piperpotoa jartzera behartu zituztelako plaka bat jartzera mugatu zirenean, kristorenak eta bi esan genizkien, baita Aralarkoei ere, antzerki horretan parte hartzeagatik. Guk, plaka-protestan parte hartu ez, eta orain hortxe gabiltza, piperpotoaren menpe. Buf! Berotzen ari naiz!
    Hala ere, ez nago ados Iparlakoekin esaten dutenean ez dugula parlamentilloetan parte hartu behar (oraindik ez dakit udaletan parte hartzearekin ze iritzi duten). Eta argi hitz egin dut lehenago, eta orain ere argi ari naizela uste dut. Klaro, Xabier, hirekin %100 ados ez nagoelako, eta ataka batean jarri haudalako, Iparlakoa nauk, eta sua sorginari. Ba ez. Hauxe ere esan behar nuen: bi bideak uztargarriak dira, baina hemen gaudenon artean, bozkatzearen aldekoek bakarrik ikusten dugu hori. Baina, tamalez, argi erakutsi duzue zuek ere, Gonzalo eta Xabier, ez duzuela bide emanzipatzailean sinisten, ezker abertzaleko ildo nagusiak sinisten ez duen bezala; ezta ideiak uztartzean ere. Batasuna nahi duzue, baina denak zuen iritzira makurtuta. Hori ez da batasuna. Batasuna uztartzetik etorriko da, edo ez da etorriko.

    • Xabier Makazaga 2012-09-07 16:19

      Nik ez omen dut bide emanzipatzailean sinesten. Horregatik botako nian hemen bota nuen proposamena:
      – Hasi gaitezen gaurdanik ondo prestatzen, ahalik lasterren prest egon gaitezen lege arrotzak betetzeari uko egiteko era eraginkorrez. Hau da, ondo presta gaitezen desobedientzia zibil masiborako.
      Gauzak hala planteatuz bi gauza eztabaidatu beharko genituzke hemendik aurrera:
      1.Nola eraiki gaurdanik Euskal Estatua ahalik era eraginkorrenean.
      2.Nola joan prestatzen, ahalik era eraginkorrenean, desobedientzia zibil masiborako.
      Badakit hau proposatuz ezer gutxi konpontzen dudala, bi eztabaida horietan orain adina ika-mika edukiko dugulakoan bainago, baina ea bederen gauzak zertxobait argitzeko balio duen.
      Hirekiko ene susmoa paranoia hutsa izango zuan, baina benetan arraroa egiten zaidak nola azaltzen duan Iparlazaleek diotena. Ni prest nagok ika-mika guztiak alde batera utzi eta bi puntu horiei buruz hitz egin eta eztabaidatzeko. Ez zaidana batere serioa iruditzen duk desobedientzia zibilaren arloan ezertxo ere ez egitea eta aldi berean abstentziora deitzea. Mendira edo hondartzara joateko eskatuz deitu ere, lau katu direlako.
      Hiri irudituko zaik nik proposatzen dudana ez dela ezker abertzaleko ildo nagusiak buruan duena. Bada, oker habilelakoan nagok. Erritmo kontua duk dena.

      • Bale, Xabier, elkar uler dezagun. Nik ere bi puntu horietan ikusten diat muinaren muina: euskal estatu eraiki, eta Espainiari uko egin.
        Euskal estatua eraiki. Nork: guk geuk. Nola: mailaka; Nazio Garapenerako Biltzarra, Udalbiltza, Eskubideen Karta… bide onean egindako pausoak iruditzen zaizkidak.
        Desobedientzia: eta intsumisioa osoa; orain arte arrakastarik izan ez badu, aurreko puntuaren babesik izan ez duelako, nire ustez.
        Hau da, bi-biak elkar-elkarrekin joan behar dituk, bata bestearen osagarri.
        Ezker abertzalearen asmoei buruz, pertzeptzio desberdinak ditiagu hik eta biok. Baina hik bi puntu horietan sinisten baduk, bidera ditzagun gure buruzagiak ildo horretatik.

        • Xabier Makazaga 2012-09-07 16:42

          Guztiz ados. Nik behintzat ahal dudan guztia egingo diat gauzak hortik joan daitezen. Baina pazientziarekin. Gauzak ezin dira presaka eta korrika egin. Zimentarriak ondo jarri behar ditugu lehenik etorkizuna eraikitzen joateko. Eta zalantzarik etzak izan gure eta Iparlazaleen indargintzak osagarriak eta uztargarriak izatearen alde ahaleginak eta bi egingo ditudala.Iparlazaleek indarkeriari buruz esaten dituzten hainbat txorakeria begi bistan utzi eta Ainhoak izan duen erreakzioa ikusiz, ordea, ezin izan oso baikorra horri buruz. Jarraituko diat saiatzen.

