Txisteka-Mistekak 30 urte

Txisteka-Mistekak 30 urte

Txisteka-Mistekak 30 urte“1986an, Euskal Herriko gasolindegietako kasete saltokietara begiratu eta ttak! Euskarazko txiste kasete batzuk zeuden salgai!”, irakurri dugu asteon umoreari bidea ematen dion Katxonderstan atarian.

Txisteka-Misteka zuten izena, eta dozenaka euskarazko txiste zituzten. Euskarazko lehenengo txiste kaseteak izan ziren. Guztira, lau argitaratu zituzten”; arrakasta izan ei zuten-eta.

Orain Interneten libre jarri dituzte, jaitsi edo on line entzuteko moduan.

Txisteka-Mistekari buruz hitz egiteko eta 80ko hamarkadan euskarazko txisteen bueltan sortutako ekimenei buruz hitz egiteko, egitasmoan parte hartutako Kike Amonarriz elkarrizketatu dute Oiartzun Irratian Mirari Martiarenak eta Martin Kittok. 

.

Hemen duzu elkarrizketa:

“Txiste afariak, Txisteka-Miskeka kaseteen grabazioak, txiste lehiaketak, Txiskola, euskarazko umorea… Horiek guztiak eta gehiago izan ditugu hizpide Kikerekin, eta Joxe Ramon Galarraga (Txisteka-Mistekako beste txiste kontalaria) eta Jexux Peñagarinako ere izan ditugu gurean”, diote elkarrizketatzaileek.

1986an, Kike Amonarriz eta Joxe Ramon Galarraga jendaurrean jarri eta txisteak kontatu eta grabatu zituzten -kasetetan entzuten diren barre algarak publikoarenak dira!-. Ildo beretik plazaratutako bi kaseteen arrakastaren ondoren, hirugarren bat argitaratu zuten 1987an eta, Guillermo Segurolaren laguntzarekin, baita laugarren eta azken bat ere, 1989an.

.

Azpian dituzue lan bakoitzaren bina txiste…

Txisteka-Misteka 1

Txisteka-Misteka 2

Txisteka-Misteka 3

Txisteka-Misteka 4

 
#txistekamisteka30urte traola erabiltzen ari dira twitter-en efemeridea oroitzeko.
Txisteka-Mistekak 30 urte

Zer duzu buruan “Txisteka-Mistekak 30 urte”-ri buruz