Txosnak jomuga

NzIy

Neurri berri hau, iragan irailean Eudelek Jaurlaritzako barne sailarekin sinatutako akordiotik dator. Orduan “terrorismoari gorazarre” egiten zioten kartel eta pintadak sahiestu eta ezabatzeko protokoloa diseinatu zuten. Atzo onartutako neurri berriak akordio hori betetzea du helburu. Datorren uda baino lehen ordenantza berria onartua egon dadin nahi dute, orduan jartzen baitira txosna gehien. Terrorismoaren biktimen legearen baitan kokatu dute neurria. Tontxu Rodriguez gustura ageri da Eudelen erabakiarekin eta barne-sailak “indarkeriaren aldekoek kaleak ez hartzeko” lan egin dutela gogorarazi du. Zer da baina txosna guneetan debekatuko dutena? Nola zehaztuko dute “terrorismoari gorazarre” egitea zer den? Presoen argazkiekin zer gertatuko da? Uda honetan gertatutakoak ikusita pentsa daiteke txosnetan jartzen den oro dela ETAri gorazarre egitea. Edo gune horretan jarritako edozer gauzak “biktimak umiliatzen” dituela. Hainbat herritan kartel guztiak kentzea besterik ez baitu egin ertzaintzak, esaten zuena irakurri ere egin gabe. Ikusi beharko zein den udaletan hartzen duten jarrera eta udaltzainek ertzainen lan berbera egiten ote duten.

Irudia | Txosnak arriskuan | UKberri | Creative Commons By SA