Txuletoiaren berriketak

Txuletoiaren berriketak –

Txuletoiaren berriketak

Argazkiko goialdean handiagoturik ageri diren gihar zelulek zera deklaratu dute, haiek gordinik dirautela, txuletoia aspaldian txingar  gainean jarrita egon arren. Harro erantsi dute, haiek zelula oso bereziak direla eta ez dakitela zer misteriogatik iraun ahal izan duten horrela hain luzaroan erretegian paratu ondoren, baina hortxe dirautela gordinik beti bezala.

Txuletoiaren berriketak

16 pentsamendu “Txuletoiaren berriketak”-ri buruz

  • Oraindik euskaldun gaudenontzat, metafora ezin adiereazkorragoa. Eta emandako azalpena ikaragarria. Sua gero eta hurbilago eta ohartzen ez

  • Benat Castorene 2019-01-13 21:16

    Metaforoa ez nuen segituan ulertu harik eta Harluxeten kontrolatu nuen arte txingarrak ez ote zuen beste zentzu bat Tolosaldean. Gurean “txingarra” jaten da arraultzearekin batera friitua!
    Nor ote dira zuretzat zelula harroak?
    EAJko abertzale eroso instalatuak? Ezkerreko hitzuntziak? euskal elkargoaren defendatzaile optimistak? ala ondar zuberotar euskaldun apartak? gu guziok?
    Beldur naiz gutariko nehork ez duela metafora bere kondu hartuko. Gure zorigaitzerako, euskalduna izaitez, nahita eta hiltzeraino optimista da eta

  • Bere txokoari baino erreparatu gabe, euskarak iraun duela dioten guztiak, osotasunari begiratu eta euskara galdu egin dela nabarmendu beharrean. Txoko horretako iraupenari begiratuta, misterioz eta mirakuluz dihardutenak, periferiak lehenago nozitu zuen prozesu berberean gaudela eta ilaran hurrengoak garela gogoan hartu beharrean. Mitozaletasunak itsututa, egoeraren azterketa doi eta zorrotz egiteko gauza ez direnak.

  • Geroz eta zelula gehiagok sentitzen dute, ordea, berotasuna. Ez da berandu izango denak gori-gori izan arte, eta orduan komeriak

  • Nafarroako egoera bertatik ezagutzen dut. Bi milagarren urtean sartu bagara, Sakana, Larraun, Araitz, Basaburua, imotz….oraindik euskaraz bizi ziren herriak erdaraz bizitzera pasa dira. Gazteak erabat eta ez hain gazteen ahotan erdara gero eta usuago.
    Familia osoak, banan bana erdarara jauzi egin dutenak nonahi.

  • Eta eskoletatik nolako hiztunak ateratzen zaizkigu?
    Euskalkia, batuatik hain hurbila dena, zokoratua. Eta eskolakoa? Euskañola. Esaldi zuzen bat egiteko ezintasuna. Konmuztadura zer ez dakitenak. Hori bai, erdaraz bikain

  • Eta gazte horiekin euskaraz aritzea ezinezkoa egiten zaio euskaldun arruntnbati. Benetako militantea behar horretarako eta, zoritxarrez, gero eta gutxiago gara. Euskaraz egiten diegu nahiz tripak nahasterainoko hizketaldia izan.
    Dena dela gure buru hausteok heriotza urte mordoxka bat atzeratzeko balio lezake.

  • Herri hauetan pasatzen ari denaz, ez al du iñor ohartu nahi?
    Nori zaio komeni heriotzak harrapa gaitzan?

  • Euskararen heriotza, hots, euskaldunen desagerpena, unionista español / frantsesei komeni zaie lehenik eta behin.
    Eta abertzale erdaltzaleei ondotik, askoz erosoago bizi baitira españolez / frantsesez euskaraz baino, baina abertzale diren heinean ezin dute horrela adierazi, beste formula batzuk erabiltzen dituzten arren: euskarak borondatezkoa behar duela, edo española eta frantsesa euskara bezain bertokoak direla esanez.

