Euskarak egiten gaitu euskaldun, ez politikak

euskarak

Honako artikulua idatzi zuen Jean Louis Davantek Enbatan pasa den astean. Ez dakienarentzak, Davant (Ürrüstoi-Larrabile, Zuberoa, 1935eko uztailaren 5a) euskal idazlea da. Euskaltzain urgazle 1965etik eta osoa 1975etik, euskarak Zuberoan duen erreferentzia nagusietakoa da. 1958 eta 1960 artean Aljeriako gerran ibili zen. Laborantza ikasketak egin zituen Angersen (Frantzia); agronomia irakasle izan da 35 urtez (1960-1995), Hazparneko LAHP Laborantza Eskolan; ikastetxe hori sortu zuenetakoa da. Politika arloan Enbata (sortzaileetakoa), EHAS edota Euskal Batasunako kidea izan da.

2007an Agosti Xaho Kultur Elkarteak Agosti Xaho Saria eman zion. 2009an Nabarralde Saria ere eskuratu zuen.

Independentzia zertako?

Printzipioz, ideiaz eta sentimenduz, independentziaren alde nago jakina, euskal herritarren gehiengoak nahi duen ber. Haatik Euskal Herria beregain ikusteko xantza guti dut, batetik adinagatik, bestetik gutieneko baldintzen betetzetik urrun gaudelako, bereziki Nafarroa Garaian eta Iparraldean.

Baina independentzia zertako ?

Euskarak egiten gaitu euskaldun, ez politikakZenbaiten gogoan iduri luke berezko helburua dela, edukitik aske, beste anbiziorik gabekoa, eta ez zait zentzuzkoa iduritzen. Munduan zehar ikusten dugunez, Estatu berri baten eraikitzea oso lan dorpea da, lehenik menperatzailearen azpitik ateratzea zinez ebakuntza gogor bezain arriskutsua.

Hortako egiazki balio duen jomuga bat behar da: ene ustez naziotasunaren segurtatzea, zaintzea eta indartzea ; gure kasuan euskaldungoari bere teilatuaren ematea, aterpe horren babesean autogobernu ahalik osoena gara dezan bere nortasunaren zerbitzuko.

Euskaldun egiten gaituena euskara dela, eta ez politika, nahiz horren beharra baduen, gauza jakina da, baina laster ikusiko dugun bezala sekula baino gehiago errepikatu beharra.

1960 irian ETAko buruzagiek, bereziki Txillardegi zenaren bitartez, EAJri botatzen zioten hizkuntza nazionala gibel utziz, separatismo katanges bat bilatzen zuela, Katanga zelarik Belgikaren menetik atera berri zen Kongo handiko eskualde aberatsena, bere meaztegietako mozkinen hobeki gozatzeko bereizi nahi zena.

Geroztik EAJko buruzagiak euskaldundu zaizkigu. Hain euskaltzalea zen euskal ezkerrak alderantzizko bidea hartu behar ote digu orain, katangar itxurako separatismo huts batean sartzeko ?

Eiki azken denboretan ezker abertzaleko parte batek proposamen bitxi eta niretzat harrigarri hau egiten digu: independentziaren alde jende gehiagoren biltzeko, euskara ken dezagun lehen lerrotik…bazter utz identitate baten usaina duen guzia, hala nola historia… zerotik sor nazio abstraktu bat, zibismo hutsean finkatua, frantziar estatu-nazio jakobinoa iraultza denboran artifizialki sortu zen bezala, edo kasik ber gisan, berriz herritar oinarri nazionalik gabeko aberri katangar bat, haatik oraikoan ezkerrekoa!

Hain urrun joan gabe, hor dugu Irlandako Errepublikaren kasua. Independentzia oso nekez erdietsirik, hizkuntza galdua du, bidean bigarren tokia eman baitzion. Bere funtsa hola galtzen duen borroka batek   pena merezi ote du? Ez zait iduri. Irlandako Errepublikaren etsenplu antzuak ez dit gogorik ematen. Are gutiago Euskadi erdaldun eta jakobino baten eredu gogorrak. Zergatik Espainia handitik atera, haren alboan Espainia txiki baten eraikitzeko?