  • Eta gauza bat: niri bost, hamaika, hamalau mila axola ideia bat Iparlak, ezker abertzaleak, edo espiritu santuak esaten duen. Ideiekin nago ados edo ez, eta ez izenekin.

    • Xabier Makazaga 2012-09-07 16:21

      Horretan arrazoi guztia ematen diat; eta nola! Nire hitzetatik besterik ulertu baduk, barkazak. Eta oso ongi etorriak hire kritikak, jakina. Ni nahiko paranoikoa naizela, besterik ez.

    • Gonzalo Etxague 2012-09-07 17:08

      Niri ere bost axola dit norena den azken ideia salbatzailea eta esango dizut Iparlazaleek duten bizioa Ezker Abertzaleari kopiatu diotela. Oso originalak direla pentsatzen dute, harri filosofala ere aurkitu dutela, baina dena idatzita dago aspaldidanik. Egunotan denetarik esan didate foro honetan, zipaio, txuloputa, ez dudala herrian sinisten, izen espaniarra daukadala… Orain zuk esaten didazu ez dudala bide emanzipatzailean sinisten. Ez dakit zergatik esaten duzun. Zinez espero dut bide emanzipatzailea goian erdaraz idatzitako estrategia hori ez izatea. Zinez, bide hori denbora eta indarrak alferrik xahutzea iruditzen zait, epe luzean ere praktikara eraman ezina. Eta kontuan hartu behar duzu bide hori eta erakundeetan parte hartzea, baita udaletan ere, bateraezinak direla, eta honen jakitun dira iparlazaleak. Jakina, herria antolatu behar da, herrietan eta auzoetan, zenbat eta parte hartze handiagoa izan, orduan eta hurbilago izango dugu independentzia, baina proposamena bada dena pikutara bidaltzea, lurra lautzea eta hazi batzuk botatzea hazi horietatik independentzia etorriko delakoan, bada, ez nago ados. Gainera, kontraesan handia dago proposamen horretan: herriaren gidaritza eta lidergoa antolaketa horretatik sortuko dira denboraren poderioz, baina nork gidatuko du lehendabizi antolaketa hori? Iparlazaleek? behin-behineko gobernu batek? Demagun bide horretan konbentzituta nagoela. Zer egin behar dut? Auzokoari galdetu ea asanblada egin nahi ote duen edo iparlazaleengana joko dut? Orduan, astoa joan eta mandoa etorri, aizu! Berriro esango dut eta ez naiz nekatuko: edozein estrategiak abertzaleen batasuna izan behar du abiapuntu. Hala ez bada, ez zait interesatzen. Porrot egingo du. Eta iparlazaek prozesu horren ondorio ikusten dute batasuna, ez abiapuntu, nahiz eta hasteko orain arteko zatiketa handiagotu: Ezker Abertzalea ere zatitu behar da zipaioen eta autentikoen artean. Azken finean, iparlazaleen proposamena honakoa da: Egin dezagun orain arte Ezker Abertzaleak egin duena baina gutxiago izanda, estrategiaren koherentziak eta garbitasunak lau katu garela konponduko du eta.

      • Zergatik dira bateraezinak, bidean goazela, Nazio biltzar bat eta parlamentilloak?

        • Gonzalo Etxague 2012-09-07 17:53

          Erakundeetan parte hartzea eta Euskal Estatua antolatzen hastea erabat bateragarriak dira. Areago, horixe da bidea. Baina iparlazaleen ibilbide orria eta erakundeetan parte hartzea bateraezinak dira, haien oinarrietako bat erakundeetan parte ez hartzea baita. Haiek proposatzen dutenez, gaur bihar baino hobeto utzi behar dira erakundeak. Pentsa ezazu bihar jaiki eta komunikabideen bidez jakin duzula Ezker Abertzaleko eta PNVko kargudun guztiek dimuisioa eman dutela eta alderdiak desegin dituztela. Bada, horixe da abiapuntu perfektua iparlazaleentzat. Orduan, herria antolatzen hasiko da norabide jakin batean, gidaritzarik eta lidergorik gabe, bi hauek antolaketa prozesuaren bidez sortuko baitira modu naturalean. Buruan duten nahaste-borrastea ez da nahikoa, ordea, beraiek ere hori ez dela gertatuko kontura daitezen. Orduan, boikota eta zatiketa bultzatu behar dira. Eta ulertuko duzunez, ni ez nago ados horrekin.