  • Nire ustez, gauzak hemen gaizki eta presaka egin ditugu. Egun batetik bestera egoera “normalizatu” nahi izan dugu, eta euskaldun berriei EGA tituluak etengabe “oparitu”dizkiegu euskaltegietan, , gisa horretan herri osoa lehenago euskaldunduko zelakoan.

    Hori aztertu behar litzateke, nire ustez.
    Gauzak ez dira ongi egin.

    Zein da bidea hiri handietan euskararen aldeko militantismoa sustatzeko?

    Jar gaitezen pentsatzen.

  • Beñat Castorene 2019-01-15 08:44

    “Eta abertzale erdaltzaleei ondotik, askoz erosoago bizi baitira españolez / frantsesez euskaraz baino…”
    Oso egia Juantxo
    Politikan denak euskaraz mintzatuko lizatekeen gizarteak beldurtzen dituzte.
    Itzultzaile baten behar izaiteak egoera zailean eman litzakete arerio euskaradun politikoekiko debatetan.
    Hobekien menperatzen duen hizkuntza dominantea izaitea inportantea da politikari batentzat, hizkuntza arma da harenzat.
    Fenomeno inkontzientea izan liteke gehienetan.

  • Aldiz txuletoiaren kanpoaldean “bacon” arekin nahastuta dauden beste zeluletako batzuk, barrukoen parte sentitzen ez direlako edo, barrukoek kultura, eta herriaren zutabeak DESMITIFIKATZEA hartu dute bizitzako xede.Edozein herri,nazio edo tribuk dauka bere kultura, ezagutza, mitoak, euren historiaren errelatoa.Herri handiek hau babesteko estatuak egiten dituzte,liburuak edo pelikulak euren historiaren bertsioa erakutsiaz edo mitoak handituaz, zapaldutako herri txikiek ez dute horretarako eskubidea, baina okerrena, kanpoko erasoak jasateaz gain, herria ahultasun puntu batera iristen denean bertako kriolloen edo eta kanpotar jatorria duen jendearen erasoak jasan beharra, herri edo tribu horretako kultura eta mitoak “desmitifikatzen” saiatzen direnak, euren lekua egiten bertan zegoen herria suntsituaz eta kezkagarriena…………….irribarre edukatu batekin, eta irudi polititekin atzean sekulako gorrotoa duen mezu bat bidaliaz, “Una historia de Vasconia” bezalako lantxoekin,kultura baten zutabe guztial aldi berean erasotuak, espaniarren milloika aldiz esan digutena irudi politekin errepikatuaz beste behin: “no sois tan antiguos”,”no sois tan especiales”, “no sois tan nobles” “no sois tan invictos”…………….
    Indartsua den inungo beste edozein herritan ez liekete utziko bertako kultura/herria horrela erasotzea, proba egin bezate Israelera joan, edo Chinara,edo Errusiara edo Ingalaterrara hango errelatoari kaka botatzera…………..

  • Benat Castorene 2019-01-15 21:21

    Esan nahi nuen:
    “denak euskaraz mintzatuko liratekeen gizarteak beldurtzen ditu”

  • Benat Castorene 2019-01-15 21:26

    Fini honekin:
    “denak euskaraz mintzatuko ginatekeen gizarteak beldurtzen ditu ( politikari erdal abertzaleak)”

  • Bo! Oparitu, oparitu esaten dena, ez zaio inori deus ere oparitu. Euskaldunberri ezjakinenak ere badaki opari egin esaten dela euskaraz. Etengabe zer den ERE badakigu, drogarik gabe atsedenik ez, Mayor Orejarena, baina ez dut uste zerorrek hori esan nahi zenuenik. -Gisa horretan ez dut uste horrelaren sinonimoa denik, baina euskaldunberria naizenez, ezin jakin! Militantismoa? Neronek ez dut halakorik behar, ni euskalduna naiz, ez militantea, eta euskaraz bizi naiz. Hori bai, euskalduntxar asko ezagutzen ditut, horiek beren burura euskaldunzahartzat badute ere. Nago, kontua kultur maila eta formazioa direla, ez besterik. Eta nola egun ikasia izatea gaizki ikusia dagoen gure gizarteko alderdi askotan, horra emaitza. Baina, egonen gara!