Irlandako Errepublikaren etsenplu antzuak ez dit gogorik ematen. Are gutiago Euskadi erdaldun eta jakobino baten eredu gogorrak.

Iparraldea saihestuz prefosta, beharbada Nafarroa Garaia halaber zokoratuz. Holaz Euskadik ere bere Ulsterra baluke, doblezka gainera.

Aldi bat gehiago, euskararen tokiaz eta biziraupenaz axola guti dutenek estakuru berri bat asmatzen dute hizkuntza nazionalaren apaltzeko, azkenean galtzera uzteko. Eta salbatu nahiz ere, geroko uztea betiko uztea da, Irlandan gertatu den bezala. Autoaren arintzeko motorra ken! Hori ote da independentziara zaluago joateko metodoa? Paradisura heltzeko arima gal, eta beraz denen buru paradisurik ez, arima delarik hango giltza! Profeta berriek hitzematen diguten mirari miragarriak ez gaitu itsutu behar.

Independentzia ezin izan da helburua, bidea  baizik ez da, bide nekea. Horretan egiazki sartzeko, nora heldu nahi garen ongi jakin behar dugu. Euskadi erdaldun batek pena merezi ote du? Ez dut uste.

Euskarak egiten gaitu euskaldun, ez politikak
abertzaletasuna, diglosia, Euskal Herria, euskara, independentismoa, Irlanda
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

23 pentsamendu “Euskarak egiten gaitu euskaldun, ez politikak”-ri buruz

  • Bat nator. Euskara baztertu herri burujabe izateko? “Geure arima hiltzen uzteko bezain odolgalduak ez gara”. Gutako batzuk, bederen.

  • Euskal Herrian orandik ez dugu ikasi erraz xamarra den ikasgaitxo bat:
    Baldin eta bere hizkuntza propioa jartzen badu ardatz, Herri horrek bere nortasuna garatuko du eta ondorioz, bere subiranotasun politikoaren oinarriak izango ditu jarriak.
    Bere hizkuntza sustatzen eta erabiltzen duen heinean lortuko du beste inork asimilatua ez izatea.
    Historiak eta esperientziak diote (geldeiozue espainolei, galde frantsesei!) politikoki harresia izan daitekeela hizkuntza bat.
    Euskaldun komentzitua egin ezazue Herri honetako biztanleria, eta ez du aurrerantzean frantses edo espainiar izateko irrikarik izango!
    Nortasunaren sen, gara eta ikur baita hizkuntza.

  • Andoni Beratzadi Errazkin 2016-06-28 17:36

    Jean Louis Davant jaunak duintasun iraunkorrari eutsi dio.

    Bere hitzek ez dute dirurikan ematen.

    Kosmosa. Lurra. Izarbel bat. Sphaira bat.
    Lurrean bizidun guztiak: mendiak, arrokak, itsasoak, ibaiak, flora eta fauna.
    Gu, humanuak, 7,777,777,777 bizidun gara.
    Lurra milionka, milionka eta milionka monadez, atomoz eta molekulez osatzen da.
    Hondar ale bat monada bat da, monadarikan baxuena.
    Humanu bat monada bat da, monadarikan altuena.
    Mugimendu kosmiko honetan, gu, euskaldunak.
    7,777,777,777 lurtar humanu.
    666,666,666 eurôpêar humanu.
    3,333,333 nabar humanu.

    Zergatikan konkistatu zituzten gure arbasoak euren arbasoek?
    Zergatikan heredatzen dute konkistaren injustizia?
    Zergatikan ezin gara konkistaz desheredatu?

    Narratiba zaharra da: aro palaiolithikoa, aro neolithikoa eta aro logikoa.

    Euskara antikolonialismoak, antifeminismoak eta antimaterialismoak askatuko du.

