#U12Bilbora

u12

Bilboko kaleak jendez gainezka egongo dira gaur ere. Zoritxarrez, euskal herritarren gehiengoak eskatzen duen aldarrikapenak beste erakustaldi bat egin beharko du. Iaz kolosala izan zen, eta aurtengoa ez da gutxiagorako izango. Aitzitik, espetxeetako giltzak dituzten estatuek bestaldera begiratuko dute. Sistematikoki egin den bezala, euskal gizartearen aldarrikapena baztertuko dute haien mendeku gosea asetzeko. Errendizioa eta zigortze kolektiboa nahi dute ikusi, garaile ikurra eduki. Gatazka bat behar bezala konpontzeko sintoma eskasa da. Gerra irabaztea da haien helburua, ez bakea irabaztea.

Ezinbestekoa dira gaurkoa bezalako manifestazioak, aldarrikapen bat zabaldua izatea inoiz ez baita nahikoa, ikusgarria izan behar da, bai barrurantz, baita kanporantz ere. Manifestazioari esker astean zehar presoen gaia oso present izan da komunikabideetan. Kontrakoa aipatu bada ere, instituzioetatik egin daitekeen lana eta kale mobilizazioa osagarriak dira, agerikoa da hori. 2012ko urtarrilaren 7an oraindik bazegoen itxaropena alai zuenik “azkena izango ote da”. Aurten, ordea, euskal presoen eskubideak aldarrikatzea urteen joanean borrokatuz segi beharko den gudu gisa ikusten da. Soluzioak eskatzen dira: gaixo dauden presoak kaleratzea, Parot Dotrina ezabatzea, presoak hurbiltzea… Oinarrizko erabakiak eskatzen dira, giza eskubideak bermatzea, eta gero gerokoak. Elefantea mugitzea da lehenbizikoa. Eginahalak egingo dituzte Espainiako eta Frantziako estatuek kartzelan gatibu daudenen etsipena gizarte osora zabaltzeko. “Irmotasun demokratikoa” deitzen diote horri. Gaur Bilbon beste irmotasun bat agertuko da: 600 lagun ziegetan bizi osorako izanda ez dela bizikidetza eta normalizazio prozesu bat gaiztotu besterik egingo. Sen oneko pertsonek, zentzudunek, badakite hori.

26 pentsamendu “#U12Bilbora”-ri buruz

  • Infantzoiaren iruzkinak zergatik ezabatu dituzue? Ez nator bat berak esaten dituen gauza askorekin baina eskubidea du bere iritzia emateko.

    • Ez, Braulio, ez nahastu, trollek ez dute eskubiderik hemen nahi dutena argitaratzeko, horretarako eskubideak baldintzak baititu. Eztabaida kaltetu baizik ez duena egiten ez da hemen onartzen. Nahi duena nahi duen bezala esan nahi badu, antola dezala trollak bere bloga, hedabidea edo dena delakoa. Hemengo arauak argi daude: ez da dena libre, batez ere denok ernegatzeaa badu helburu. Kito. Eta zu ere ez bazaude ados, badakizu.

      • Esan bezala ez nator bat Infantzoiaren iritzi askorekin baina ez dut uste troll bat denik, nire ustez benetan pentsatzen du esaten duena.
        Zure azken esaldia (“Eta zu ere ez bazaude ados, badakizu.”) lotsagarria iruditzen zait.

  • “espetxeetako giltzak dituzten estatuek bestaldera begiratuko dute”
    “Errendizioa eta zigortze kolektiboa nahi dute ikusi”
    Nire ustez egi borobilak dira.Horregatik uste dut independentziarako estrategia egoki bat martxan ez bada jartzen, alferrikako ahalegina dela “elefantea” mugitzearena. Presoen eskubideak ez daude herri baten eskubideetatik aparte.
    Horrelako manifestazioetan aldiz ,gauza ezberdinak balira aipatzen dira herri baten eskubide nazionalak eta etsaiak preso dituen anai-arrebenak.
    Presoak, txantaia egiteko erabiltzen dituzte gure helburuan amore eman dezagun eta ikusten dudanean deialdiak egiten direla “gatazka” amaitu delako, “gaixoak kaleratzeko”,edo “normalizaziorako” ona izango delako”, pentsatzen dut espainiarrek nahi duten dantza, dantzatzen dugula.

  • zuen eztabaidagunean iritzi bat ezabatu duzuela ikusi dut. Badaezpada ere, begiratu ditut argitaratze baldintzak eta galdetu nahi dizuet troll bat nor den zeinek erabakitzen duen. Ez al da izango irakurtzen duzuena gustoko ez baduzue iritzi emale hori troll bihurtu eta eztabaidatik botatzen duzuela? Horrek nire herrian zentsura izena du eta XXI. menderako ez ote da praktika zaharkitu bat?

