25 urteren ostean Txuri Zarautzera itzuli zen (Bideoa)

Txuri askeNi artean ez nintzen jaio, Jose Mari Perez Diaz ‘Txuri’ ziegan sartu zutenean. 1986an Guardia Zibil bat hil eta beste bat zaurituta utzi zuen ekintza armatu baten arduradun zela egotzi eta 1987an kendu zioten askatasuna. Euri asko egin du ordutik, denok egin dugu aurrera, Txurik ordea ahal bezala biziraun behar izan du lau hormaren artean; hala nola, bihotzeko bat, polizien jipoi bidegabeak eta isolamendua gaindituz. Atzotik aske da. Zer bizi ote zuen itzultzean eta lagunekin, zein, senideekin elkartzean? Bideo honek une hunkigarriok biltzen ditu.

 

Ekaitza bainuontzi batean