    Baina, nola izan gaitezke antikolonialistêak feministêak eta materialistêak bagara?

    Euskara eta munduko gainerako hizkuntzak hierarkhia mathêmatikoan lotuta daude.
    Euskarak ezin dio angalarari lehia gauzatu.
    Euskarak ezin dio frantziarari lehia gauzatu.
    Euskarak ezin dio espainiarari lehia gauzatu.
    Hauek guztiak euskara baino hizkuntza sophistikatuagoak dira.

    Euskara angalararen bidez frantziararengandikan eta espainiararengandikan askatu.
    Euskara mathêmatikêaren bidez angalararengandikan askatu
    Hau da soluzioa; baina emakumeak ez du nahi.

    Emakumeak badaki ar adimentsuena eme adimentsuena baino adimentsuagoa dela.
    Emakumeak konpentsazio bat behar du: matriarkhia.
    Alta, matriarkhia soilikan mathêmatikêaren bidez eraiki daiteke.

    Guztia mathêmatikoa da.
    Euskara Eurôpêko hizkuntza zaharrena da.
    Angalara Lurreko hizkuntza hegemonikoena da.
    Alta, mathêmatikêa Kosmosaren hizkuntza hegemonikoena da.

    Brexit.
    Nabexit.
    Angalaterra vs Nabarroa

    Alta, ARGIA, BERRIA, ZuZeu >>> kolonialismoa, feminismoa, materialismoa.
    Zer egin?

    Erantzuna: beharrak askatuko gaitu: psykhoklase-borroka.
    KLASISMO PLUTOKRATIKOA VS KLASISMO NOOKRATIKOA

    JEL akronimoaren Meta Paradigmak ez gaitu askatu.
    ETA akronimoaren Meta Paradigmak ez gaitu askatu.
    AAA akronimoaren Meta Paradigmak askatuko al gaitu?
    Erantzuna: emakumeak ez du nahi.

    Emakumeak zergatikan ez du askatasunikan nahi?
    Emakumeak zergatikan ez du arimarikan nahi?
    Emakumeak zergatikan ez du argirikan nahi?

    Erantzuna: emakumea borondatezko esklabutza delakotz.
    Erantzuna: emakumea arimarikan gabeko gorputza delakotz.
    Erantzuna: emakumea argirikan gabeko iluntasuna delakotz.

    Argi bidean, emakumeak esklabutza, gorputza eta iluntasuna nahi du.
    Hori guztia da Matriarkhia Mathêmatikoa edo Marianismoa.

    GOITI NABARPHOBIA EDO GLOBALISMOA!
    GOITI SEXUPHOBIA EDO MATRIARKHIA!
    GOITI LOGOPHOBIA EDO MARIANISMOA!

    EMAKUMEA LOTU!
    EMAKUMEA GORPUZTU!
    EMAKUMEA ILUNDU!

  • Euskara ezin du gailurra jo Espainia taFrantziaren menpe. Estatu burujabe baten euskara ardatz izan like herritar multzo haundi ta eraginkor 1k horren alde egiten badu, gero herri aske bezala hobeto edo txartoago egin ditzazkegu gauzak,baina gu asmatuz ta gu erratuz.

    • Gailurrera heldu gabe ere lan eskerga dago egiteko eta burujabetzak itsutu egiten bagaitu, jai du euskarak eta horrekin euskaldun egiten gaituen ardatz nagusia, bakarra ez esateagatik, gure izaera eta nortasuna euskararekin lotua baitago.

      • Lana dago egiteko ta nahi dena, baina askoz errazagoa izango zan euskararen biziraupena estatu aske batean, hori ez du erran nahi estatu aske batean euskara salbatuko zanik.
        Baina argi dago Espainia ta Frantziaren menpe, euskarak mendetik mendera indarra galtzen joan dela, ta bi estatu hoien jarrera ta inposaketengatik izan da.
        Beraz zertarako estatu erdaldun bat? Ba errazago euskalduntzeko, hori ez du erran nahi sortzerakoan euskara baztertzearen alde egin behar dugunik.
        Nik ez dut estatu erdaldun bat nahi, baina gure asmatze edo akats izatea nahiago dut, gure akats ta asmatze baldin badira.