          • Gonzalo, iruditzen zaidak hik ere nahaste-borraste handia daukaala buruan. Baina ez zaidak harritzen, ordu gehiegi pasatzen ditiagu pantaila puta hauen atzean. Goian erdaraz idatzitako estrategia hori Iparlakoena izango duk, baina zati horrek ez dik parlamentilloetan parte hartzearekin talka egiten. Kontua duk, horrez gain Iparlakoek beste gauza batzuk ere esaten dituztela (itxuraz): alderdiak desegitearena, hauteskundeetan parte ez hartzearena, etabar. Horregatik ari dituk eurek ere hauteskunde kanpaina egiten, Espainiak ezarritako egutegiarekin, abstentzioaren alde.
            Testutxo horretako zati garrantzitsuenak hartuko ditiat:
            “…masa social independentista capaz de crear un órgano nacional …”; “…proceso de acumulación de fuerzas entre grupos humanos que basan su funcionamiento PRINCIPALMENTE fuera de las estructuras estatales o de sus sucursales locales…”; “…De la coordinación de esos pequeños grupos… surgirá el liderazgo…”; “… deberá ir proponiendo pequeñas acciones… que atraerán… a nuevos grupos que… irán conformando la masa suficiente para la creación del organismo nacional…culminando en la estatalidad propia”.
            Ez zioat kontraesanik ikusten parlamentilloetan parte hartzearekin. Are gehiago, parlamentilloetatik bide hori bultzatu ahal diagu. Nik, behintzat, horretarako bozkatzen diat.
            Hik esaten duk, ez zagok ezer berririk asmatu beharrik. Niretzat, Udalbiltza adibide ezin egokiagoa duk: demokratikoki aukeratutako udal hautetsiek nazio biltzar bat egin zitean, demokratikoa hori ere, bere gobernua (talde eragilea) eta guzti. Niretzat, Udalbiltza zuan euskal gobernua. Horregatik pikatu zuan hainbeste Ibarretxe bere parlamentillotik, eta “txiringito” deitu zioan Udalbiltzari; bera tematuta zegoan “lehendakari de todos los vascos” izatearekin, baina mutur aurrean zian bere gezurra agerian uzten zuen erakundea. Parlamentilloak, Laura Mintegi lehendakari izanda ere, hori besterik ez dituk izango: parlamentillo. Eta Arnaldo Otegi, lehendakari izatekotan, euskaldun guztiok merezi ditek buruzagi modura, ez vascongadilletako biztanleek soilik. Buruzagi nazionala duk, eta erakunde nazional batean egon behar dik. Udalbiltzarekin segituz, eguneroko herrigintzan aritzeaz gain, etorkizunez betetako arma indartsuak abiarazi zitian: naziotasun aitormena, eskubideen karta, zerga bilketa (tira, Zuberoari laguntzeko diru bilketa)… Eta orduan Arnaldok esaten zian (bere hitzekin): “parlamentilloak erabili behar ditugu nazio erakundetzea sustatzeko”. Udalbiltzak min handia egin zian, eta handiagoa egin ahal zian. Huraxe zuan gure gobernua, independentziarako ernamuina zuan. Eta horregatik debekatu zitean.
            Batzuek ez badute bozkatu nahi, ez dezatela bozkatu. Baina erakunde propioak eraikitzeko, elkarrekin egin ahal diagu.

  • Iparragirre 2012-09-07 16:23

    Pentsatzekoa da ere diskarik ez dutela legalki kaleratzen, ez dutela kontzerturik antolatzen, ez fakturarik igortzen, ezta zergarik ordaintzen, ezta eurorik erabiltzen egunkaria erosi zein kalimotxoak hartzeko.. izan ere espainiar eta frantziar (inork ez du erantzun oraindik zergatik iparraldean autonomiarik gabe eta “saldutako parlamenturik gabe” ez gauden ustez independentziatik hurbilago) legeripean egiten ditugu horiek guztiak… Ala hauteskunde legeak dira espainiar lege bakarrak?

