Irakurzaletasuna pizteko ahalegin ederra

Irakurzaletasuna pizteko ahalegin ederra –

Irakurzaletasuna pizteko ahalegin ederra

Idazleek eta editoreek askotan aipatzen dute -arrazoi osoz- gaur egungo gizartean irakurzaletasuna sustatzeko dagoen beharra. Herenegun bertan, Anjel Lertxundik honako bi galdera hauek bota zituen, besteak beste, bere eguneroko zutabean:

Zenbat kostatu ziren liburuok, zer nolako banaketa egin zaie, inork egin ahal du liburuok ezagutarazteko ahaleginik? (…) Urtero-urtero zenbat diru gastatzen da gero batere promozionatuko ez diren produktuok egiten?

Liburuak, argitaratu ez ezik, ezagutarazi eta promozionatu egin behar dira, jakina. Bestela -Anjel Lertxundik ondo dioen bezala- sotoak betetzeko eta lizunari jaten emateko baizik ez dute balioko liburuek (haiek sortzeko hartutako lanek, haietan jarrita zeuden ilusioek, haietan lo dauden emozioek…).

Zeregin horretan, egiten dena baino gehiago eta hobeto egin ahalko litzatekeela seguru. Eta egin beharreko bidean komunikazioak, marketinak, publizitate onak, ekarpen handia egin ahalko lukeela, seguru baita ere.

Adibide ederra Zelanda Berrikoa.

Irakurzaletasuna sustatzea helburu duen New Zealand Book Council delakoa dute lanean.

Like no other human activity reading opens up our imagination. It enables us to understand those around us. It allows us to project the future and reach back into the past. Reading can entertain, challenge and educate. We believe that reading can transform people’s lives. Our mission is to inspire more New Zealanders to read more; to promote reading in general, but particularly to represent and promote New Zealand writing and writers – our own artists, stories and points of view.

Irakurzaletasuna sustatzeko publizitatea tresna eraginkorra izan daitekeela uste dute, eta publizitate agentzia garrantzitsu batekin egin dute lan inolako konplexurik gabe.

Ederra da emaitza inondik ere. Irudiaren garaian, presa duen mundu honetan, literaturaren magia transmititzen edo behintzat iradokitzen asmatu dutela esango nuke. Irudimena, emozioak, estetika. Mundu asko mundu honetan, zure zain.

Sustatzailea: New Zealand Book Council.
Idazlea: Maurice Gee.
Publizitate agentzia: Colenso BBDO.
Kontzeptua: “where books come to life” (“liburuek bizitza hartzen duten lekua”).

Irakurzaletasuna pizteko ahalegin ederra

Publizitatea, marketina, komunikazioa, kultura.