  • Hiltzen Hil 2016-06-28 22:36

    Gora Jainko maite maitea
    zagun denon jabe.
    Gora España ta Euskalerria
    ta bidezko errege.
    Maite degu Euskalerria,
    maite bere Fuero zarrak,
    asmo ontara jarriz daude
    beti Karlista indarrak.
    Gora Jainko illezkor!!!
    Gora euskalduna,
    audo ondo Españia-ko
    errege bera duna!!!

    *Gure XIX.mendeko arbasoak ez ziran independentista eta ezkertiarrak, aitzitik, espainia foral eta tradiziozale batengatik hil ziren trintxeratan. Eta hala ta guztiz ere, jende hori euskaldunagoa eta abertzaleagoa zen gaur egungo ezker zein eskuin liberal sasi-abertzalen %90a baino, euren eraran baina duda izpirik gabe. Atera kontuak.

    • Euskaldunagoak ziren? Bai, ta duela 2 mende euskaldunagoak, ta duela 3 are euskaldunagoak…
      Euskara mendez mende joan da lekua ta indarra galtzen beste bi estatuen eraginagatik, ta baliabideak aurrera egin ahala, estatu hoiek gero ta gehiago erasotu dute gure hizkuntza, legeak…. Beraz normala da oso gure arbasoak euskaldunagoak izatea, ta ezjainak ere, ez bait zekiten Espainia ta Frantzia mendez mende egin zigutena, ta historio desberdina kontatu zieten.

      Ta Espainia (Espainia baino gehiago gure foruak “errespetatzen” zituzten erregeak nahi zituzten nire ustetan) “maite” izan ez bazuten, agian euskarak ez zun mendez mende horrelako galerarik izango.
      Euskaldun peto hoietako askok, gustora ikasi bait zuten gaztelania euskara baztertuz, dotoreagoa zala sinestarazi zietelako.

      • Hiltzen Hil 2016-06-29 13:13

        Ezjakinak? Tira Sugaar, ez zera egokiena gainontzekoei ezjakin deitzeko. Beti kontu berdinarekin: “euskalduna, euskara duena da”. Noiz barneratuko da buru horietan Euskalduna izatea ez dela soilik hizkuntza bat menperatzea? Aitzitik, herri baten parte izatea da, eta euskal Idiosinkrasia hizkuntzatik harago doan gauza bat da nahiz eta euskara ezinbesteko ezaugarria den. Ez da sekula saiakera seriorik egin idiosinkrasia hori definitzeko, aitzitik, hizkuntzara mugaturiko erredukzionismo zikin bat egin da sektore-politiko batzuen eskutik, maketoiak euren definizio politikoan barneratzeko asmotan.

        Karlistek euskaldunaren berezko idiosinkrasia ordezkatzen zuten oso-osorik: lurrarekin loturiko jendea, espiritualtasun handikoa, arbasoek helaraziriko tradizioaren jarraitzailea, lege zaharra eta familiaren defendatzailea, kontzientzia sozial handikoa….

        Adibide gisa, euskalduna ez da sekula ateoa izan. Euskalduna herri oso espirituala izan da bere sorreratik. Hasieran paganoak eta gero kristauak. Hasieran kromletx eta trikuharriz bete zituzten mendiak, eta gerora baselizaz. Igorri zaigun mitologia aberatsak erakusten digu nola sakralizatzen zuten mundua gure arbasoek. Hasieran ilargia gurtzen, eta gero kristo-eguzkia, baina bietan zerura begira. Baina orain euskaldunaren paradigma ezkerreko ateoak direla sinistarazi nahi digute filoboltxebikeek.