  • Atzoko mobilizazioari dagokionean galdetuko nieke bertara joandakoei ea zergatik joan diren :benetan uste dutelako horrela presoak askatuko dituztela edo zerbait egin behar delako presoen alde edo ohituragatik. Bertan izan ez ginenok ez ditugu gutxiago estimatzen baina horrelako jarduera batek era puntualean eta estrategia batetik kanpo ez ditu presoak askatuko. Bestalde nire iritzirako eta tristuraz esan behar dut afera honetan presoek, udaletxe, diputazio, eta Jaurlaritzek baino askoz gutxiago balio dutela bestela benetako plangintza bat egina egongo zelako lehenengo eta behin preso polítiko hauek askatzeko; baina ezer gutxi pintatzen dutenez presoek, ba aurretik daude partidu eta egiturak mantenduko dituzten udal diputazio eta gainerakoak. Tristea ezta? Ba ikus dezagun egia eta errealitate gordinaz jabetu gaitezen, benetako pausoak, efektiboak pentsatze aldera jendeak ilusioa guztiz galdu baino lehen, emaitza benetakoak behar ditugulako eta ez ilusio faltsua.

    • Ez galdetu jendeari zertarako manifestatzen den. Galdetu agintariei zergatik ez dituzten kontuan hartzen herriaren aldarrikapenak. Bestela, demokrazia behingoz bukatutzat emango dugu eta kito.

      • ze demokrazia, Espainiakoa? ze agintariei Espainakoei? Gu ez gaude demokrazi baten barruan, gure herria eta gu okupatuta gaude horrexegatik guk ez dugu Espainiarekin hitz egingo ezta galdetuko ezer. Gure gure herrientzat pentsaten dugu. ( barkatu nire euskaragatik )

        • Kaixo, infanzoi hori, berriro bueltan. Demokraziaren kontzeptua ez duzu ondo ulertzen. Estatuek herritarrei demokrazia eman behar diela uste duzu, baina alderantzizkoa da: herritarrek egiten dute demokrazia. Estatu espaniarra ez da demokratikoa, baina hori ez da aitzakia gu demokratikoak izan ez gaitezen. Zuen ustez, iparlazale eta Orreaga Iritzi Taldekoon ustez, estatua demokratikoa ez izatea zuek ere demokratikoak ez izateko aitzakia da. Horregatik, zentsoa berregitea aldarrikatzen duzue, besteak beste, eta euskal herritarra izan ahal izateko zuekin bat egitea da baldintza; beste guztiok, zuekin helburuekin edo bitartekoekin ados ez gaudenok, atzerritartzat hartzen gaituzue, kolaboratzailetzat. Hori bai, zuen planen arabera, Nafarroak bere lurraldetik okupatzaile eta traidore guztiak bota ondoren (independentzia berreskusratu ondoren), demokrazia ezarriko duzue, militar golpistek egiten duten bezala. Ez nago ados, noski, bide demokratikoen bidez lortzen ez den emaitza demokratikoa ezin baita izan, eta nire helburua euskal estatu demokratikoa lortzea da.
          Bukatzeko, infanzoi, abisua emango dizut: nire aldetik honako hau azken erantzuna da, infanzoi agertu, martin agertu edo erabili nahi duzun edozein ezizen agertu.

          • Demokrazia subiranotasuna herriaren esku uzten duen erregimen mota edo sistema politikoa da. (Wikipedia)

          • Oso definizio txarra. Nik horrela esango nuke: “Demokrazia subiranotasuna herriaren esku DAGOEN erregimen mota edo sistema politikoa da”. Zein gustatzen zaizu gehien, ikerA. Nolanahi, Wikipedian badaukate zer aldatu.

          • Okertu zara, ni ez naiz infanzoi hori, ni ni naiz eta nire iritzi propioa daukat.
            eta zer da Orreaga eta Iparla? baina hori bada orreagak diona ni bat nator haiekin.
            HBkide ohia naiz eta oso haserre nago Amaiur edo Biduk egiten dutenarekin eta nola erabiltzen duten presoen kontua. Ez dira independentistak. Bere helburua ez da independentzia lortzea bere egiturak eta partidua mantentzea baizik hasierako helburu politikoak bastertuz integrazioa eta normalizazioa finkatzeko tresna bihurtu dira eta bietako bat…. edo ez dira konturatzen edo apropos ari dira honetan guzti honetan.
            zuzeu.

          • “Badaukate” ez, “badaukagu” zer aldatu. Aurrekoan Galderrek argitu zidan denok har dezakegula parte. Eta IkerA-ren definizioa ez da oso txarra, nahiz eta zurea gehiago gustatu.

