Txori Barrotek 30 Aste Nagusia bete ditu
Txori Barrotek 30 Aste Nagusia bete ditu
Marijaia Bilboko Areatzara heldu eta Aste Nagusia lehertu den honetan, gure aldetik Txori Barrote konpartsaren 30. urtemuga omentzera datorren bideo honexekin ospatuko dugu festa.
Bilboko Konpartsak federakundeko kide, Euskal Preso eta Iheslari politikoen aldeko konpartsa da Txori Barrote, Amnistiaren Aldeko Batzordeen inguruan 1981ean Bilbon sortua, Xakillixut izenarekin -1986an hartu zuen egungo izena-.
Kaskagorrirekin batera, 2010ean Bilboko Udalaren aldetik bi urteko zigorra jaso zuen Txori Barrotek, presoen argazkiak erakusteagatik, eta Aste Nagusiatik kanporatua izan zen bi urtez -gerora, urte batzuetara, epaitegi batek konpartsei arrazoia emango zien arren-.
Goitik beherako marra zuri beltzeko kamiseta eta ahotzilaria ikur duen konpartsak Jone Artola izan zuen txupinera, 2013an; batzuk debekatu nahi izan zuten izendapena.
Oztopoak oztopo, Txori Barrote konpartsak 30 urte bete ditu aspaldiko “jaiak bai, borroka ere bai!” leloari erantzunez, eta McOnak taldearen “Geldiezinak gara!” kantuarekin ospatu du urtemuga:
.
.
.
“Heldu da gaua,
festak egin du eztanda!
Hau ez dago geratzerik,
egun argiz ez bada!”
.