        Baina tira, erabaki duzue euskara dela euskaldun izateko baldintza bakarra. Hala, edozein izan daiteke euskalduna EGA aterata, baina funtsean Kantabriako edo Errioxako baten berdina da bai abizenetan, bizimoduan, ohituretan, estetikan, ideologian… funtsean munduko hiritar bat. Nola nahi dezue, bada, benetako herri kontzientzia bat sortu globalismoaren eta modernitatearen paradigma onartzen dezuen bitartean? Putapena ematen du guzti honek.

  • Nola demonio EGITEN da euskaldun komentzitua? Nire lanagatik euskaldunak (euskaradunak) ehunka sortzen ikusi ditut, baina gero hizkuntza gaitasun horrekin ze egiten duten Ez DAGO INOLA ERE GURE ESKU, izan ere, espainolzale zena hala segitzen du kasu gehienetan, eta hori gabe ere, euskaltegitik igaro gabe ere, jaiotzetik ere ugari dira euskaldun ez-kontzienteak (independentziaren aurkakoak eta euskarari balio subalternoa ematen diotenak (azken bozak lekuko: baztanen upn-pp buru bozen %25 lortuta). Beraz, boluntarismoan eta hizkuntza-maitasunean herri independentzia-zalea eraikitzetik eta eraikitzeko formula topatzetik urrun ikusten dut kontua. Erraz esaten, gaitza gauzatzen.

    • Ezin da ukatu: kontua ez da batere erraza. Eta militantzia eta boluntarismo pixkot ere behar da.
      Baina gure txikitasun eta ahuleziatik bada ere, askoz gehiago egin genezake.
      Eta askoz ere gehiago egingo genuke baldin eta guk geuk zertxobait prestigiatuko bagenu geure hizkuntza, dakiguna aberastuz, gainerako beste hizkuntza guztiak erabiltzen ditugunean aplikatzen diegun formaltasun maila emanez, zabarkeriak alboratuz, etab.
      Eta askoz ere gehiago egingo genuke baldin eta guk geuk zertxobait baloratuko bagenu, eta normaltzat hartuko ez bagenu normala ez dena, eta aldi berean hainbat portaera ere sozialki gaitzetsiko bagenitu.
      Ez da normala eta bai gaitzesgarria, adibidez, UEMAherrietan estatistiketarako beren burua euskalduntzat agertzen duten herritarrek, zinegotziek, udal langileek haien artean erdaraz aritzea.
      Eta ez da normala eta bai gaitzesteko modukoa 35 urte baino gutxiagoko gazteekin erdaraz hitz egiten hastea, gutxien-gutxienean guztiak baitira euskaldun pasibo.
      Eta ez da normala euskañola aintzat eta normaltzat hartzea: ez gure arteko elkarrizketetan, ez hezkuntzan, ez komunikabideetan, ez inon.
      Eta erraz luza genezake normalak eta onartzeko modukoak ez diren gauzen zerrenda.
      Modu berean, askoz ere gehiago egin genezake Herri honetan behingoz hizkuntza politika ausartagoa izango bagenu. Dugun legediarekin ere, askoz eRAGINKORRAgoa izango litzateke HP delako hori, zalantzarik gabe, baldin erdaldunak aupegi irripartsuarekin erakarri nahi izate hutsean geldituko ez balitz, gaur egun gelditzen ari den bezala.
      Ikasiko al dugu inoiz goxokia eta azenarioarekin batera, normalizatu nahi duen gizarte baten baliabidea dela akuilua ere? Ala akaso aurpegi onarekin eta txisteekin komentzitzen gaitu Montorok zergak ordaintzeko orduan? Irriparrez bai, baina irriparreekin ez!
      Hizkuntza Politikaren tresna dute hemengo gobernuek eta gizarte honek eskura. Eta komunikabideak ere bai, eta hezkuntza sistema akojonante bat, horretaz dakitenek diotenez. Eta dirua ez dute faltan.
      Beraz, hain zaila litzateke euskaldunontzat ERE baliagarriak diren telebistak eta irratiak montatzea? Hain zaila izango litzateke aspaldiko pilota-partidak, auskalo nongo rantxerak eta Lasturko zezen-plazakeriak behin eta berriz errepikatzen ez dituen ETB1 irudimentsu bat antolatzen hastea? Hain zaila da euskal gazteei zuzendutako “Euskadi Gaztea” bezalako saioak linguistikoki eta kulturalki normalago bilakatzea eta ez hain superbibientezale eta telecincozulo izatea?
      Eta noiz hasiko gara euskaldunok hemengo irrati eta telebista-kateetan euskarazko MINIMOAk eskatzen eta hizkuntz kuotak exijitzen? Albistegietan bezala, telefilmeetan eta haurrentzako programetan.
      Ez da erraza filmen produkzio propioen alde egitea, baina ez dirudi garestiegi atera litekeenik karteldegietatik pasatu bezain azkar euskarazko bertsioak prestatzea, edo pelikulen jatorrizko bertsioak euskaraz azpititulatuak ematea, edo auskalo nola! Zeren horretatik bizi direnek eta hortik kobratzen dutenek pentsatu behar dute, ez foro honetakook!
      Eta komunikabideetan geratu gara mezu hau gehiegi ez luzatzearren, baina bada munduan zehar hizkuntzen berreskurapen eta normalkuntzarako hainbat esperientzia guretzat eredugarri eta eragingarri litezkeenak, baina geurok gogor exijitu ezean martxan jarriko ez direnak.
      Ala ahaztuta dugu duela 70 urte eskas zerotikan, linguistikoki zero absolutuko egoeratikan hasi zen herrialde haren esperientzia? Milioi bat biztanle ere ez zuena, eta gaur egun biztanlegoa hamar aldiz areagotuta, hamar bat unibertsitate ere dituena eta bertako hizkuntza, ahaztutako eta berreskuratutako hura duen hartaz ari gara. Bai, bestelako basatikeriengatik haren izena aipatzea tabu bihurtu zaigun herrialdeaz ari gara. Baina, dena delako guztiak ere tartean, hizkuntzaren normalkuntzan zerbait du oraindik esateko eta erakusteko.
      Jakina, haren pareko maila lortu bitartean, hizkuntz eskubideak eta betebeharrak aldarrikatzea eta errebindikatzea tokatzen zaio gizabere euskaldunari, agintariak zirikatzea, administrazioan presioa sartzea, lantokietan eta inguruetan koiñazo hutsa izatea…
      Irauteko esperantza mantendu nahi badu behintzat.
      Hamen!