  • “zentsoa berregitea aldarrikatzen duzue”
    Noski ; Hendaiakoa, Tafallakoaren zentso berean egon dadin. Euskal estatuaren aldekook, zentsoa euskal estatuak egin behar duela esatea, ez da hain harrigarria.
    “estatua demokratikoa ez izatea zuek ere demokratikoak ez izateko aitzakia da.”
    Estatu horiek gure eskubide nazionalen gainetik eraikiak daude. Demokrazia herritarrek sortzen dutela diozu; ados . Kontua da, zein herriari buruz ari garen : espainiarra edo frantsesa ala gurea.Independentzia nazionala, inolako baldintzarik gabe, aldarrikapen demokratikoa da. Hori ukatzea, zuk egiten duzun bezala, herri honi demokraziarako bidea galaraztea bultzatzen du.
    “Ez nago ados, noski, bide demokratikoen bidez lortzen ez den emaitza demokratikoa ezin baita izan”
    Bide demokratikoa ez da espainiar (edo frantziar) erejimenen legedia eta agintea onartzea. Zuk estatu horiek demokratikoak direla esaten duzu eta horrek independentzia berreskuratzeko estrategia batetik urruntzen gaitu. Gure eskubideak zapaltzea, demokratikoa dela esaten ari baitzara.
    “Bukatzeko, infanzoi, abisua emango dizut: nire aldetik honako hau azken erantzuna da”
    Ez duzu beteko.

      • Infanzoi hori ez dago bakarrik gero ta gehiago Nafarroako lurraldetik nafatzale berriak agertzen dira gure pentsamoldearekin eta gure helburu argiekin: gure subirotasuna berrezkuratzea eta gure independentzia lortzea. eta kito ez dago beste biderik. Edo berezko erakundeak eta estatua berreskuratu edo apurka apurka Euskal Herria istorian desagertuko da

        • Zuzeurentzat:
          Nire iritziz edozein eztabaidatan aurrera egiteko iritzi guztiak entzun eta jaso behar dira eta ez zaio beldurrik izan behar eztabaidari. iritziak mozten eta ezabatzen hasten garenean hor atzean eztabaidari beldur zaiola ageri da. Hori pensamendu itxi eta dogmatikoaren isla da eta arazoei irtenbidea bilatzeko iritzi guztiak entzun eta kontutan izan behar dira gustuko ez ditugunak barne eta Infanzoia tarteko. Hau bukatzeko adierazpen askatasunaren izenean foro honetako partehartzaile honek infanzoia berronartzea eskatzen du eztabaidek osotasunean jarrai dezaten.

      • Fermin Galparsoro 2013-01-13 19:50

        Ze ona! Orain norbaiten ikuspuntua gustoko ez badozu, ala, infanzoia dala esan eta ea Zuzekoek ikuspuntu hori kentzen duten itzaron. Gonzalo uste dot, infanzoia gehien faltan botako dauana zu izango zarela, zuen artekoa, amodio platonikoa da.

        • Fermin Galparsoro, jakizu beste izen batzuekin baina Infanzoiari erantzuten utzi zaiola atzo eta gaur bertan ere bai. Eta ez behin eta ez bitan. Beti utziko zaio bere iritzia argitaratzen eztabaidan errespetuz aitzinatzen duen bitartean, kontua ez baita bere iritzia Zuzeutik ezabatzea. Hemen onartuko ez dena, troll portaera da, ez Infanzoiarena eta ez beste inorena.

          • Errepikatzen dut, NI EZ NAIZ INFANZOIA, ni libre nabil baina bere petsamendutik hurbil nabil eta Anonimusen mezuaren alde ere bai.

      • Gaur egun, demokrata izan zaitezke, baina demokrazia, ezin da independentziarik gabe lortu

        • Anonimusen mesua ere bai desagertu da, Orrialde honen atzean nor dago? Non dago libre pensamendua?

          • Martin, Anonymous eta Obanoseko Infanzoia pertsona bera dira. Mezu iraingarriak heltzen ari zaizkigu bere lehenbiziko iruzkina ezabatu genuenetik. Gordeta ditugu. Hori ez dugu onartuko. Kitto. Iruzkinen afera hobeto kudeatzeko modua aurkitzen dugun arte ez dugu troll-aren mezurik onartuko.

          • eta zer? hain larriak dira bere iritziak? Niri gustatuko litzaidake jakitea Infansonen artikuluak hain iraingarriak izaten badira eta noren kontra doazen, baina badirudi zuek argi ta garbi daukazuela baina guk ezer jakin eta komparatu gabe geratuko gara

  • Urkulluk kontuan hartuko omen ditu, baita ere, larunbatean manifan izan ez zirenak. Ederki, ni ez nintzen izan eta kontuan hartuko nau. Bada, Urkullu jauna, kontuan hartu nahi banauzu, egin ezazu zer edo zer presoak etxeratzeko lehenbailehen!!!