    Nolanahi, goian irakurri daitekeen

    <>

    bezalakoekin ez da harritzekoa. Barandiaran, Mitxelena, Azkue, Kanpion, Jurio, Mitxelena, Txillardegi zein beste guztien (holako esaldia onartuko duenik ez dago aurkitzerik gure historian) jakituria eta kultura akumulatua zein gure herriaren izate osoa eta konplexua ukatzen duten horrelako esaldiak irakurrita, ezin da eztabaida zentzuzkorik egin.

  • Iparragirre 2012-09-07 16:25

    hau esaldia:

    “Nik argi daukat nor dan nire herrikide eta beraz argi daukat euskal herritarren 100% dala independentista = abertzalea.”

    • Xabier Makazaga 2012-09-07 16:48

      Nik uste Iparlazale guztiek ez dutela bat egiten esaldi horrekin. Nik behintzat aluzinatu egiten dut halakoen aurrean. Euskal herritarrak independentistak besterik ez omen gara. Indarkeriarena larria iruditzen bazait, honi jada ez dakit zer izen eman. Horrelako gauzak argitu aurretik nekez ikusten dut elkarlanerako aukerarik.

    • Fermin Galparsoro 2012-09-07 17:46

      Esaldia nirea da eta bai, euskal herritarron 100%a estatu propiaren berreraikitzearen aldekoak garela pentsatzen jarraitzen dot. Zuk ez ala? Ezagutzen dozu kontrako idea daukan herrikiderik?

      • Nik bai. Adibidez, Marc Legassek esaten zian euskaldun izateko modu bakarra estatuaren kontra zela. Anarkista zuan, bistan zagok, baina euskal herritarra.

        • Fermin Galparsoro 2012-09-07 18:03

          Ez nago guztiz ados, baina ondo da, onartzen dut. Beraz euskal Herritarron 99,999999999999999999999999999999999999% gara estatu propio baten aldekoak.

          • Ostia hi, hori manipulatzea duk. Marc Legasserena adibide bat duk, hire maxima hori gezurra dela agerian uzteko. Sarrionaindiak ere ez ziok estatuari ezinbestekotasunik aitortzen. Hik parekatze bat egiten duk euskal herritar eta independentista izatearen artean, baina, nahiz eta euskaldun gehienok independentista izan, bata eta bestea ez dituk gauza bera.

  • Obanoseko infanzoia 2012-09-07 16:56

    1- Ez da behar Estatu bat eraiki, behar dena da gure Estaua erreskuratzea. Oso desberdina da. Ez gara nazio bat Estaturik gabe. Gure Estatua okupatua dago. Okapatuak gara garanteak gure Estatua erreskuratzeko.

    2- Ez dugu desobedientzia zibilirik egin behar, obedientzia gure Autoritate Nazionalari baizik, gure gobernuari, hori antolatu ez gero ekin behar diogu. Hori ematen bada, noski desobedientea izango garela etsaiarekin. Konfrontazioa izango litzateke hiru ordenamentu legalak artean. Haienak ta gurea artean. Nahiz eta Frantzia ta Espaina ilegalak izateak gure lurraldeetan, Estatu legalak dira “nazioarteko” kontzertuan.

    • Hori duk, hori, burugogorkeria. Adostasuna agertzeko, ados ez hagoela esan! Xelebrea haiz gero!

  • Fermin Galparsoro 2012-09-07 17:50

    Iparla “gogorregia” dala pentsatzen dozuenontzat bi aukera “politikoki zuzenagoak” eskeiniko deutsuedaz:

    1.-Seis reflexiones marginales (Slavoj Zizek)
    2.-De la dictadura a la democracia.

  • Fermin Galparsoro 2012-09-07 17:58

    Slavoj Zizek, modako pentsalariaren liburutik ataratakoa (Sentitzen dot baina ez nuen liburua euskeraz lortu, estatu propioa ez eukitzearen desabantailak, beraz espainolez idatziko dot):
    -La abstención de los votantes va más allá de la negación intrapolítica, el voto de no confianza: rechaza el mismo marco de decisión.
    -Es mejor no hacer nada que contribuir a la invención de nueva formas de hacer visible lo que el imperio reconoce como existente.
    -La abstención es por tanto, un acto político auténtico.
    -A VECES NO HACER NADA ES LO MAS VIOLENTO QUE PUEDE HACERSE

  • Gonzalo Etxague 2012-09-07 18:10

    Egia esan, ez dakit zergatik tematzen garen iparlazale eta orreagazaleei kontra egiten. Nahikoa da hitz egiten uztea.
    Ea, iparlazale horiek, bota gehiago, mesedez!