  • Zein da euskaldun petoen artean gehien irakurtzen den egunkaria?
    Ze hizkuntzatan irakurtzen dute euskaldun petoek liburuak?
    Zein hedabideetan (foroak barne) idazten dute euskaraz euskaldun petoek?
    …eta abar.

    Txalotzekoa da euskaldun batzuen ekimenak, hala nola, gamerauntsiko erabiltzaileek youtuberren euskaraz erabiltzean edo bideojokoak euskaratzen dutenean edo azpidatziak sortzen dituztenean (azpitituluak.com). Baina orokorrean euskaldunok interes handirik ez daukagu euskara erabili eta sustatzeko.

    Beraz ez dakit nik arazoa estatua ez edukitzea edo euskaldonon axolagabekeria den. Katalunian behintzat katalana kontsumitzen da.

  • Euskaldunak euskaraz pentsatu, hitz egin eta idazten du. Baina ke saltzaile eta mertzenarioak beti egongo dira.

  • Aurreak erakusten omen du atzea nola dantzatu. Urkulluk berak (ere) esana da duela gutti, HPSren azken bestsellerraren (And later what?) aurkezpenean.
    Zein hizkuntza darabilte normalean gure buruzagi politiko eta sindikal abertzaleek?
    Ez dago Jaurlaritzan, edo Nafarroako gobernuan, edo EHko hiriburuetan, edo… aldi bereko itzultzailearena baino lan lasaiagorik.
    Hego… gure aiton-amonen belaunaldira arte euskaldunak arduratsuak eta harroak ziren, eta ordutik honakoak alferrak eta axolagabeak?

    • Kontuan izan garai hartan ez zutela gaur egun daukagun baliabiderik, beraz bai, gaur egun euskara kontsumitzeko aukera izanda euskaldunok ez dugu (orokorrean) euskara nahi bezain adina kontsumitzen, gaztelania eta frantsesaren magalean erosotasuna aurkitzen dugu eta.

      • Gaur egungo baliabideetako batzuk aipatzearren:
        Dozenaka telebista kate erdaraz. Euskarazko bakarra eta une askotan baragarria.
        Dozenaka egunkari erdaraz. Euskarazko bakarra.
        Dozenaka irrati-kate erdaraz. Euskarazko bat eta erdi (Gaztea…)
        Dozenaka filme erdaraz zineetan. Euskaraz bakarren bat oso noiz behinka.
        Hamaika kultur ekitaldi erdaraz nonahi. Euskaraz oso gutxi, han eta hemen.
        Segi internetera, lan mudura, kirol mundura, eta abar, eta abar…
        Adibidea beste eremu batera eramanda, egun sekulako armamentu aurreratua dago eskura, baina ejerzito bat osatzeko eta hornitzeko, ez aukerarik ez dirurik ez baduzu, alferrik daude arma horiek. Edota ejerzitoa eraiki eta hornitu beharko luketenak ganorabako hutsak badira edo bost axola bazaie… bada, horixe.

  • Pizza, edozer jartzen edo kentzen diozula, pizza bat da. Margarita pizza, pizza bat da. Peperonia gabe ere pizza da. Olibekin ere pizza da.

    Baina batzuentzat pizza ez da pizza! Pizza tortilla bat da! Are gehiago, pizzeria batentzat pizzak saltzea txarra da, ekonomikoagoa da tortillen pizzeria bat egitea. Azken finean diruak soilik axola du.

  • ganbaratxotik 2016-07-01 20:52

    Davant jaunaren jarraitzaile izanik, eta orohar ados egonik bere oinarrizko printzipioarekin, ñabardura propioa egitea nahi nuke:

    Esaldi batean esateko: Euskal Herrian ezkertiarra izateko euskaraduna (eta euskaltzalea) izatea ezinbesteko baldintza da. Alegia, ezkertiarraren balore eta etikan dago euskal hiztunekiko errespetua. Ahulago den kultura eta hizkuntza “positiboki diskriminatzearen” alde eta nola ez, kultur dibertsitatearen aldeko jarrera irmoa. Nik ezin dut ezkertiartzat hartu (Euskal herrian) bertako hizkuntza eta eta mundu ikuskerari (idiosinkrasia esan da gorago) uko egiten diona. Emakume zapalduen , ingurumenaren alde edota etorkinak hartzearen alde egiteari uko egiten dionaren neurri berean.

    • Antza denez, suskaldunokin zerikusirik ez duen hizkuntz hazkunde “naturala” (gaztelaniarena, jakina):
      “La comunidad hispanohablante, un 7,8 por ciento de la población mundial, celebra hoy el Día del Español, la lengua nativa de 472 millones de personas, 2 más que el pasado año, pero que pueden hablar ya casi 567 millones, 8 más que en 2015, aumento que reafirma su segundo puesto sólo por detrás del mandarín.
      Además, el español es el segundo idioma de comunicación internacional tras el inglés; ocupa también el segundo puesto en las dos principales redes sociales del mundo, y es la tercera lengua más usada en internet.

  • Independentista bat 2016-07-02 20:47

    Guztiz ados Davanten iritziarekin. Azken boladan batzuek “arimarik gabeko” independentismoa bultzatu nahi dute, Irlandako eremu patetikora eramaten gaituena….Mila esker, Jean Louis, gauzak bere tokian jartzeagatik!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude